130 lagun baino gehiago, Irrintziren urteurreneko bazkarian
Irrintzi dantza taldeak 50. urteurreneko bazkaria egin zuen atzo. 130 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. Ekitaldian Teresa Ibarbia eta Jesus Mari Garralda omendu zituzten, taldearen alde egindako lanagatik. Honenbestez, 50. urteurreneko ospakizunei amaiera eman diete. Azken hilabeteetan, ezpata-dantzari buruzko dokumentala eta ipuina argitaratu dituzte eta erakusketa bat, bi jaialdi eta bost erromeria egin dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide