Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

1936ko gerrari eta ondorenari buruzko lana aurkeztuko dute larunbatean

1936ko gerrari eta ondorenari buruzko lana aurkeztuko dute larunbatean
otsaila 14
07:55 2018

Larunbatean 1936ko gerraren eta ondorenaren testigantzak Zumarragan eta Urretxun lana aurkeztuko dute. 12:00etan, Labeaga aretoan, liburua eta DVDa aurkeztuko dituzte. 10 eurotan salduko dituzte, larunbatean Labeagan eta larunbatetik aurrera kultur etxeetan eta Urretxuko liburutegian.

Zelai Arizti kultur etxean, berriz, argazki erakusketa irekiko dute. Erakusketan jasotako testigantza guztiak biltzen dituen bideoa ikusteko aukera egongo da. Martxoaren 18a arte egongo da zabalik.

Urretxu eta Zumarragako udalek beka deialdi bat luzatu zuten gerrarekin eta ondorenarekin lotutako 25 bat elkarrizketa egiteko. Helburua memoria ez galtzea zen. Memorian Atzera taldeari eman zioten beka. Talde hori Idoia Agirre, Alex Areizaga, Haritz Berasategi eta Aritz Ormazabalek osatzen dute. Transkripzioekin Andoni Albisuak lagundu die. Izan ere, berak antzeko lan bat egin zuen Ezkion.

72 elkarrizketa egin zituzten eta horiekin bederatzi dokumental prestatu zituzten. Gainera, udalei liburu bat argitaratzea proposatu zieten. Elkarrizketatu bakoitzak bere atala du.

Testigantzak lortzeko 80 urtetik gorako urretxuar eta zumarragar guztiei gutunak bidali zizkieten. Agirizainen eta zinegotzien laguntza ere izan dute. Lanaren berri zuten herritarrek ere norengana jo esan diete.

Bi elkarrizketatuk gerran parte hartu zuten, baina gehienak haurrak ziren. Beraien bizipenak kontatu dituzte, gurasoek gerrari nola aurre egin zioten, gerraren ondorena nolakoa izan zen… kontatu dute. Batzuk kanpoan bizi ziren eta, hala, Durangoko eta Gernikako bonbardaketen eta Bilboren hartzearen berri ere ematen dute.

Datu oso interesgarriak jaso dituzte. Adibidez, Emiliano Valverderekin lotutakoak. Nazionalak sartu zirenean, bera izan zen fusilatu zuten bakarra. Ondoren, handik hilabete batera, beste bederatzi urretxuar eta zumarragar fusilatu zituzten.

Gerra garaian uste zena baino askoz ere gauza gehiago gertatu ziren Urretxu eta Zumarragan: Belokin hobi komun bat dago, Zumarragan bi bonbardaketa egon ziren, Belokin eta Irimon bi lubaki egon ziren, hiru zubi bota zituzten, herrian miliziano asturiarrak egon ziren… Urretxu eta Zumarraga oso egun gutxitan hartu zituzten, baina egun horiek biziak izan ziren.

Hori guztia jasotzen duen liburua eta bederatzi dokumentaletako bat larunbatean jarriko dituzte salgai, 10 eurotan. Beste zortzi dokumentalak udalen webguneetan eta erakusketan ikusi ahal izango dira.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

7 + 9 =


Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

Izagirre: Inixio Ipeñarrieta beharrean, Inixio Izagirre da egun Ipeñarrieta baserriko nagusia. Azken hamarkadetan Izagirre familiaren izenean [...]

Gotzon: Mendiko filmetaz ari garela, zorionak Alex Areizagari bere "Fandango" pelikulak Bilboko Mendi Short lehiaketa irabazi [...]

Julen: Orduan kantatu banu.ze pena.urretxuko bertso eskolara pasatu nintzen baina ya 2014.urtea zan(2016ko martxoaren 20an,zuzen egin [...]

David Callejo Arrizabalaga: David Calleja ez,Callejo da [...]