Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

2010eko abenduko Otamotz

2010eko_abenduko_otamotz

  • Halako batean (162. alea)
    Emaztea tematu egiten zen. Urteak joan eta urteak etorri, beti erretolika berdina: abuzturako apiril inguruan hasten zen eztabaida etxean. “Aurten baietz” batak, “ikusiko dugu” besteak, batek “beste urtebete niri kapritxo hori eman gabe”; besteak “ematen dizkizudan gutizia guztiak ahaztu behar al dituzu?”. Pare bat egun bekozkoa belztuta. Ondoren bakea, eta emaztea tematu arren, ez zuten inoiz ...
    ”Gehiago
  • Ana Peña (162. alea)
    Ana Peña zumarragarrak 28 urte ditu eta San Jose ikastetxean eta Joxe Mari Iparragirre institutuan egin zituen oinarrizko ikasketak. Ondoren Gasteizera joan zen Artearen Historia ikastera. Ikasketak bukatu zituenetik Artium museoan, Mirandaolan eta Zumarragako artxibategian lan egin du. Abenduaren 11n ‘Zumarragako arte sakratua liburua’ aurkeztu zuen. Bertan, besteak beste, bi mito hautsi ditu. Antioko baselizari dagokionez, ...
    ”Gehiago
  • Kolesterola (162. alea)
    Guk geuk sortzen dugun koipe mota bat da, gure organismoak funtzionamentu egokia izan dezan, bertatik sortzen baitira hainbat hormona, baita D bitamina eta estamuan koipea digeritzeko gatz biliarrak ere. Kolesterola neurriz kanpo dagoenean kalte ere egin dezake, arterietan pilatzen denean ateroesklerosia sortzen baitu eta hortik bihotzeko, buruko eta zirkulazioko hainbat gaitz sor daitezke. Kolesterolaren gakoa neurrian ...
    ”Gehiago
  • Grooveshark (162. alea)
    Bueno, bueno! Badirudi urtea bukatzera zihoala eta osabari pena edo eman diodala, oporretako erretirotik gomendio berri bat bidali baitit. Grooveshark bere garaian atal honetan azaldu genuen Spotify streaming bidezko musika programaren moduko sistema da, abantaila ugari aurkezten dituena. Spotify diskografika handiagoei bideratuta dagoen proiektu bat den heinean, Grooveshark-ek abesti solteak igotzeko aukera ere ematen du. Webgunean ...
    ”Gehiago
  • Igor Olaizolak realzaleen lagunartea sortu du Errioxan (162. alea)
    Urretxuarra umea zela joan zenlehenengoz Ezkaraira. “Duela 26 urte joan ginen lehenengoz bertaraoporretara, zazpi urte nituenean. Aurreko urtean Santo Domingora joanginen eta ez genuen Errioxara itzultzeko asmorik, baina gurasoenlagun batzuk Ezkarain zeuden eta asteburu bat pasatzera gonbidatugintuzten. Azkenean bost egun eman genituen bertan. Hurrengo urteanez zutela joateko asmorik eta pisua libre zegoela esan ziguten.Handik aurrera ...
    ”Gehiago
  • Abendua, txerria hiltzeko garaia Urretxuko Dornaldegi baserrian (162. alea)
    Garai batean inguruko baserri guztietan egiten zuten txerri-hilketa. Egun garrantzitsua zen, txerriak negua igarotzeko behar zuten janaria ematen baitzien. Dagoeneko baserri askotan ez dute txerririk, baina Urretxuko Dornaldegin garai bateko ohiturari eusten diote. Abenduko lehen asteburuan senitarteko guztiak elkartu ziren eta hiru hil zituzten.   Dornaldegi baserrian tradizioa ez dela galduko dirudi, gazteak bizirik mantentzeko prest baitaude. Andoni ...
    ”Gehiago
  • Juanlu Aranburu: euskal musikaren suspertzailea (162. alea)
    Garai batean Patxi Saezekin jo zuen,Pako Aristi eta Mikel Markezekin ere lan egin zuen eta egunBentazaharreko Mutiko Alaiak taldeko kidea da. Zer diozu zure gurasoez? Nafarroako eta Gipuzkoako odola dut,aita Ezkiokoa baita eta ama beratarra. Horrek Euskal Herriko alderdiezberdinak ezagutzeko aukera eman dit. Amaren bitartez mugazbestaldeko tokiak ezagutu ditut, Sara inguruan lehengusuak baititut.Euskalkiak ezagutzeko aukera ere izan ...
    ”Gehiago
  • El hombre que mató a Liberty Valance (John Ford) (162. alea)
    Diru faltagatik filmatu zela zuri beltzean esan izan da, baina ez da hala: hasiera hasieratik halaegiteko asmoa zuen zuzendariak. Ford-ek istorioari garrantzia eman nahi zion eta horretarako paisaia ikusgarriei ere uko egin zien: pelikula ia osoa estudioan filmatu zen. Bere ohiko antzezleekin lanegin zuen, baina rolei buelta emanez: John Wayne heroia gain behera ageri da ...
    ”Gehiago
  • Pearl jam: Yield (1998) (162. alea)
    Ez zuten ezer asmatu, ez zuten ezerekinapurtu, baina une hartan gailurrean zeuden Seattle-goak (AEB), eta azer nolako abestiak osatu zituzten. Kontzeptuak edo ideiak gorabehera, zer dira diskoak gustura sartzen diren kantarik gabe. Zuzenak dira, gogorrak eta gordin samarrak ia gehienak (bikaina Dothe evolution, esaterako), eta intentsitate handikoak, maisuak baitira horretan. Horren erakusle, In hiding eta ...
    ”Gehiago
  • Alberto Telleria: Berbeta berua (162. alea)
    Alberto Telleria elgetarrak Badihardugu Euskara Elkartearen eskutik egindako lan hau ez da eleberria, ezta lasai irakurtzeko poesia-bilduma ere. Honakoa kontsultarako, erabilerarako eta hausnarketarako liburua da. Irakurleak ezaugarri fisikoei, taberna giroari, sexuari… lotutako hainbat hitz eta esamolde aurkituko ditu bertan. Tabuz eta eufemismoz beteriko lana da, alegia. Auzo hizkera batean idatzita egotea ez da ulermenerako oztopo, txokokeriak ...
    ”Gehiago
  • Burutapenak (162. alea)
    Lehengokoan, elkartean afaltzen ariginela, herrian bizi diren errumaniarren gaia irten zen. Geroijitoetara pasatu ginen. Erdi txantxetan hasi ginen eta erdi haserrebukatu genuen. Igandean, ogia erostera nindoala, emakume errumaniarbat zegoen eskean okindegiko atean. Zerbait eman, ez eman, egonnintzen. Ematen banion eskean jarraitzera bultzatuko nuela pentsatunuen eta eskatzea norberaren duintasunaren aurkakoa dela; gero harenumeek Gabonetan izango duten ...
    ”Gehiago
  • Gaia: Demagun hau dela erreko duzun azken zigarroa, esan iezaiozu agur (162. alea)
    Zenbat momentu pasa ditugun momentu eder ta bapo, zuri eskerrak nere burura heldu da ideia franko, orain adio esan behar nik kaltegarri zeralako, agur rubia, agur bihotzez, hau hori eta halako, egia zen bai amodiorik ez dela behin betirako. Ez dakit dugun arrazoi edo soilik dugun aitzakia, esaten dute zu biriketan maiz zaudela atxikia, neri irripar egin zuk ta nik alaitzen dut bekokia, lantegia da galerazia desegoki antzokia, ba nik ordua jarriko dizut, zeuk ...
    ”Gehiago
  • Nori eskatzen dizkiozu opariak, Olentzerori ala Erregeei? (162. alea)
    Beñat Leunda Olentzerori eskatzen dizkiot opariak. Aurten Robot-raptor eskatu diot. Hori zer den? Dinosauro errobota. Karnotauro bat da, hain zuzen ere. Haragijalea zen. Gaiztoa. Lau hankakoak zintzoak ziren eta bikoak gaiztoak. Eskolan dinosauroei buruz ikasten ari gara eta oso gustukoak ditut. Mikel Iglesias eta Iker Ruiz Opariak Olentzerori eskatzen dizkiogu. Nik oraindik ez diot ezer eskatu (Mikel). Nik ...
    ”Gehiago
  • ‘Otaleaks’ (162. alea)
    Bere filtrazioak El País, TheGuardian edota The New York Times bezalako medio iraultzaileeieskaintzen dizkiola jakinda, bertsio ofizialak beste modu baterazabaltzeko muntaia ez ote den zalantza dugun arren, gu ere gureOtaleaks partikularra muntatzeko asmotan gabiltza eta hurrengoaleetan sakondu nahi genituzkeen zalantzak plazaratuko ditugu, eanorbait kable bat botatzeko moduan ote dagoen ikusteko. Era guztietako galderak ditugu,erantzunak falta zaizkigu, ...
    ”Gehiago
  • 1944: antzerki taldea (162. alea)
    Goran: Juan Pedro Maidagan (oroitarazlea), Merche Aristegi, Marisol Gonzalez de Audikana, Carmen Lasa, Arantxa Artetxe, Conchita Errekalde eta Aurelio Garcia (keinua egiten ari dena). Makurtuta: Teodoro Lasa, Felix Mendia, Luis Mari Garin, Jose Mari Arizmendi eta Virgilio Alvarez. Eskuinean apenas ikusten dena: Ignacio de la Fuente zuzendaria.
    ”Gehiago
  • Zer moduz bizi zarete hor goran? (162. alea)
    Zer moduz bizi ote dira hor goran?Horrenbeste bizilagun izanik, erletegi batean bezala sentituko aldira? Bixi Gartziandia: “Garai hartanur-eskasia zegoen eta horregatik erosi genuen etxebizitza bigarrensolairuan” Eitzaga Zumarragako kaleko auzozaharrena da eta baita etxe altuenak dituena ere. 60Ko eta 70ekohamarkadetan eraikitako bost bloke ditu eta horietan lehenengoa BixiGartziandiarena eta Pello Badiolarena da. Beraiek izan ziren gaineraeraikin horretara joan ...
    ”Gehiago

Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]