Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

2010eko iraileko Otamotz

2010eko_iraileko_otamotz_azala_ok

  • Klik eta klik (159. alea)
    Gaztetxean antolatutako kontzertuak. The Hot Dogs (Urretxu-Zumarraga, 2008-6-14), Taka-Taka(Urretxu-Zumarraga, 2009-9-21), Fly Shit (Bergara, 2009-1-3),Bernardo Corleone (Idiazabal, 2008-12-26), Capsula (Argentina-Bilbo,2008-6-15), Rabia Positiva (Herrialde Katalanak, 2009-1-3),Do+Rüdiger (Bera-Baiona, 2008-12-27), The Hot Dogs eta Calcetines y Cachetes (Bizkaia, 2007-5-20).
    Gehiago irakurri >>
  • Telephone Box (159. alea)
    Dagokionari.   Gainezka daukagu zelaia: azalerak dituen metro koadroak baino kabina gehiago ditu kasik gainean. Eta zerbait erabaki beharrean gaude. Erabaki baino gehiago esango nuke. Erabaki eta egin: zelai gorri honetan ezin dut telefono-kabina gehiago landatu!   Hasieran polita zen. Iristen ziren bateko eta besteko, irla osokoak. Regent Streetekoak berritu behar dituztela, badakartzate kamioi batean hiru bat. Cavendish Squaren ...
    Gehiago irakurri >>
  • Eider Gabilondo (159. alea)
    Eider Gabilondo urretxuarrak 23 urte ditu eta Aldundiaren ‘Altuning pro Gipuzkoa’ sarietako bat irabazi du. Sariketa hau atzerrian ikasi duten unibertsitariei zuzendua dago eta helburua beste lurralde batzuetako esperientziak biltzea da. Gabilondok Suediako gizarte politikei buruzko lana aurkeztu zuen. Urretxuarrak ikastolan eta lizeoan egin zituen oinarrizko ikasketak eta ondoren Deustuko Unibertsitatera joan zen Enpresa-zientziak ikastera. Beste ...
    Gehiago irakurri >>
  • Barizeak (159. alea)
    Gizonezkoek nahiz emakumezkoek pairatu ditzaketen zain dilatazioak dira eta gorputzeko edozein ataletan ager daitezkeen arren, ohikoena hanketan agertzea da. Batez ere zutik ordu asko pasatzen dituzten pertsonetan agertzen dira, batik bat geldi egoten direnetan, baina eragin genetikoa dagoenik ezin dugu ukatu. Funtsean odolak berriz ere bihotzera bueltatzeko indar gutxi duela eta zainetan biltzen joaten da beren ...
    Gehiago irakurri >>
  • OpenOffice (159. alea)
    Software librea gure bizitzetan geroz eta ulergarriagoa eta errazagoa suertatzen ari zaigun honetan, bada geroz eta gehiagok erabiltzen dugun erreminta bat: OpenOffice. Microsoft Officeren alternatiba da eta Word, Excel eta Power Pointen pareko programak eskaintzen ditu. Saretik doan jaitsi daiteke, http://www.openoffice.org helbidetik. Testu prozesatzailea lehen aldiz erabiltzean kontuan izan behar da dokumentua defektuz .odt formatuan gordetzen ...
    Gehiago irakurri >>
  • Ander Txintxurreta: Baskonia taldeko euskalduna (159. alea)
      Azken bi hamarkadetan puntaren puntarairisteko zorian izan diren kirolariekin bukatzeko Ander Txintxurretasaskibaloi jokalariarekin izan gara. 90eko hamarkada hasieran ilusioapiztu zuen eta herritarrek gertutik jarraitu zuten, baina belaunekolesioek kirola uztera behartu zuten.   Nolatan zaletu zinen? Ikastolan, 12-13 urte bete arte,gainontzeko guztiek bezala, futbolean jokatu nuen. Baina auzokolagunekin saskibaloian jokatzen nuen. Lagun batzuek Goierri taldeanjokatzen zuten eta 13 urterekin ...
    Gehiago irakurri >>
  • Aitor Andola: ACB ligak ez du sekreturik urretxuar honentzat (159. alea)
    Saskibaloia modan dago eta euskal taldeen liga, ACB, munduko indartsuenetakoa da. Lehiaketa honek jarraitzaile asko ditu, baina gutxi dira Aitor Andola bezain fidelak.   ACB ligak ez du sekreturik 15 urteko gazte honentzat, talde gehienen kantxak bisitatu baititu eta jokalari onenekin argazkiak atera baititu. Real Madrileko Sergio Llullek bakarrik ihes egin dio. Harrapatzen duenean NBAra salto egingo ...
    Gehiago irakurri >>
  • Urrezko Domina urrezko txistularientzat (159. alea)
      Hiru lagun hauek sekulako lana egindute txistulari taldean eta herriaren esker ona ondo merezia dute.Urte asko daramatzate elkarrekin eta euren arteko harremanaz mintzatugara beraiekin.   Aurkeztu zeuen buruak, mesedez. Juan Manuel Kerejeta (J.M.K.): JuanManuel Kerejeta, Atxunberri, dut izena. 59 urte ditut, 60 egiteko.Mekanikoa izan nintzen, baina duela bost urte istripua izan nuen etaerretiratuta nago. Alaba bakarra dut eta ...
    Gehiago irakurri >>
  • An education (Lone Scherfig ) (159. alea)
    60ko hamarkadako Ingalaterran dago girotuta. Jenny gazteak Oxfordera joan behar du Unibertsitate ikasketak egitera. Ez dago bereziki emozionatuta, baina gurasoen nahia bete behar du. Joan aurretik, helduagoa den gizon dotore eta ikasi bat ezagutuko du, David. Unibertsitatean ikasten ez diren gauza asko irakatsiko dizkio. Peter Sarsgaardek jokatu du Daviden rola,baina protagonista nagusia Carey Mulligan da. ...
    Gehiago irakurri >>
  • Ruper Ordorika: Haizea garizumakoa (159. alea)
    Deprimituta edo triste dagoen lagunari oparitu iezaiozu Ruper Ordorikaren azkeneko lana, eta maitasunez, betirako eskertuko dizu. Ziur. Apalategian bai ala bai edukibeharreko diskoa da, atera dituen beste guztiak bezala. Brooklyngobere lagunekin, Monder, Sverrison eta Wollesenekin grabatu zuenHaizea Garizumakoa iazko udan, eta sonoritatea primerakoa da.Gozagarria, soila, nortasun propioa duena. Popa, soula eta rockagertuko izan ditu, baina ...
    Gehiago irakurri >>
  • Alejo Carpentier: El siglo de las luces (159. alea)
    Hasierako nahigabe eta nahasmensentsazio hori puskatuko dien bisita jasoko dute ustekabean: VictorHughes. Eta horrekin batera aire freskoa, jolasak, bizitza, frantziariraultza eta ilustrazioko ideia berriak. Mundu berri bat espazioaneta pentsamenduan. Hortik aurrera, liburuak apasionatu egiten du,gozarazi, seduzitu, pertsonaiek izen bat dute, enkantu bat, bainabatez ere indarra. Eta gu dagoeneko Karibe koloretsu eta oparoangaude, gure pertsonaien balio ...
    Gehiago irakurri >>
  • Loak hartu ezinda, telebistaren aurrean (159. alea)
      Artista bat da eta bizitzaren arloezberdinei buruz “pentsatzen duena” adieraziko duela dioaurkezleak. Galdera asko egiten dizkiote. Artistak batzuetan gusturaerantzuten duela dirudi, besteetan deseroso puntu bat ageri da bereerantzunean. Bukatzen duenean artistak biluztu du bere izatea etapertsona ageri da kamara aurrean. Niretzat erosogoa zen artistabezala ezagutzea, bere arteaz gozatzeko. Kate batzuk harago neskabatek programa batera deitu ...
    Gehiago irakurri >>
  • XIX. Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa (159. alea)
    Hamahiru urte, ireki dira nerabeen leihatilak eta malkotan urtzera nakar jostailu zaharren pilak Maddi panpinak, oraindik ditu txirikorda kiribilak irri ulerkor, mesfidati bat egina dit neskatilak beti ematen nizkion pozik pa goxo, bero, hurbilak orain ordea musu hobeak jasotzen ditu mutilak.   Jostailu denak ikusi eta jarri naiz bela trantzean oroitzapenak etorri zaizkit kutxa zarra irekitzean momentu asko biziak ditut hauek denekin funtsean gorputz osoa dantzan jarri zait berriz guztiak batzean amak diosta ...
    Gehiago irakurri >>
  • Zer iritzi duzu Urretxuko Udalak ibilgailuei jarri dizkien oztopoei buruz? (159. alea)
    Ondo deritzozu? Jose Ignacio Gomez Oztopoak jartzearen aldekoa naiz, baina Udalak jarri dituenak altuegiak iruditzen zaizkit. Lehenengoz ikusi nituenean oraindik margotu gabe zeuden eta kolpe latza eman nion autoari. Dena den, jendea polikiago joan dadin ondo daude. Aitor Agirrezabal Oso gustura nago oztopo hauekin. Udala zoriondu nahi dut. Izan ere, lehen jendea ziztu bizian ibiltzen zen autoarekin eta hori ...
    Gehiago irakurri >>
  • Badenak eta ez direnak (159. alea)
      Eskerrak ez daukagun sekulako pepinoaeta gehiago flipatzeko autoak… nola esaten da… autoak apur batjaitsi (?) ez ditugun. Ez dakigu ibilgailu motorizatuak herrienerdigunetik ateratzeko estrategia ote den. Helburu ona litzateke,herri erdiguneak oinezkoentzat aldarrikatzen jarraitzen baitugu,errepide erdian jarritako porlanezko mendiak —hasieran zeudenakbehintzat— gehiegizkoak iruditzen zaizkigun arren. Auto sendoakizatea hobe. Eta gidari trebeak. Galdetu bestela Auzitegi Nazionalean(to gai-txiribuelta ...
    Gehiago irakurri >>
  • Abiatu gara: hurrengo hitzordua urriaren 7an! (159. alea)
    Zintzo Mintzok ekainean egindako gogoeta-prozesuaren ondoren fase berri bati ekitera gindoazela esan genuen eta langintza horretan bidelagun izan zitezkeen bazkide eta euskaltzaleei uztailaren 7ko bileran parte hartzeko gonbita luzatu genien.   Deialdiak erantzun ona jaso zuen, abiatu gara eta hurrengo hitzordua urriaren 7an izango da. Uztailaren 7ko bileran parte hartu zuten 43 lagunek talde-dinamiken bidez bi galdera ...
    Gehiago irakurri >>
  • 80ko hamarkada amaiera (159. alea)
      Ezkerretik eskuinera: Aitor Gago, Mikel Serrano, Xabier Goñi, Unai Urretabizkaia eta Rikardo Perez.
    Gehiago irakurri >>
  • Anbulatorioko langileak: gure osasunaren zaindariak (159. alea)
    Ale honetan Zumarragako anbulatoriokoarduradunarekin hitz egin dugu bertan egiten duten lana eta eurenlanbidea hobeto ezagutzeko.   Resu Perez de Arenaza erizaina da.Gasteizen jaio zen eta 1983an Zumarragara etorri zen lan egitera.Gurera etorri aurretik Arabako herri txiki batean lan egin zuen:Artziniegan. “Aldaketa handia nabaritu nuen. Han eguneko 24orduetan guardia egiten genuen eta hemen, berriz, larrialdi zerbitzuazegoen. Hemen gauetan ...
    Gehiago irakurri >>

Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]