Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

2010eko martxoko Otamotz

2010eko_martxoko_otamotz_395x300

  • Erroma Javi Alonsoren begietan (155. alea)
    Javi Alonso argazkilari zumarragarrak Erromako bista ederrak dakartza Otamotzen azken alera. Javi Alonsoren argazkiak galerian ikusi nahi izanez gero, sakatu hemen.        
    Gehiago irakurri >>
  • Julen Arakama (155. alea)
    Julen Arakama zumarragarrak 30 urte ditu. San Jose ikastetxean eta Iparragirre institutuan egin zituen oinarrizko ikasketak eta ondoren Gizarte Hezkuntza ikasi zuen EHUn. Gizarte hezitzaile lanetan aritu zen eta egun Gipuzkoako Urak enpresarentzat lan egiten du. Arakama ButaK 21 zineklubeko kidea da. “Selektibitatea irailean aprobatu nuenez, ez ninduten Gizarte Hezkuntzan hartu eta urte sabatikoa izan nuen. ...
    Gehiago irakurri >>
  • Ipuinik ez (155. alea)
    Zenbat aldiz entzun beharko duzun politt horrek elurrarekin etorri zinela! Emakume langilearen egunean. Ospatu beharko ez denean ere, egun hori iritsiko bada, berezia izango da martxoaren zortzia zuretzat eta zure ingurukoontzat. Elurretan etorri zinen eta maindire zuri artean zaude orain, epelean. Begiratzen dizut. Ezin dizut begirik kendu. Hainbeste minutu eskaini dizkizu nire imajinazioak… Irudikatzen zintugun bezalakoa ...
    Gehiago irakurri >>
  • Estresa (155. alea)
    Estresa errealitatea ulertzeko dugun erarekin erlazionatua dago. Jatorria ezagutuz eta zenbait sinesmen aldatuz, estresa ekiditen ikas dezakegu. Hala ere, estresarekin modu egokiago batean bizitzeko eskuragarri ditugun zenbait baliabide erabiltzen ikasi behar dugu. Atal honetan elikadura jorratuko dugu. Hauek dira aholkuak: 1.-Bizigarriak (alkohola, kafeina…) ahal den neurrian murriztu. 2.-Arrain eta lekaleek eskaintzen dituzten proteinak haragiarenak baino osasungarriagoak dira eta ...
    Gehiago irakurri >>
  • ‘Ipad’ (155. alea)
    Urtarrilean Steve Jobs-ek, Apple-eko nagusi ahalguztidunak enpresaren harribitxi berria aurkeztu zuen: Ipad. Apirila amaieran jarriko dute hemen salgai. Tableta bat da, pantaila orotaktila duena. Beste gauza askoren artean korreoa irakurtzea, internetetik nabigatzea, musika entzutea, bideoak ikustea, liburuak irakurtzea (Ebook funtzioa), jolas kontsola gisa erabiltzea… ahalbidetuko digu. Bluetooth, brujula eta Wi-fi eta 3G konexioak ere baditu. 9,7 ...
    Gehiago irakurri >>
  • Amelio Mendijur: 60ko hamarkadako idoloa (155. alea)
    Apirilaren 3an izango da, 16.15eanhasita, eta kadete mailako txirrindulariak lehiatuko dira. Urretxuareta zumarragar askok ederki gogoratzen dute oraindik Mendijur zena,baina gazteenek ez dute jakingo seguru aski herritar bat mundukoziklo-kros txirrindulari onenetakoa izan zela. Bergarako lasterketanparte hartzen ari zela hil zen: Eitzaga jaisten auto baten kontra joondoren. Urretxuko txirrindularia ondo ezagutu zuen AgustinAizpururekin hitz egin dugu. Aizpuruk ...
    Gehiago irakurri >>
  • Laurogeiko hamarkada (155. alea)
    Herriko pilotariak Ezkerretik eskuinera: Xabier Goñi, Jabi Erostarbe, Xabier Zubizarreta, Mikel Etxeberria, Beñat Urretabizkaia eta Aitor Gabilondo. Oharra: Otsaileko aleko argazki zaharrean azken 27 lagunen izenak jartzea ahaztu genuen. Hor dira: 121. Juanito Ormaetxea, 122. Jose Jaka, 123. Eugenio Garin, 124. Felix Ruiz, 125. Luis Irizar, 126. Jose Migel Mendizabal, 127. Luis Artzelus, 128. Patxi Badiola, 129. Enrique ...
    Gehiago irakurri >>
  • Euxebi eta Itziar, emakume baserritarren ahotsa (155. alea)
    Saria Euxebi Ormazabal zumarragarraketa Itziar Sasieta urretxuarrak jaso zuten guztien izenean. Biekinhitz egin dugu euren bizitzari eta emakume baserritarrei buruz. Zer baserritakoak zarete? Zer diozuezuen gurasoei buruz? Itziar Sasieta (I.S.): Mendizabalbaserrikoa naiz. Aita bertakoa zen eta ama Beidakar baserrikoa. 15seme-alaba hezi zituzten. Amona hemen ezagutu nuen, baita nireaitaren lehengusu bat… Garai batean 19 lagun egon ginen hemenbizitzen. ...
    Gehiago irakurri >>
  • Mal día para pescar (Alvaro Brechner) (155. alea)
    Gidoia zuzendariak eta filmeko protagonista nagusiak idatzi zuten. Juan Carlos Onettiren testu bat hartu zuten oinarri aspaldian borroka libreko txapeldun izandako Jacob Van Oppenen bizitzako ataltxo bat irudikatzeko. Urte gozoakatzean geratu dira eta Príncipe Orsini goitizena due nmanagerrak Hegoamerikako herrixketan zehar halako tour bat antolatzen du. Herrixka horietan Jacobek indar erakustaldia egitea da asmoa, herriko ...
    Gehiago irakurri >>
  • Amparo Sanchez: Tucson-Habana (155. alea)
    Amparo Sanchez pertsona bera da, baina zerbait aldatu da haren barrenean. Ilea ere luze utzi du, etaindarrez itzuli da. Klasikoen (Chavela Vargas, Billie Holiday, NinaSimone…) dotorezia eta espiritua lagun hartuta mugako, basamortuko ahaireak laztandu ditu. Gozo baino gehiago, goxo. Iradokitzaile. Tucsongo malenkoniak leundu ditu kantuak eta Habanaren graziak biribildu. Bi toki horietan grabatu du diskoa. ...
    Gehiago irakurri >>
  • Gioconda Belli: El infinito en la palma de la mano (155. alea)
    Poesia eta magia gainezka ditu testuezin ederrago honek. Gizonezkoa eta emakumezkoa gorputz eta adimenbiluzik aurkezten zaizkigu, izatasun osoan, elkar ezagutuz,bizirauteko ingurura moldatuz, bizitzaren botereaz txundituz,Jainkoaren zigorrarekiko ulertezintasuna eta beldurra esperimentatuz,sexua, maitasuna eta seme-alaben esperientziak biziz. Jainkoakgizakia aske egin zuela jakin zuen Ebak, zein helbururekin ulertunahi eta ezinean bizi izan zen. Bizitzak berak eraman zuen bikotealehenengo ...
    Gehiago irakurri >>
  • Eguraldiaz hitz egin genezake (155. alea)
    Horregatik, oraingoan, ideia txikiakbotako ditut, iritziz iritzi. Lehena: zein ondo datorkigun aurtenegiten ari den negua igogailu, denda eta bus geltokikoelkarrizketentzat. Beti esaten dugu ia mesprezuz eguraldia igogailukogaia dela, baina pentsa igogailuan goazela bizilagunak hitzaldisakona botako baligu. Entzuteko gai izango al ginateke? Bigarrena:hasieran esan dudan bezala, gero eta gehiago kostatzen zaitplazaurrean aritzea, baina badago azkenaldian lotsa ...
    Gehiago irakurri >>
  • Gaia: Gurasoek ez naute ulertzen (155. alea)
      Zilborrestea moztu ezkeroztik bizi naiz beraien menpe, baina bizitza aldatu nahi dut azkar eta derrepente. Bi eurokoa da nere paga, krisia izango da beharbada, nazkatzen naute dexente… Amai festero esaten diot utzi ordubiak arte, ta esaten dit “gehiago utzi ezkero zuretzat kalte”. Alkoholik gabe bueltatu ohi naiz eta “edaten jarduten al haiz?” beti galdetzen didate… Pikutara joan zaitezte! Egia esan nere ustetan zaila da duten papera, egunez egun aldatzen baita nere izateko era. Ibiltzen ...
    Gehiago irakurri >>
  • Aste Santuan kanpora joateko ohiturarik ba al duzu? (155. alea)
    Sonia Callejo Amaginarrebaren jaioterrira joaten gara beti: Burgosko Canicosa herrira. Egia esan, han hemen baino hotz handiagoa egiten du oraindik. Dena den, oso gustura egoten gara bertan. Amaginarrebaren etxera joaten garenez, krisiak ez du gure planean eraginik. Aste Santua oso egokia da kanpora joateko eta deskonektatzeko. Begoña Bastarrika Ez daukat kanpora joateko ohiturarik. Sekula ez dugu izan. Aste ...
    Gehiago irakurri >>
  • Herria non, bizia han (155. alea)
    Euren ezinegona ulertzekoa da: jendeakherriko kaleetan paseatzea nahi dute, autoa hartu beharrik izan gabe,horrela errazagoa delako eskaparateei so egin eta denden ateei bultzaegitea. Bezeroak urrundu ohi dituzten merkataritza-gune handiek zeinindar duten badakigu. Urbil, Carrefour, Garbera, IKEA,MediaMarkt, Boulevard… Guztiok erori gara euren hatzaparretan,“erosotasunak” bultzatuta batzuetan, prezio merkeagoen aitzakiangehienetan. Hirien kanpoaldean eraikiak orain deskribatuko ez dugunUrban Sprawl izeneko ...
    Gehiago irakurri >>
  • Otamotz.com atari digitaleko edukirik klikatuenak (155. alea)  
    Irakurrienak: 1. Atxagak Zumarraga bisitatu zuen atzo 2. Bertso ziklogenesia Foxen, kandelen argipean 3. Ganbelutxo, espiritu ekintzailea krisiaren aurka 4. Antiora martxa deitu du Antiguarekin plataformak 5. Maialen Akizu eta Amaia Iturriotz Azkue sarietan garaile 6. Gernikako Arbolaren luzapena estaltzeko ideia aukeratu dute 7. Ismael Berasategi preso politikoa Frantziara itzuli dute 8. Xabier Zalduak heldu dio Ander Erasunek botatako apustu-erronkari 9. Zintzo Mintzok urteko batzarrera deitu ditu bazkideak 10. Jende ugari ...
    Gehiago irakurri >>
  • Urretxuko txistulari taldearen 50. urteurrena (155. alea)
    Joxe Mari Lasak gogoratu ditu taldearenlehen pausoak. “1955. urtera arte Joxe Gabilondo ibili zen.Geroztik bere kasa ikasi zuen zenbait jende aritu zen: Leon Arrieta,Jesus Antia, Santi Gutierrez, Joxe Perez… Tarteka jotzen zuten.Bolada batzuetan igandero ibili ziren. Festetan ere jotzen zuten”.Taldea, ordea, lehenengo Euskal Jaien ondoren eratu zen. “Txistularieta dantzari talde finkoak izateko beharra ikusi zen ...
    Gehiago irakurri >>

Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]