Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

2010eko urriko Otamotz

2010eko_urriko_otamotz

  • Aritz Egea (160. alea)
    Aritz Egea urretxuarrak 26 urte ditu eta ikastolan eta lizeoan egin zituen oinarrizko ikasketak. Ondoren Mondragon Unibertsitatean Injeniaritza ikasi zuen eta egun Doktoregoa egiten ari da. Kirolzale amorratua da: mutikotan atletismoan aritu zen, ondoren txirrindularia izan zen eta azken urteotan triatloian maila bikaina ematen ari da. Urrian Hawaiko proba ospetsuan parte hartu du, Jon Azpiazu zumarragarrarekin ...
    Gehiago irakurri >>
  • Atzerapena (160. alea)
    Azkena ematen digutenetik ailegatzen denera… Ez legoke gaizki, atzeratu ordez, barkatu egingo baligute heriotza, edo bizitza. Zer diozu zuk, Melvin?   Atzeratzea agonia luzatzea da. Bezperatan jakin dugu prorroga eman digutela. Zertarako? Zu edo ni izango garen erabakitzeko. Partida irabazteko aukerarik ez badugu, soberan dago niretzat prorroga. Hilko gintuen sendagaia. Posible ote da? Hilko gintuen sendagaia. Hil ...
    Gehiago irakurri >>
  • Zorrien aurkako borroka (160. alea)  
    Zorriak intsektu parasitoak dira. Gizakiaren odola xurgatzen dute eta horri esker bizi dira. Bila arituta ere, askotan zorriak ikustea ez da erraza izaten. Bere arrautzak (bartzak), ordea, bai. Ilean itsatsita egoten dira, batez ere garondo inguruan eta belarrien atzean. Pertsona batetik bestera erraz pasatzen dira: garbi dagoen ilera joaten dira. Zorriak kentzeko produktu on bat aukeratu ...
    Gehiago irakurri >>
  • QR kodeak (160. alea)
    Hilabete honetako gomendiorako lan kontuengatik egiten ari naizen ikastaro batean ezagutu berri dudan bitxikeria erabiliko dut: QR kodea. Barra kodearen antzekoak, QR kodeak geroz eta ezagunagoak egingo zaizkigu egunerokotasunean. QR kodeek ez dute barra bertikalik, euren itxura egin gabeko sudoku baten modukoa da. Kode hauek sortzeko web ugari aurki daitezke sarean (Googlen bilaketa sinple bat eginez) ...
    Gehiago irakurri >>
  • Mikel Rodriguez eta Asier Intsausti: pilotari gazteen eredu (160. alea)
      Mikel Rodriguez eta Asier Intsaustizumarragarrek, ordea, hamar urte bete dituzte dagoeneko senior mailaneta luzaroan jarraitzeko asmoa dute. Denbora honetan guztianelkarrekin aritu dira.   Asier Intsaustik 29 urte ditu eta MikelRodriguezek, berriz, 28. Azken hau bere anaiaren eraginez hasi zen.“Anaia beti pilotalekuan ibili da eta ni ere etortzen hasi nintzen.Gustatu egin zitzaidan”. Intsaustik oroimen txarra duela dio, bainalehen ...
    Gehiago irakurri >>
  • Irakurleek 7,7 puntu eman dizkiote ‘Otamotz’ aldizkariari (160. alea)
    Aztiker enpresak herritarrek Otamotz aldizkariari eta atari digitalari buruz duten iritzia jaso zuen udaberrian.   Zintzo Mintzo euskaltzale elkartea oso gustura dago jasotako emaitzekin bi komunikabideak herrian ezagunak eta estimatuak baitira. Orain, jasotako iradokizunak oinarri hartuta, aldizkaria eta ataria hobetzen ahaleginduko da. Eskerrik asko Aztikerrek egindako galderak erantzun zenituzten guztiei.   Urretxu eta Zumarragan 15 urtetik gorako 14.576 lagun ...
    Gehiago irakurri >>
  • Jose Maria Busca Isusi: Zumarragako Argiñano (160. alea)
    Azaroko lehen asteburuan Busca Isusiren oroimenezko buzkantza lehiaketa izango da.   Zumarragar hau gastronomo handia izan zen eta kale bat ere badu, baina ziur gazte askok ez dakitela nor den. Carmen Agirre alargunarekin izan gara bere senarra zenari buruz hitz egiten.   Jose Maria Busca Isusi 1916an jaio zen eta 1986an zendu zen. Trenbidearen eraikuntzan lan egitera etorri eta ...
    Gehiago irakurri >>
  • Eduardo Aranburu: arbasoen jaiotetxearen bila (160. alea)
      Gizon hau bere arbasoen bila hasi etaZumarragako Aranburuetxeberri baserrira heldu zen.   Zergatik erabaki zenuen liburu hauidaztea? Ez nuen nire aitona-amonak ezagutzekoaukerarik izan, ni jaio baino dezente lehenago hil baitziren. Horidela eta, betidanik nire jatorria ezagutzeko beharra sentitu dut.Aitonarengandik hasi nintzen. Nire aitaren jaioterrira idatzi nuen:Zaragozako Almonacid de la Sierra herrira. Han nire aitonaren,birraitonaren eta herenaitonaren datuak aurkitu ...
    Gehiago irakurri >>
  • Un prophete (Jacques Audiard) (160. alea)
    Analfabetoa da eta inolako babesik ez dauka. Bakartia eta isila da, itxura hauskorra du eta kartzelako indarkeria giroan denbora gutxi iraungo duela dirudi… Un profeta Jacques Audiard-en bosgarren luzemetraia da. Oraingo honetan frantziar egileak mafietako giroa deskribatzen du, arabiar eta korsikar talde itxiena batik bat. Baina honen guztiaren gainetik, filma honen muina gazte baten istorioa ...
    Gehiago irakurri >>
  • We are standard: We are standard (2008) (160. alea)
    Horregatik, Getxokoak direla jakiten duzunean zur eta lur geratzen zara. Niri, behintzat, hori gertatuzitzaidan. Agian, geure eremuan sortzen den musika beste moldebatzuekin lotzen dudalako. Eta We are Standardekoak artistak dira txosnetako (esateko modu bat da) zein Europako klub cool-enetako musika ezkontzerako orduan. Punk jarrera soinu dantzagarri, bero, ero eta iradokitzaileenekin primeran nahastuta. ‘The last time’abestiaren ...
    Gehiago irakurri >>
  • J. R. R. Tolkien: Eraztunen jauna (160. alea)
    Eraztunen jauna trilogia: I Eraztunaren elkartea, II Bi dorreak, III Erregearen itzulera. (Euskaratzailea: Agustin Otsoa Eribeko) Nola? Ez dituzula oraindik hiru liburu hauek irakurri? Ez dakizu ze inbidia ematen didazun istorio honetan lehenbiziko aldiz murgiltzeko aukera duzulako! Zer? Ez dituzula irakurri euskaratuak ez zeudelako? Hona hemen abentura fantastikoaren gailurra euskara txukunean, hil aurretik irakurri beharreko epopeia ...
    Gehiago irakurri >>
  • Borondatea lagun (160. alea)
      Eta horrez gain seguru nago atzerabegira jarriko zaretela esanez… “gure garaian desberdina zenbaina orain baina borondate gehiagorekin egiten genuen lan…”.Kontua da noizbehinka bidaiatu edota bertara etortzen direnkanpotarrekin egoten naizenean Euskal Herrian dugun baloreez jardutendudala, eta sarri hemen dugun antolaketarako zaletasuna eta bolondreslana eta auzolana goraipatzen ditudala. Egia da jende asko dagoelahainbat eta hainbat ekimenetan lanean, ...
    Gehiago irakurri >>
  • Gaia: Betikoa (160. alea)
      Nahiz eta aspaldi jaso/lehiaketan albistea alferkerian pasa dut/hilabete ta astea. Gaurko egunean daukat/bertsotako aldartea, eguraldia gainera/dugu erabat tristea. Soilik gaia aukeratzen/nolako buruhaustea doinu neurri eta errimak/hitzekiko bertutea. Egin beharra dut bestela/bukatuko zait epea. Baina askoz errazagoa/da telebista piztea. EITB nola daukagun/gugandik horren gertuko, izan nahi nuke Arralden/pasatzen denan lekuko. Bikoteko maltzurkeri/denei ezin egin uko. Dirua, arazo goren/xantaietan zenbat truko. Leonor, Koldo, Andoni/Tximista, Naroa, Urko Maria Luisa nahiz ta nuen/betitik oso gustuko. Hau amaituta segidan/dut lana gogor hartuko. Baina badakit ordea/ez dela inoiz bukatuko. Gizon trajedunak ...
    Gehiago irakurri >>
  • Dagoeneko berogailua piztu al duzu? (160. alea)
    Sekula baino lehenago piztu duzula uste al duzu? Claudio Caballero Udazken honetan jada piztu dugu. Ez dakit aurreko urteetan baino lehenago izan den, baina goiz samar izan dela iruditzen zait. Iaz beranduago piztu genuen eta gero bost aldiz egin zuen elurra. Joaquin Hernández Oraindik ez dugu piztu, baina pizteko moduko giroa egin du. Normalean urria bukaeran pizten dugula ...
    Gehiago irakurri >>
  • Birmoldaketa orain (160. alea)
      Etxeko izozkailuan oraindik hainbatziza eta onddo zorro ditugun arren, aurreko batean perretxikotarajoan eta goizean goiz jaiki —oporretarako hegazkina hartzeko jarrigenuen iratzargailua horren zenbaki txikiarekin azkenekoz— etakotxea pole positionean aparkatzea lortu ostean —atzetik Hamiltonek1 Formulan baino gehiago utzi genituen atzean— gure basoetaneskopeteroen kartutxoak baino ez genituen bildu, eta hori gureinguruko ehiztari guztiek botatako tiro guztietako hondakinak ...
    Gehiago irakurri >>
  • Argazki zaharra: 1997ko otsaila (160. alea)
    Anton Arbulu Zumarragako alkatea, Jabier Otermin kazetaria, Iñaki Azkuna Osasun sailburua eta Iñaki Urteaga kazetaria.
    Gehiago irakurri >>
  • Suhiltzaileak: behar ditugunean, hor dira (160. alea)
      Berak eta bere kideek Goierri Garaianpizten diren suteak itzaltzeaz gain, hamaika lan ezberdin egitendute. Urtean 200 alditan baino gehiagotan entzuten da euren sirenahotsa.   Zenbat suhiltzaile parke daudeGipuzkoan? Bederatzi. Zortzi Aldundiarenak diraeta bestea Donostiako Udalarena. Aldundiarekin sinatutakohitzarmenaren arabera, Donostialdea osorako lan egiten du. Gipuzkoansuhiltzaileak Aldundiaren ardura dira, baina toki guztietan ez dahala gertatzen.   Gipuzkoan nola erabaki zen non irekisuhiltzaile ...
    Gehiago irakurri >>

Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]