Lurra dantza taldekoek lanbidea aldatu eta dantzan egin beharrean, kantuan aritu dira gaur goizean baserriz baserri. Herri Inauteriaren barruan, Mundadako Aratusteak aukeratu dute aurtengorako eta musika tresna desberdinez lagunduta, kantuan aritu dira. Plazan egin duten lehenengo kantaldia ikusteko kliklatu
hemen.
Ohi bezala, lehenengo geldialdia Etxaburun egin dute eta bertakoek txokolate beroa eskaini diete gosaltzeko.
Goizean, baserriz baserri ibili ondoren, arratsaldean herrigunean jarraituko du mozorro festak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide