Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

 Azken berriak

Urretxu eta Zumarragako pintura lehiaketak baditu irabazleak

Urretxu eta Zumarragako pintura lehiaketak baditu irabazleak
urria 19
14:55 2019

Zumarragako Zelai Ariztin 28. Pintura lehiaketako sariak banatu dituzte gaur eguerdian. Bertan izan dira Aitor Etxeberriak, Luis Laskurainek eta Barbara Stammelek osatutako epaimahaiak saritutako artistetako bi
Sarrigurengo (Nafarroa) Irantzu Vides Guindanok jaso du lehen saria, 750 eurokoa, ‘Fin de curso’ lanagatik; Gasteizko Brayan Chipanak bigarren saria irabazi du, 550 eurokoa (ezin izan du sari banaketara etorri), ‘El descubrimiento’ lanarekin; eta herriko lan onenarentzako saria Maria Jesus Asurmendik irabazi du, 300 eurokoa, ‘Bidea’ lanarekin. Ines Benitez Zumarragako udaleko zinegotzi eta kultura batzordeko kideak eta Maialen Fidalgo Urretxuko kultura zinegotziak banatu dizkie sariak publikoaren txalo artean.

Zumarragako eta Urretxuko udalek antolatutako 28. pintura lehiaketa honetara 66 lan aurkeztu dira guztira. Saritutako lanak eta aurkeztutako gainerako lanen hautaketa bat ikusgai jarri dira Zelai Arizti kultur etxeko erakusketa aretoan; sarreran herriko egileen lanak jarri dira ikusgai. Erakusketa urriaren 27ra arte egongo da zabalik.

IMG_3262 copia

Irantzu Vides irabazlea, ‘Fin de curso’ lanarekin

IMG_3250

Maria Jesus Asurmendi eta ‘Bidea’

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

5 + 1 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]