Ainhoa Sanzek hirugarren egin du Europako mendi lasterketa txapelketan

Ainhoa Sanz urretxuarra hirugarren postuan sailkatu da Italian, La Veia SkyRace izeneko proban jokatu den Europako mendi lasterketen txapelketan.
Lasterketa Alpeetan jokatu da gaur, Bergamo inguruko Orobie parke naturalean, 31 kilometroko ibilbidearekin eta 2.600 metroko igoera bertikalarekin.
Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?
Idatzi iruzkin bat