Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Ekonomia

 Azken berriak
    Enpresen arteko elkarlana ardatz duen BNI Arrakasta ekimena aurkeztu dute

Enpresen arteko elkarlana ardatz duen BNI Arrakasta ekimena aurkeztu dute

Gaur goizean BNI Arrakasta ekimena aurkeztu dute Urretxun. BNI nazioarteko networking erakunde profesional bat da. Negozio-erreferentzien trukea sustatuz kideentzako bezero berriak lortzea da bere helburu nagusia. Arlo honetako erakunde garrantzitsuena da: 8.000 talde ditu mundu osoan eta iaz BNIko 200.000 kideek 9,8 milioi elkartruke baino gehiago bideratu zituzten. Taldeetako batean

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Bezero eta merkatari gazteak lortzea, merkataritzaren erronkak

Bezero eta merkatari gazteak lortzea, merkataritzaren erronkak

Ikertalde enpresak Zumarragako merkataritza biziberritzeko plana egin du. Eskaria eta eskaintza aztertu dituzte eta herriko merkataritza sustatzeko 34 ekintza zehaztu dituzte. Plana atzo aurkeztu zuten. Ekitaldian Ikertaldeko Iñigo Artetxek, Juan Andrades Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariak, Mikel Serrano alka-teak eta Rosa Maiza zinegotziak parte hartu zuten. Artetxek, merkataritza guneak urruti daudenez,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Argixao industrialdeak eta Zumarragako Udalak hitzarmena sinatu dute

Argixao industrialdeak eta Zumarragako Udalak hitzarmena sinatu dute

Argixao industrialdeak eta Zumarragako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Argixaoko enpresek elkartea sortu dute taldean lan egiteko eta hemendik aurrera, udalarekin ere hartu-eman estuagoa izango dute. Helburua jarduera ekonomikoari bultzada ematea da. Hitzarmena ostiralean sinatu zuten, industrialdearen bulegoetan. Ekitaldian Mikel Serrano alkateak, Rosa Maiza Ekonomiaren Garapena, Tokiko Garapena eta Berrikuntza

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Ekintzaileei diru-laguntzak emango dizkiete

Ekintzaileei diru-laguntzak emango dizkiete

Bosgarren urtez jarraian, Urola Garaiko mankomunitateak, Uggasa garapen agentziaren bitartez, Lanbideren erakunde laguntzaile egin da eta ideiak garatzeko tutoretzak eskainiko ditu. Tutoretza intentsibo hauek proiektu edo ideia bat duten pertsonei zuzenduak daude. Lehen saioa urtarrilaren 16an izango da eta azkena apirilaren 16an. Ikastaroa amaitzen dutenean, baldintza guztiak betetzen badituzte, Lanbideren

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Buen Bokadok irabazi du Urretxu eta Zumarragako erakusleiho lehiaketa

Buen Bokadok irabazi du Urretxu eta Zumarragako erakusleiho lehiaketa

Buen Bokadok irabazi du Urretxuko eta Zumarragako Gabonetako erakusleiho lehiaketa. Bigarren saria Andere ile apaindegiak irabazi du eta hirugarrena, Natalietta jantzi dendak. 29 dendak parte hartu dute. Horietako 22k iazko lehiaketan ere parte hartu zuten. Sari banaketa ekitaldia atzo eguerdian egin zuten, Antioko interpretazio zentroan. Ekitaldian Beatriz Perez BiTartean merkatari

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Goierri garaiko arte eta eskulangintzaren azoka, igandean

Goierri garaiko arte eta eskulangintzaren azoka, igandean

Igandean Goierri garaiko arte eta eskulangintzaren 6. azoka egingo dute Zumarragako plazan. 10:00etan irekiko dute eta 15:00etan itxi. Haurrentzako tailerrak egongo dira eta artisau-lanez osatutako saski bat zozkatuko dute erosketak egiten dituztenen artean. Helburua eskulangileen produktuak ezagutzera ematea eta kontsumo lokala sustatzea dira.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    LAB sindikatuaren Ekimen Ibiltaria, Urretxu eta Zumarragan

LAB sindikatuaren Ekimen Ibiltaria, Urretxu eta Zumarragan

LAB sindikatuak Ekimen Ibiltaria izeneko egitasmoa jarri du abian, Lan duina, bizi duina lemapean. Abenduaren 6ra bitartean Euskal Herriko hainbat txoko zeharkatuko dituzte, bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duen eredua eraiki behar dela aldarrikatzeko. Gaur Goierrira heldu dira. Goizean, Beasaingo haurreskolan elkarretaratzea egin dute, Olaberriko ArcelorMittal lantegian ordu extrak salatu dituzte

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    BiTartean elkarteak 500 euroko erosketa bale bat zozkatuko du

BiTartean elkarteak 500 euroko erosketa bale bat zozkatuko du

BiTartean merkatari elkarteak Azaro Morea antolatu du. Hilaren 13tik 23ra bitartean erosketak elkarteko dendetan egiten dituztenek 500 euroko erosketa bale baten zozketan parte hartuko dute. Zozketa hilaren 23an egingo dute, 16:00etan, elkartearen egoitzan. Berehala irabazleari deituko diote eta hilaren 24an 500 euroak gastatu beharko ditu, elkarteko dendetan.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    La Caixak 3.500 euro eman dizkio Zumarragako Udalari, langabetuei laguntzeko

La Caixak 3.500 euro eman dizkio Zumarragako Udalari, langabetuei laguntzeko

La Caixak 3.500 euro eman dizkio Zumarragako Udalari, Ekimena proiekturako. Egitasmo honen helburua herriko langabetuei lana bilatzen laguntzea da. Langabetuak Argixao industrialdean elkartuko dira eta han egingo dituzten saioetan lana bilatzen trebatuko dira. Saioak Saregintzak koordinatuko ditu eta langabetuek elkarri lagunduko diote. Hamabost lagunentzako tokia dago eta oraindik bost plaza

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Bi-Tartean txartelarekin erosketak, doan

Bi-Tartean txartelarekin erosketak, doan

Gaurtik hilaren 23ra, erosketak Urretxu eta Zumarragako Bi-Tartean txartelarekin egiteak saria izan dezake. Erosketak merkatari elkarteko dendetan egiten dituztenek berehala jakingo dute saria irabazi duten edo ez. Izan ere, ordainagirian bertan jarriko du eroslea saritua izan den edo ez. Kanpaina honen helburua herriko bezeroak fidelizatzea da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Zubozki: Guri lana kentzera etortzen dira, nahiz eta lanik egin nahi ez izan, beste kultura bat [...]

Unai Badiola Urrate: Baina nola ez Jon,barkatuak bitez Espainian horrelako erabakiak hartzen dituztenak!! baina aurreko legegintzaldikoak?ez mesedez ez, [...]