Goierri garaiko merkatari gehienek erakusleihoak paper beltzez estali dituzte, herriak dendarik gabe nola geldituko liratekeen irudikatzeko eta erosketak herrietan egitera bultzatzeko. Kanpaina hau BiTartean eta Ilinti merkatari elkarteek eta Merkataritza Bulego Teknikoak bultzatu dute, eta elkarteetako kide ez diren merkatariei ere parte hartzea eskaini zaie. Erakusleihoak gaurtik astelehen eguerdira bitartean
- Gabonetako erakusleiho lehiaketan 28 merkatarik parte hartuko duteUrretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu dute aurten ere. Bi herrietako 28 merkatarik [...]
- Bertatik Bertara azoka egingo dute larunbatean Zelai Arizti parkeanBertatik Bertara azokaren bigarren edizioa egingo dute larunbat honetan Zumarragako Zelai Arizti parkean. Zazpi ekoizlek [...]
- Bi-Tarteanek Visa fidelizazio txartela aurkeztu duUrretxu eta Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkarteak Visa fidelizazio txartel berria aurkeztu du. Txartelan Antioko eta [...]
- Urretxu eta Zumarragako 24 dendak ‘Shopping night’ festa egingo duteUrretxuko eta Zumarragako BiTartean merkatari elkarteak Shopping Night festaren hirugarren edizioa antolatu du gaurko. Bi [...]


Zumarragako Udalak Ekimena egitasmoa jarri du abian langabetuei lana bilatzen irakasteko eta parte hartu dutenen erdiak lana aurkitu du: hamalau lagunetik zazpik. Ekimena urrian jarri zuten abian. Sei hilabete horietan langabetuek taldean lan egin dute, lana bilatu dute, enpresekin harremanetan jarri dira, inteligentzia emozionala landu dute, helburuak finkatu dituzte, autoestimua

Zumarragako Udalak larunbatetako azokan baserritarrek erabiltzen duten tokia itxi egingo du eta enpresa bat kontratatu du espazio horren diseinua berritzeko eta aipatutako azokari bultzada emateko. Egitasmoa gaur aurkeztu dute Zumarragako kultur etxean. Ekitaldian, Mikel Serrano alkateak eta Flow enpresako Jesus Caok eta Celestino Martinek parte hartu dute. Helburua azokara jende

BiTartean elkarteak stock azoka egingo du gaur, bihar eta etzi Ederrena pilotalekuan. Gaur 17:00etatik 20:30era irekiko da, bihar 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era eta igandean 11:00etatik 14:00etara. Haurrentzako jolas gunea egongo da eta erosleen artean lau afari zozkatuko dituzte. Zozketa igandean izango da, 12:00etan. Gainera, bihar, 17:30ean eta 19:30ean, musika

BiTartean merkatari elkarteak oihalezko poltsak banatuko ditu bere bezeroen artean. Banaketa bihar hasiko da eta poltsak agortzen direnean bukatuko da. Bezero bakoitzak gutxienez 30 euroko gastua egin behar du elkarteko dendetan. Ez da beharrezkoa 30 euroak erosketa bakarrean edo denda bakarrean egitea. Tiketen zenbatekoa pilatu daiteke. Behin 30 euroko gastua

Gaur goizean BNI Arrakasta ekimena aurkeztu dute Urretxun. BNI nazioarteko networking erakunde profesional bat da. Negozio-erreferentzien trukea sustatuz kideentzako bezero berriak lortzea da bere helburu nagusia. Arlo honetako erakunde garrantzitsuena da: 8.000 talde ditu mundu osoan eta iaz BNIko 200.000 kideek 9,8 milioi elkartruke baino gehiago bideratu zituzten. Taldeetako batean

Ikertalde enpresak Zumarragako merkataritza biziberritzeko plana egin du. Eskaria eta eskaintza aztertu dituzte eta herriko merkataritza sustatzeko 34 ekintza zehaztu dituzte. Plana atzo aurkeztu zuten. Ekitaldian Ikertaldeko Iñigo Artetxek, Juan Andrades Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariak, Mikel Serrano alka-teak eta Rosa Maiza zinegotziak parte hartu zuten. Artetxek, merkataritza guneak urruti daudenez,

Argixao industrialdeak eta Zumarragako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Argixaoko enpresek elkartea sortu dute taldean lan egiteko eta hemendik aurrera, udalarekin ere hartu-eman estuagoa izango dute. Helburua jarduera ekonomikoari bultzada ematea da. Hitzarmena ostiralean sinatu zuten, industrialdearen bulegoetan. Ekitaldian Mikel Serrano alkateak, Rosa Maiza Ekonomiaren Garapena, Tokiko Garapena eta Berrikuntza

Bosgarren urtez jarraian, Urola Garaiko mankomunitateak, Uggasa garapen agentziaren bitartez, Lanbideren erakunde laguntzaile egin da eta ideiak garatzeko tutoretzak eskainiko ditu. Tutoretza intentsibo hauek proiektu edo ideia bat duten pertsonei zuzenduak daude. Lehen saioa urtarrilaren 16an izango da eta azkena apirilaren 16an. Ikastaroa amaitzen dutenean, baldintza guztiak betetzen badituzte, Lanbideren
Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]