Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Euskalgintza

 Azken berriak
    Aimar Arbizu, Asier Calvo eta Yasser Reghif-ek irabazi dute Mingainluze lehiaketa

Aimar Arbizu, Asier Calvo eta Yasser Reghif-ek irabazi dute Mingainluze lehiaketa

Igandean Mingainluze lehiaketako finala jokatu zuten Urretxuko Labeaga aretoan. Zortzi taldek parte hartu zuten. Saioa borrokatua eta umoretsua izan zen eta Los Kabiters taldea nagusitu zen. Talde hau Aimar Arbizu, Asier Calvo eta Yasser Reghifek osatzen dute. Mingainluze lehiaketaren zortzigarren edizio honetan Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek parte hartu dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Mingainluze lehiaketak baditu finalistak

Mingainluze lehiaketak baditu finalistak

Asteburuan Mingainluze lehiaketako kanporaketak jokatu ziren. Aurten 5. mailako ikasleak parte hartzen ari dira. 27 taldek eman dute izena. Finalera zortzi sailkatu dira: EPIC MNU (Markel Zabaleta, Naier Ezkerra, Unai Okariz), IMI (Idoia Aranburu, Malen Rodriguez, Intza Larrañaga), Los Kraks XD (Iara Etxaniz, Henry Salaberria, Maren  Elgarresta), STROG-GIRLS (Leire Callejo,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Khuruts Begoñak ‘Eta gertatu izan balitz?’ film laburra aurkeztuko du

Khuruts Begoñak ‘Eta gertatu izan balitz?’ film laburra aurkeztuko du

Khuruts Begoñak Eta gertatu izan balitz? film laburra aurkeztuko du ostegunean, 19:30ean, Bilboko BilbaoArte fundazioan. Lan honetan Euskaldunon Egunkaria itxi ondoren Arantzazura abiatu ziren guardia zibilak bertara heldu balira gerta zatekeena aztertu du. Martxelo Otamendiren eta Lorea Agirreren hipotesiak jaso ditu, besteak beste. Guardia zibilak euskararen aurkako operazioaren barne abiatu

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gainzuri ikastetxearen bultzadatxoa euskarazko prentsari

Gainzuri ikastetxearen bultzadatxoa euskarazko prentsari

Euskarak euskal prentsa behar du eta euskal prentsak irakurleak behar ditu. Goierriko ikastetxeak Berria, Goiberri eta Goierriko Hitzaren harpidedunak dira eta egunkariak eskola material gisa erabiltzen dute. Albisteak aztertzen dituzte, ikasleen artean irakurzaletasuna eta izaera kritikoa bultzatzeko. Urretxu eta Zumarragako Gainzuri ikastetxeak euskal prentsa ikasleen etxeetara ere eramaten du:?urtero Goierriko

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    1.070 euro bildu zituzten larunbatean Iparraldeko ikastolen alde

1.070 euro bildu zituzten larunbatean Iparraldeko ikastolen alde

Larunbatean Urretxu eta Zumarragako musika taldeek Mikel Laboaren oroimenezko kontzertu gogoangarria egin zuten. Sarrerak 5 euro balio zuen eta 1.070 euro bildu ziren. Diru hau Iparraldeko ikastolen federazioari, Seaskari, eman diote. Eltzekondo kolektiboko kideek herrigintzatik euskarazko proiektuak bultzatzen eta behar gorrian dauden elkarteei elkartasuna adierazten  jarraituko dutela jakinarazi dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea, Korsikan

Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea, Korsikan

Bentazaharreko Mutiko Alaiak musika taldeak Korsikako Festa di a Nazioni jaialdian parte hartuko du asteburu honetan. Larunbat arratsaldean ekitaldi erlijio-ekitaldi batean joko dute eta gauean afaloste batean. Euskal Herrian egiten duten moduan, kaleetan jotzeko asmoa ere badute. Euskal kantak joko dituzte, noski.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Mikel Laboaren oroimenezko kontzertuko argazkiak II

Mikel Laboaren oroimenezko kontzertuko argazkiak II

Horra hor Jon Urtzelaik Mikel Laboaren oroimenezko kontzertuan ateratako argazki bikainak.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Mikel Laboaren oroimenezko kontzertuko argazkiak

Mikel Laboaren oroimenezko kontzertuko argazkiak

Larunbatean Urretxu eta Zumarragako 14 musika taldek Mikel Laboaren oroimenezko kontzertu gogoangarria egin zuten. Horra hor argazki batzuk.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Euskararen Eguna Urretxu eta Zumarragan

Euskararen Eguna Urretxu eta Zumarragan

Urretxu eta Zumarragan ere Euskararen Eguna ospatu da. Larunbatean Mintzodromoa egin zen Zelai Arizti kultur etxean eta gaur ikastetxeen txanda izan da. Horra hor Gainzuri, La Salle-Legazpi eta Urretxu-Zumarraga Ikastolako bina argazki.  

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Mikel Laboaren oroimenezko kontzertuko bideoa

Mikel Laboaren oroimenezko kontzertuko bideoa

Larunbatean Urretxu eta Zumarragako 14 musika taldek Mikel Laboaren oroimenezko kontzertua egin zuten. Zelai Arizti aretoa bete egin zen eta bildutako dirua Iparraldeko ikastolei emango diete. Horra hor Gotzon Aranburuk egindako bideoa.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]