Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Euskalgintza

 Azken berriak
    Ikasmateriala sortzen aritutako irakasleak omendu dituzte Kilometroak festan

Ikasmateriala sortzen aritutako irakasleak omendu dituzte Kilometroak festan

Lourdesko Ama elizan beltzez jantzita zeuden Irrintzi dantza taldeko taldekideak eta zuri gorriz Lurra dantza taldekoak. Sekundino Esnaola musika eskolako seikote baten ahotsa barreiatu da elizan Amaia Aranburu eta Alex Diaz aurkezleek hitz hartu dutenerako. Aurreko bankuetan Urretxu-Zumarragako Ikastolako hamalau irakasle ohi eta gaur-gaurkoz jardunean ari direnak ere. Bakoitzak bere

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Aterkia eskuan eta irribarrea ahoan

Aterkia eskuan eta irribarrea ahoan

Tarteka euria ari duen arren, eguraldiak ez du Kilometroak festa zapuztea lortu. Jendea eguraldi ona egiten duenean baino beranduago heldu da Kilometroak festara, baina poliki-poliki zirkuituak eta guneek itxura polita hartu dute. Hasiera ekitaldia ikastolan izan da. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Markel Olano ahaldun nagusiak, Denis Itxaso Kultura diputatuak, Eider

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxu eta Zumarraga milaka euskaltzale hartzeko prest

Urretxu eta Zumarraga milaka euskaltzale hartzeko prest

Eguraldia lagun, azkeneko muntaketa lanak egiten ari dira Urretxu-Zumarraga Ikastolako gurasoak, irakasleak, ikasleak eta kanpotik etorritako laguntzaileak, biharko egun handirako guztia prest egon dadin. Zubiak Batuz lelopean, milaka euskaltzale hartzeko prest dago Urretxu eta Zumarragako kaleetan barrena ospatuko den Kilometroak jaia.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kilometroak 2018ren esker ona laguntzaile eta parte hartzaileei

Kilometroak 2018ren esker ona laguntzaile eta parte hartzaileei

Bihar Kilometroak 2018 festa ospatuko da Urretxu eta Zumarragan. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete beraiekin bat egin duten herritar guztiei (1.500 kolaboratzaile) eta festaz gozatuko duten bisitari guztiei. “1.500 lagun arituko gara bihar eskurik esku lanean. Erronka gaindituta, beraz! Eta parte hartzaileak antolatzaileak bezain garrantzitsuak izanik, jaiaz gozatzeko deia egiten

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kilometroetako ibilbideak ez du hesirik izango

Kilometroetako ibilbideak ez du hesirik izango

Aurtengo Kilometroak festako ibilbidea irekia izango da. Zirkuitua ez da hesituta egongo eta ezta zintaz markatua ere. Oinezkoen segurtasuna bermatzeko beharrezkoa den lekuetan bakarrik jarriko dira hesiak. Norabidea adierazteko seinaleak erabiliko dira. Trafikoari dagokionez, udal bakoitzak bere neurriak hartu ditu eta hala jakinarazi du kaleratutako bandoetan. Zirkuitua 08:00etan itxiko da

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Maialen Akizuk Hernandorena Bertso Sariketaren finalean kantatuko du

Maialen Akizuk Hernandorena Bertso Sariketaren finalean kantatuko du

Maialen Akizu Bidegain bertsolariak Hernandorena Bertso Sariketaren finalean kantatuko du: bihar (ostirala) 21:00etan Hazparneko Ttattola gaztetxean. Baigorrin irailaren 28an jokatutako 3. kanporaketa irabazi, eta finalera sailkatzea lortu zuen Akizuk. Finaleko bertsolariak, Akizuz gain, Eli Pagola (Baigorrin sailkatua), Aitor Servier eta Asier Galartza (Hendaian sailkatuak, irailaren 14an), eta Jon Gurrutxaga eta

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Euskaraldian izena emateko epea ireki dute

Euskaraldian izena emateko epea ireki dute

Euskaraldia erakundeek eta gizarte eragileek jarri dute abian. Egitasmo honen helburua hamaika egunez (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) Euskal Herri osoan euskara ahalik eta gehien erabiltzea da. Hau da, dakitenek euskaraz hitz egitea eta ulertzen dutenak beraiei euskaraz egiteko prest egotea. Bi figura egongo dira: Ahobizi eta Belarriprest. Bakoitzak txapa bat

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Ziklometroak proba, argazkitan

Ziklometroak proba, argazkitan

Atzo Ziklometroak proba egin zuten Kilometroak 2018ren alde. Gipuzkoako 22 ikastolak herrialdeari bira eman zioten, erreleboka. 07:00etan atera ziren Urretxuko lizeotik eta 20:00ak aldera Zumarragako plazara heldu ziren. Bertaratu ziren guztiek azken metroak beraiekin egiteko aukera izan zuten.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Ziklometroak proba egingo dute igandean Urretxu-Zumarragan

Ziklometroak proba egingo dute igandean Urretxu-Zumarragan

Igandean Ziklometroak proba egingo dute Kilometroak 2018ren alde. Gipuzkoako 16 ikastolak herrialdeari bira emango diote, erreleboka. 07:00etan aterako dira Urretxuko lizeotik eta 19:30ean Zumarragako plazara helduko dira. Bertaratzen diren guztiek azken metroak beraiekin egiteko aukera izango dute: bizikleta gainean eta kaskoa buruan, plazatik geltokira joango dira.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kilometroak festarako 1.500 boluntario behar dira

Kilometroak festarako 1.500 boluntario behar dira

Kilometroak egunerako 1.500 boluntario behar dira eta 800 pertsonek eman dute izena jada. Izena emateko bi modu daude: bakarka uzikastola.eus/kmk18 helbidean eta taldeak uzikastola.eus/kmk18/laguntaldeak helbidean. Ikastolako idazkaritzara ere jo daiteke, informazio eske edo izena ematera. Herritarrak antolaketa lanetan laguntzera animatu dituzte.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Zubozki: Guri lana kentzera etortzen dira, nahiz eta lanik egin nahi ez izan, beste kultura bat [...]

Unai Badiola Urrate: Baina nola ez Jon,barkatuak bitez Espainian horrelako erabakiak hartzen dituztenak!! baina aurreko legegintzaldikoak?ez mesedez ez, [...]