Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Gizartea

 Azken berriak
    Larraitz Urrestillak Gain ongizate eskola irekiko du gaur

Larraitz Urrestillak Gain ongizate eskola irekiko du gaur

Larraitz Urrestillak ongizate eskola irekiko du gaur Elizkale 9an. 18:00etan ongizate eskolari buruzko hitzaldia egongo da. Eskola honetan oreka garatzeko tresnak eskainiko dituzte: arreta osoa, meditazioa, ioga, elikadura…

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Jon Muñoz eta Felix Etxeberriak irabazi dute Batzokiko mus txapelketa

Jon Muñoz eta Felix Etxeberriak irabazi dute Batzokiko mus txapelketa

Atzo batzokiko mus txapelketako finala jokatu zen. Jon Muñoz eta Felix Etxeberria nagusitu ziren. Txapeldunordeak Jose Ramon Urtzelai eta Jesus Mari Comontes izan ziren.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urtubiko baratzeetan izena emateko epea ireki dute

Urtubiko baratzeetan izena emateko epea ireki dute

Zumarragako Udalak Urtubi parkeko baratzeetan izena emateko epea ireki du. Baratze bat eskatu nahi dutenek, udaletxera jo dezakete izena ematera. Zumarraga.eus webgunean ere izena eman daiteke. Epea maiatzaren 8an itxiko da. Ondoren, zozketa egingo dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Ibaiondoko langileek segurtasun falta salatu dute

Ibaiondoko langileek segurtasun falta salatu dute

Zumarragako Ibaiondo adin txikikoen zentroko langileek agerraldia egin zuten atzo segurtasun falta salatzeko. Apirilaren 14n gazte batzuk ihesaldi bat antolatu eta bi hezitzaile jo zituztela gogoratu zuten. Eusko Jaurlaritzari beraien iritziak kontuan hartzeko eta langileak babesteko eskatu zioten. Segurtasunaz zaintzaile bereziak arduratu behar direla esan zuten, ez merkataritza-guneetan egoten dire

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Haurrentzako ekintzak Ederrena pilotalekuan

Haurrentzako ekintzak Ederrena pilotalekuan

Urretxu eta Zumarragako udalek 3 eta 11 urte bitarteko haurrentzako ekintzak antolatu dituzte Ederrena pilotalekuan. Gaur 17:00etatik 19:00etara irekiko dute eta bihar 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Egun osoko sarrerak 4 euro balio du eta goiz edo arratsaldekoak 2,5.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Goi mailako ile apaintzailea

Goi mailako ile apaintzailea

Harkaitz Barreros urretxuarra goi mailako ile apaintzailea da. Bere lanak pasarela ezagunetan erakutsi ditu eta herrialde askotan eskolak eman ditu. Hainbat marken enbaxadore izan ondoren, bakarka lan egitea erabaki du. Hemendik aurrera bere burua bakarrik ordezkatuko du, HMotion ile apaindegia. Horretarako, bere ibilbidea eta bilduma ADN liburuxkan jaso ditu. Aditu

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Lizeoko ikasleek turismo feria egin dute ikasbidaian nora joan erabakitzeko

Lizeoko ikasleek turismo feria egin dute ikasbidaian nora joan erabakitzeko

Urretxu-Zumarraga ikastolako 1. Batxilergoko ikasleek turismo feria egin zuten atzo Ederrena pilotalekuan, ikasbidaian nora joan erabakitzeko. Ferian zazpi postu zeuden eta bakoitzean hiri bati buruzko informazioa. Feriatik 1. Batxilergoko eta 4. DBHko ikasleak eta irakasleak pasa ziren eta ondoren botoa eman zuten. Boto gehien lortu zuen hiria Praga izan zen.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Emakumeen etxea aurkeztu dute

Emakumeen etxea aurkeztu dute

Komunikabideek Urola Garaiko Emakumeen Etxea bisitatzeko aukera eduki zuten, Berdintasun teknikarien eskutik. Urretxuko Pagoeta auzoan dago, haurreskola zegoen tokian. Eraikin nagusian, harrera gela, Berdintasun teknikarien bulegoa, emakume elkarteentzako takilak, bilera gela (liburutegi bezala ere erabiliko da) eta erabilera anitzeko aretoa daude. Itxitako patioan, gimnasia eta ioga gela eta ikastaroetako aretoa

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Igogailua bihar jarriko dute martxan

Igogailua bihar jarriko dute martxan

Kalerrota eta Labeaga kaleak lotzen dituen igogailua bihar goizean jarriko dute martxan. 09:00etan, hain zuzen ere. Igogailu hau lizeoaren eta etxe-orratzaren artean dago eta aurrekontua 210.000 eurokoa izan da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    La Salleko ikasle ohiek topaketa egingo dute

La Salleko ikasle ohiek topaketa egingo dute

La Salle ikastetxeen sortzailearen heriotzaren 300. urteurrena dela eta, ikastetxe hauetan hainbat ekitaldi antolatu dituzte. La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasle ohiek topaketa egingo dute. Maiatzaren 18an izango da. Bazkarirako txartelak Monterrey tabernan eta ikastetxeko idazkaritzan jarri dituzte salgai, 25 euroan.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]