Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Gizartea

 Azken berriak
    Artelan handi bat doan, etxeko ate aurrean

Artelan handi bat doan, etxeko ate aurrean

Lorategi askotan alabastrozko ipotxak izaten dituzte apaingarri gisa. Zumarragako Hiri Lorategiko txaletetako batean bizi den Maite Francesek, ordea, eskultura handi bat du etxe aurrean. Bilboko Guggenheim museoak bezala, baina doan. Hiri Lorategiko txaletek 62 urte dituzte. Francesen lorategiko zuhaitza asko hazi zen eta etxean sartzeko zorian zen. Gainera, gaixo zegoen.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Sebastian Navarretek irabazi du Urretxuko jaietako argazki lehiaketa

Sebastian Navarretek irabazi du Urretxuko jaietako argazki lehiaketa

Urretxuko jaietako argazki lehiaketa Sebastian Navarrete donostiarrak irabazi du. Bigarren argazki onenari dagokion saria Iker Gutierrez zumarragarrak irabazi du eta hirugarren argazki onenari dagokiona Mikel Basabe hernaniarrak. Herriko argazkilari onenaren saria Octavio Cirez zumarragarrak eskuratu du. Haurren mailan, lehen saria Iker Ruiz urretxuarrak irabazi du, bigarrena Unai Azarola zumarragarrak eta

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    La Salle ikastetxeetako aisialdi taldeen topaketa

La Salle ikastetxeetako aisialdi taldeen topaketa

La Salle ikastetxeetako aisialdi taldeek topaketa egin zuten larunbatean Zumarragan. Bilbo, Sestao, Andoain, D0nostia, Irun, Eibar, Beasain, Zarautz eta Urretxu-Zumarragako ikastetxeek parte hartu zuten. 9 eta 12 urte bitarteko 500 neska-mutil baino gehiago elkartu ziren. Jolasak, tailerrak, bazkaria eta dantzaldia egon ziren, besteak beste.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Geriatrikoko langileen protesta

Geriatrikoko langileen protesta

Gipuzkoako geriatrikoetako ELA sindikatuko langileak greba egiten ari dira hitzarmen berria sinatzearen alde. Iazko irailean hasi zituzten mobilizazioak eta oraingo grebak 30 eguneko luzapena izango du. Adegi eta Matia patronalekin prekarietatearekin amaitu eta zerbitzua hobetuko duen akordioa lortu dutela eta aldundiak akordio hau aurrera ateratzeko jarri beharreko dirua ez duela

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Mundu osoko euskaldunak, Urretxun

Mundu osoko euskaldunak, Urretxun

Euskal Gizataldeen Mundu Batzarreko parte hartzaileak Urretxun egon dira gaur. 21 herrialdetako 100 lagun baino gehiago etorri dira. Izan ere, Iparragirre oso maitatua da diasporako euskaldunen artean. Iparragirreren estatuaren aurrean argazkia atera dute, dantzari batek aurreskua dantzatu du, Iparragirreren jaiotetxearen azpian berari eta bere emazte Anjelari buruzko azalpenak entzun dituzte

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Hezkuntza coaching ikastaroa, langabetuentzat

Hezkuntza coaching ikastaroa, langabetuentzat

Urriaren 7an hasiko da Goierri garaiko Hazilan programaren bosgarren edizioa. Parte hartzaileek hezkuntza coaching-ari buruzko 150 orduko formakuntza jasoko dute eta eskualdeko ikastetxeetan nahiz gizarte egoitzetan 200 orduko praktikaldia egin ahal izango dute. Gainera, gaitasun transbertsalak landuko dituzte eta lan merkatura iristeko bideei buruzko orientazioa jasoko dute. Ikastaro hau hezkuntza,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Asteartean jarriko da indarrean ibilgailuak aparkatzeko ordenantza

Asteartean jarriko da indarrean ibilgailuak aparkatzeko ordenantza

Datorren asteartean jarriko da indarrean ibilgailuak aparkatzeko muga arautzeko ordenantza. Zumarragako erdiguneko hainbat kaletan ordu eta erdi baino gehiagoz aparkatzen dutenek isuna jasoko dute. Ordenantza uztailaren 18an onartu zen eta ez da alegaziorik aurkeztu. Irailaren 10etik udaltzainak oharrak jartzen ari dira kale horietan aparkatuta dauden autoetan eta kale horietako portaletan:

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Erretiro aktiboa sustatzeko tailerra antolatu du Zumarragako Udalak

Erretiro aktiboa sustatzeko tailerra antolatu du Zumarragako Udalak

Zumarragako Udalak eta Bizipoz kooperatibak bizilagunen artean erretiro aktiboa sustatzeko tailerra antolatu dute. Saioak urriko eta azaroko zortzi ostegunetan izango dira, 10:00etatik 12:00etara, Zelai Arizti kultur etxean. Tailer hau 55 urtetik gorako bizilagun guztiei zuzendua dago. Bizipoz enpresako adituek emango dute eta «aktiboa eta dinamikoa» izango da. Saio bakoitzean gai

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxuko igerilekuak errekor guztiak hautsi ditu uda honetan

Urretxuko igerilekuak errekor guztiak hautsi ditu uda honetan

Uda honetan inoiz baino jende gehiago hurbildu da Urretxuko igerilekura: 22.144 erabiltzaile izan dira, iaz baino %22,34 gehiago. Erabiltzaile kopurua uda osoan zehar handia izan bada ere, ekaina eta uztaila nabarmendu behar dira. Ekainean 8.605 (15 egunetan) erabiltzaile izan ziren uztailean 13.955. Egun jendetsuena ekainaren 26a izan zen. Egun horretan

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Autobus batek su hartu du Aparizio auzoan

Autobus batek su hartu du Aparizio auzoan

Autobus batek su hartu du gaur gauean Aparizio auzoan. Dagoeneko sua itzali dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]