Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Gizartea

 Azken berriak
    Kalerrota eta Labeaga lotuko dituen igogailua forma hartzen ari da

Kalerrota eta Labeaga lotuko dituen igogailua forma hartzen ari da

Urretxuko Udalak Kalerrota eta Labeaga kaleak igogailu bidez lotuko ditu. Igogailua lizeoaren eta etxe-orratzaren artean jartzen ari dira. Aurrekontua 210.000 eurokoa da. Igogailua udaberrirako prest egotea espero da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Doluari buruzko ekitaldia, astelehenean 17:30ean Zelai Arizti kultur etxean

Doluari buruzko ekitaldia, astelehenean 17:30ean Zelai Arizti kultur etxean

Minbiziaren aurkako elkarteak doluari buruzko ekitaldia antolatu du datorren astelehenerako. 17:30ean izango da, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Hasteko, Iñaki Peña medikuak zuzendutako Aulki hutsak dokumentala emango dute. Ondoren, bertan bildutako guztiek doluari buruzko solasaldia egingo dute. Solasaldi hau dokumentalaren zuzendariak moderatuko du.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Martxoaren 8an greba egitera deitu du Koordinadora Feministak

Martxoaren 8an greba egitera deitu du Koordinadora Feministak

Goierri garaiko Koordinadora Feministak emakumeak martxoaren 8an greba egitera deitu ditu eta egun horretarako antolatu dituen ekitaldien berri eman du. Koordinadora Feministak prentsaurrekoa egin zuen asteazken arratsaldean Emakumeen Etxea izango den eraikinaren kanpoaldean. Maria Jauregi, Eukene Agirre, Eztizen Agirresarobe eta Maria Sarasolak hartu zuten hitza, adin guztietako emakumeen babesarekin. Martxoaren

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxuko Udalak 50 zuhaitz ordezkatu ditu

Urretxuko Udalak 50 zuhaitz ordezkatu ditu

Urretxuko Udalak 50 zuhaitz ordezkatu ditu Barrenkale, Matxinporta, Iparragirre, Basagasti, Zubimusu, Pagoeta eta Aparizion. Bizilagunek hala eskatuta aldatu ditu. Izan ere, zuhaitzek botatzen zuten erretxinak espaloiak irristakor bihurtzen zituen eta autoak zikintzen zituen. Gainera, zuhaitz horietako batzuk oso altuak ziren eta etxeetako leihoetara heltzen ziren. Bestalde, Matxinportan, Iparragirren eta Basagastin

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Zumarragako Udalak aparkaldi mugatua behin betiko onartuko du

Zumarragako Udalak aparkaldi mugatua behin betiko onartuko du

Urriaren 8tik Zumarragako erdiguneko kale batzuetan ordu betez bakarrik aparkatu ahal izan da. Udalak, herritarrei iritzia jaso ondoren, neurria behin betiko onartzea erabaki du. Trafiko ordenantzan txertatuko da eta ondoren araua hausten dutenei isuna jarriko diete. Udala epea ordu eta erdira luzatzea eta makinak jartzea aztertzen ari da. Aparkatzea, orain

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urtubiko parke berriko baratzeak ekainerako prest egongo dira

Urtubiko parke berriko baratzeak ekainerako prest egongo dira

Zumarragako Udalak Baratze Parke Sarea egitasmoarekin bat egitea ahalbidetuko duten hitzarmenak sinatzea onartu zuen asteazkeneko osoko bilkuran. Alderdi guztiak ados agertu ziren. Hitzarmenak datorren ostegunean sinatuko dituzte, Zelai Arizti kultur etxean. Herritarrentzat 43 baratze egokituko dituzte, Urtubin egiten ari diren 17.000 metro koadroko parke berrian. Aurki emango dute ezagutzera baratze

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Aparizio auzoa,?grisetik urdinera

Aparizio auzoa,?grisetik urdinera

Urretxuko Aparizio auzoko bizilagunek fatxadak zaharberritu dituzte, udalaren laguntzarekin. Arrazoi ezberdinak medio, azken urteetan bertako bizilagunen bizi kalitateak gora egin du. Grisa kolore tristea da eta urte askotan grisa izan da Urretxuko Aparizio auzoan nagusitu den kolorea:?Arcelor-Mittal enpresak eta trafikoak sortutako kea eta kutsadura, zerbitzu falta… Azkenaldian, ordea, zeru urdina

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Euriak eta hotzak ez dituzte pentsiodunak kikildu

Euriak eta hotzak ez dituzte pentsiodunak kikildu

Atzo, astelehenero bezala, Urretxu eta Zumarragako pentsiodunak kalera atera ziren “pentsio duinak” eskatzera. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, jende asko elkartu zen Areizaga-Kalebarren plazan. Ondoren, Zumarragako udaletxera jo zuten. Idatzi bat aurkeztu zuten, elkartasuna eskatuz. Datorren astelehenean Urretxuko udaletxera joango dira. 11:30ean elkartuko dira, Areizaga-Kalebarrenen.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Antonio Aranzadi eta Juan Karlos Kortak irabazi dute Euskal Herriko mus txapelketako Zumarragako kanporaketa

Antonio Aranzadi eta Juan Karlos Kortak irabazi dute Euskal Herriko mus txapelketako Zumarragako kanporaketa

Larunbatean Euskal Herriko mus txapelketako Zumarragako kanporaketa jokatu zen. Antonio Aranzadi eta Juan Karlos Korta nagusitu ziren. Finala Juanjo Bergara eta Jabier Aztiriaren aurka jokatu zuten. Bi bikote hauek Gipuzkoako kanporaketa jokatzeko sailkatu dira. Kanporaketa hau otsailaren 23an jokatuko da, Zaldibian. Zumarragako kanporaketa Peio Zalduaren omenez  jokatu zen eta 14

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Jaurlaritzak alokairu sozialeko 108 etxebizitza egingo ditu Zumarragan

Jaurlaritzak alokairu sozialeko 108 etxebizitza egingo ditu Zumarragan

Eusko Jaurlaritzak alokairu sozialeko 108 etxebizitza egingo ditu Zumarragako Eitzaga-Berri eremuan. Obra 2020 amaieran hasiko da eta bi urteko iraupena izango du. Aurrekontua bederatzi milioi eurokoa da. Lehentasuna Zumarragan erroldatuta daudenek izango dute. Etxebizitzak esleitzeko, Euskadiko araudian ezarritako baldintzak eta eskakizunak beteko dira. Etxebizitza hauek eraikitzeko hitzarmena atzo sinatu zuten,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]