Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Kirola

 Azken berriak
    Ainhoa Sanz, laugarren Zegamako kilometro bertikalean

Ainhoa Sanz, laugarren Zegamako kilometro bertikalean

Ainhoa Sanz korrikalari urretxuarra laugarren sailkatu da Zegamako kilometro bertikalean, hirugarrenetik 66 zentesimatara. Podiumetik oso gertu gelditu da, beraz. Igone Campos zumarragarrak ere lan bikaina egin du: hamabosgarren postuan sailkatu da. Kilometro bertikaleko emakumezko onena Christel Dewalle frantziarra izan da eta gizonezko onena Remy Bonnet suitzarra.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Zortzi lan aurkeztu dira Xabier Ormazabalen oroimenezko bekara

Zortzi lan aurkeztu dira Xabier Ormazabalen oroimenezko bekara

Ekainaren 1ean Xabier Ormazabal beka emango dute. Bere lagunek eta Urretxuko Udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte beka emate honen inguruan: street boulder saioa, musika, haurrentzako jolasak… Ormazabal goi mailako mendizalea zen. Sobietar Batasun ohiko mendi altuenak igo zituen eta hala Elurretako Gepardoa titulua eskuratu zuen. 2004an zendu zen, Cho Oyun.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Ainhoa Sanzek Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalean parte hartuko du

Ainhoa Sanzek Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalean parte hartuko du

Ainhoa Sanz korrikalari urretxuarrak Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalean parte hartuko du ostiralean. Maratoian ez du parte hartuko, lehen urtea baitu mendi lasterketen munduan eta oraindik ez baitago horren lasterketa luzeetan parte hartzeko prestatua. Ez dio helburu zehatzik jarri bere buruari. “Nire helburu bakarra zerbait berria probatzea da”. Etorkizunean Zegama-Maratoia egitea espero

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urolak ez du bere esku mailari eustea

Urolak ez du bere esku mailari eustea

Urolaren gizonezkoen lehen taldea Ohorezko Erregionalean jarraitzeko borrokatzen ari da, Hondarribiarekin batera. Hondarribiarrek bi puntu gehiago dituzte, jardunaldi baten faltan. Hala, Urolak azken partida irabazi beharra du eta kostaldekoek berea galtzea behar du. Urolak larunbatean 17:30ean jokatuko du ligako azken partida: Errenteriako Touring taldearen aurka, Fanderia zelaian. Touringek hiru puntu

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxako bideoa

Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxako bideoa

Atzo Iñaki Beitiaren omenezko martxa egin zuten. Eguraldi ona lagun, oso arrakastatsua izan zen. 1.093 lagunek parte hartu zuten. Horietatik 352 emakumezkoak izan ziren. %32. Portzentaia hau gora egiten ari da etengabe. Jatorriari dagokionez, 605 Urretxu eta Zumarragakoak ziren, 148 Azkoitikoak (gero eta gehiago dira), 55 Legazpikoak eta 39 Azpeitikoak.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Denok Beitiara… eguraldi ona egin behar du eta!

Denok Beitiara… eguraldi ona egin behar du eta!

Maiatzaren erdialdean egon eta txamarra kendu ezinik oraindik. Non dago eguzkia? Ihes egin al du? Hil egin al da? Ez, bizirik dagoela dirudi. Hori diote eguraldiaren iragarpenek behintzat. Asteburu honetan eguzki izpiekin gozatzeko aukera izango da eta apur bat berotuko du, gainera. Udaberriaz gozatu ahal izango da, azkenean. Igandean Iñaki

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Asier de la Iglesia saskibaloi jokalari zumarragarrak GBC taldearekin jokatuko du igandean

Asier de la Iglesia saskibaloi jokalari zumarragarrak GBC taldearekin jokatuko du igandean

Asier de la Iglesia saskibaloi jokalari zumarragarrak ACB ligako Delteco-GBC taldearekin jokatuko du igandean 12:30ean Ilunben, Joventut-en aurka. De la Iglesiak esklerosi anizkoitza du eta gaitz hau ezagutzera emateko eta ikerketa bultzatzeko jokatuko du Delteco-GBCrekin. Zumarragako jokalariak EBA ligan jokatu du azken denboraldi hau, Ordizia taldearekin.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urolak mailari eusteko jokatuko du larunbatean Argixaon

Urolak mailari eusteko jokatuko du larunbatean Argixaon

Bi jardunaldiren faltan, Urola futbol taldea kinka larrian dago. Hiru talde jaitsiko dira Ohorezko Erregionaletik eta Hondarribia taldearen gainetik gelditu beharra du mailari eusteko. Hondarribiak bi puntu gehiago ditu, ordea. Larunbatean, 17:00etan, Argixaon jokatuko du Tolosaren aurka. Zuzendaritzak eta jokalariek Argixao bete nahi dute eta herritarrei gonbita luzatu diete. Urolak

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    60 haurrek eta hamalau bikotek parte hartu dute Eitzako krosean

60 haurrek eta hamalau bikotek parte hartu dute Eitzako krosean

Asteburuan Zumarragako Eitza auzko jaiak ospatu dituzte. Tradizio handiko ekitaldien artean krosa dago. Aurten bikoteka egin dute eta ekimenak arrakasta izan du. Lehenengo haurrek parte hartu zuten. 3 eta 14 urte arteko 60k parte hartu zuten. Ondoren, helduen txanda heldu zen. Hamalau bikote aritu ziren: hiru misto, lau emakumezkoek osatuak

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Euripean egin dute gaur Urola Garaia BTT maratoiaren seigarren edizioa

Euripean egin dute gaur Urola Garaia BTT maratoiaren seigarren edizioa

Guztira 290 txirrindularik hartu dute parte azkenean, Urola Garaia BTT maratoiaren 6. edizio honetan. Ohi bezala, Goierri kirol elkartearen mendi bizikleta sailak antolatu du proba. Eguraldiak guztiz baldintzatu du lasterketa, eta aurretik 400dik gora txirrindularik izena emanda bazuten ere, asko izan dira azken unean parte ez hartzea erabaki dutenak. Urtero

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Kilometroak

Kilometroak

Iruzkin berriak

sebas: Zorionak Goierriko partaide guztioi, urteetan eginiko lana aspalditxo fruituak ematen hasi bazen ere (ikusi besterik [...]

Gotzon: Baita Andoni Imazi ere, Nex Station finalistari! [...]

Gotzon: Zorionak berriro Alex! [...]

Itziar: Hildakoaren logelaren argazkia jartzea beharrezkoa al zen? [...]