Ainhoa Sanz urretxuarrak Sky Pirineu probaren lehen edizioa irabazi zuen larunbatean. Skyrunner World Series zirkuituko azken proba izan zen. Urretxuarrak lau ordu, minutu bat eta 44 segundo behar izan zituen 36 kilometroko ibilbidea osatzeko. Lasterketa osoa buruan eman zuen, nahiz eta txorkatila bat bihurritu zuen. Bigarren postuan Holly Page britainiarra
- Xabier Erostarbek Asperekin zuen kontratua 2021eko udazkena arte luzatu duXabier Erostarbe pilotari urretxuarrak Asperekin zuen kontratua beste bi urtez luzatu du. 2021eko udazkena arte, [...]
- Urolak 500 futbolari baino gehiago izango ditu denboraldi honetanUrolak 500 jokalari baino gehiago izango ditu denboraldi honetan, 17 taldetan eta futbol eskolan banatuta. [...]
- Aritz Egea laugarren Pikes Peak maratoianAritz Egea Pikes Peak mendi maratoian. // Argazkia: Philipp Reiter / Salomon Sufrituta baina gustura. Horrela [...]
- Boleibolaren itzulera Urretxu eta ZumarragaraGoierri kirol elkarteak boleibol taldea izango du datorren denboraldian. Askok ez du-te boleibol talderik ezagutu [...]

Aritz Egea urretxuarrak Gorbeia Suzien mendi lasterketa irabazi zuen atzo. 3 ordu, 7 minutu eta 33 segundo behar izan zituen 31 kilometro eta 2.400 metroko desnibela zituen ibilbidea osatzeko. Egeak lasterketa osoa eman zuen buruan. Bigarren postuan Asier Larruzea sailkatu zen, bi minutu eta erdira, eta hirugarrenean Pere Rullan, Egearengandik

Atzo Urretxu eta Zumarragako kirol taldeen aurkezpena egin zuten, Ederrena pilotalekuan. Goierri saskibaloi taldeak, Urola eskubaloi taldeak eta Urola futbol taldeak parte hartu zuten. Hiru klub hauek 800 kirolari baino gehiago dituzte.

Zumarraga eta Urretxuko kirol taldeen aurkezpena bihar (ostirala) izango da, 18:00etan, Ederrena pilotalekuan. Goierri saskibaloi taldeak, Urola eskubaloi taldeak eta Urola futbol taldeak parte hartuko dute. Hiru klub hauek 800 kirolari baino gehiago dituzte. Gaurko aurkezpena hiru klub hauen elkarlanaren fruitua da. Garraioa eta baloreak ere elkarrekin lantzen dituzte.

Aritz Egea urretxuarrak Golden Trail Series-eko azken lasterketan parte hartu zuen larunbatean. Lasterketa Eskozian izan zen. Egea zazpigarren postuan heldu zen eta, horrenbestez, Golden Trail Series-eko finalera sailkatu da. Finala urriaren 26an izango da, Nepalen. Lasterketaren izena Annapurna Trail Marathon da. Asteburu honetan Gorbeia Suzien lasterketan parte hartuko du.

Larunbatean euskal pentatloi txapelketa jokatu zen Azpeitian. Bigarrengo urtez jarraian, Xabier Zaldua zumarragarra nagusitu zen. Txapelketa hau iaz berreskuratu zen eta ordutik antolatu diren bi edizioak Zalduak irabazi ditu. Kirolariek 100 kiloko harria 25 aldiz altxatu zuten, 400 kiloko harriarekin bi plaza egin zituzten, aizkorarekin hiru kanaerdiko ebaki zituzten, 50

Atzo arratsaldean Goierri kirol elkarteak bere bi boleibol taldeak aurkeztu zituen. Bi taldeak neskenak dira eta sortu berriak dira. Ekitaldian bi alkateek, boleibol federazioko lehendakariak eta aldundiko kirol zuzendariak parte hartu zuten. Jende asko hurbildu zen eta jokalariek lore sorta bat oparitu zioten Rosa Valverde entrenatzaileari. Bukatzeko, Donostiako Fortuna taldearen

Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak Asperekin zuen kontratua beste bi urtez luzatu du. 2021eko udazkena arte, hain zuzen ere. Erostarbek 25 urte ditu eta jaialdietako lehen partidetako atzelari onenetakoa da. 2015eko azaroaren 27an egin zuen debuta, Ederrenan. Ordutik 187 partida jokatu ditu. 96 irabazi egin ditu eta 91 galdu.

Urolak ate irekien jardunaldia antolatu du emakumezkoen futbola sustatzeko. Gaur (ostirala), 18:00etan, bere eskaintzaren berri emango die Argixaora hurbiltzen diren neska guztiei. Urola kirol elkartearen zuzendaritzak emakumezkoen futbolaren aldeko apustua egin du eta klubak emakumezkoen lau talde ditu. Futbol eskolak ere nesken taldea du.

Urola eskubaloi taldeak haur eta gazteei taldean jokatzeko gonbita luzatu die. Eskubaloia ezagutu nahi dutenek Ispilla kiroldegian eman behar dute izena: gaur (ostirala), 17:00etatik 20:00etara. 2006an eta 2007an jaiotako neskak eta 2008an jaiotako mutilak behar dituzte bereziki, haur mailako nesken taldea eta kimu mailako mutilena atera ahal izateko.
Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]