Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Politika

 Azken berriak
    Zumarragak 12,7 milioiko aurrekontua onartu du

Zumarragak 12,7 milioiko aurrekontua onartu du

Zumarragako Udalak 2018ko aurrekontua onartu zuen astelehenean, PSE-EEren aldeko botoekin, EAJ eta Irabaziren abstentzioarekin eta EH Bilduren aurkako botoekin. Udalak 12.775.000 milioiko aurrekontua izango du: aurten baino %7,11 gehiago. Udalak iaz baino diru-laguntza gehiago lortu dituelako igo da aurrekontua. Diru-laguntza garrantzitsuenak lau dira. Eusko Jaurlaritzak 730.000 euro emango dizkio Zumarragako

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Rif-en bizi den egoera salatu dute Zumarragan Giza Eskubideen Nazio Arteko Egunean

Rif-en bizi den egoera salatu dute Zumarragan Giza Eskubideen Nazio Arteko Egunean

HIRAK Rifeko herri mugimenduak antolatuta, ekitaldia egin dute arratsaldean Zumarragan. Bertan, eskualde horretako biztanleek Marokoko Gobernu eta poliziaren eskutik jasaten duten zapalkuntza salatu eta presoen kaleratzea eskatu dute. Antolatzaileen hitzetan, 2000 preso politikotik gora daude kartzela Marokoarretan, eta bahiketa, tortura eta heriotzak ohikoak dira. Hau dena islatzeko, presoen argazkiak jarri

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxu-Zumarragatik presoen aldeko Parisera manifestaziora joateko deia egin dute

Urretxu-Zumarragatik presoen aldeko Parisera manifestaziora joateko deia egin dute

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Oroimenaren Eguna egin dute Zumarragan

Oroimenaren Eguna egin dute Zumarragan

Oroimenaren Eguna egin dute gaur Zumarragan. Alderdi guztietako ordezkariek eta Iñaki Mendiluzeren eta Isidro Etxanizen senitartekoek parte hartu dute. Senitartekoek lore sorta bat utzi dute biktimen oroimenezko monolitoan eta ondoren alkateak hitz batzuk esan ditu. Garai berri batean gaudela eta indarkeriak gure gizartean ez duela tokirik esan du.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Herritarren proposamenak jasoko dituzte Urretxuko aurrekontuak osatzeko

Herritarren proposamenak jasoko dituzte Urretxuko aurrekontuak osatzeko

Urretxuko gobernu taldeak prentsaurrekoa eman du 2018ko aurrekontuen prestaketa prozesua aurkezteko. Aurrekontuak abenduaren 21eko osoko bilkura onartzea espero dute. Irailean hasi ziren aurrekontuak prestatzen eta, ordutik, teknikariekin eta gainontzeko alderdiekin hainbat bilera egin dituzte. Aurten ere herritarrek beraien proposamenak aurkezteko aukera edukiko dute. Horretarako, hainbat bilera antolatu dituzte. Datorren astelehenean

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Marokoko poliziak Unai Orbegozo Saharatik bota du

Marokoko poliziak Unai Orbegozo Saharatik bota du

Unai Orbegozo Zumarragako zinegotzia Saharako Aaiun hirira joan da begirale lanak egitera, baina aduanara heldu bezain laster etxera bueltan bidali dute. “Pasaportea ikusi dutenean Gdeim Izik-eko epaiketan begiraleak izan ginela jabetu dira eta gure lanbideari eta aktibista lanari buruz galdetu digute. Baita non ostatu hartu behar genuen eta Aaiun-en lagunek

Iruzkin 1 Irakurri artikulu osoa
    Gure Esku Dagok larritzat jo ditu Cuixarten eta Sanchezen atxiloketak

Gure Esku Dagok larritzat jo ditu Cuixarten eta Sanchezen atxiloketak

Gure Esku Dago mugimenduak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte iluntzean Goierriko herririk gehienetan. Junts lemapean, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak espetxeratzeko Espainiako Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia salatu dute. Gure Esku Dagok “herritarren borondateari era baketsu eta demokratikoan bide emateko lan egiteagatik” atxilo hartu dituztela salatu du.

Iruzkin 1 Irakurri artikulu osoa
    Kataluniarekin bat

Kataluniarekin bat

Urretxu-Zumarragako hainbat herritarrak Katalunian urriaren 1erako deituta dagoen galdeketari elkartasuna agertu diote arratsaldean Areizaga-Kalebarren plazan egindako elkarretaratzearen bitartez. Deialdia EH Bilduk, LAB sindikatuak eta Irabazik egin dute. Kataluniako prozesua eta urriaren 1eko galdeketa babestu, eta Espainiar Estatua Katalunian erakusten ari den jarrera salatzeko baliatu dute herritarrek elkarretaratzea.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kataluniari elkartasuna adierazteko bilkura deitu dute EH Bilduk, Irabazik eta LABek

Kataluniari elkartasuna adierazteko bilkura deitu dute EH Bilduk, Irabazik eta LABek

Gaur goizean Katalunian izandako polizia operazioa salatu eta Kataluniako prozesuari elkartasuna adierazteko asmoz, Urretxu-Zumarragako hainbat eragilek elkarretaratzea deitu dute gaur iluntzerako. EH Bildu eta Irabazi alderdiek eta LAB sindikatuak egin dute deialdia, Catalunyarekin bat Demokraziarekin bat lemapean. Deitzaileek “Estatuaren izaera antidemokratikoa” salatu dute eta “Kataluniako herriarekiko elkartasuna” adierazteko “euskal jendeartearen

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Antziñe Biain Saharako El Aaiun kanpamendutik kanporatu dute

Antziñe Biain Saharako El Aaiun kanpamendutik kanporatu dute

Zumarragako EH Bilduk bere Twitter kontuaren bidez jakinarazi duenez, Antziñe Biain Zumarragako zinegotzia Mendebaldeko Saharako El Aaiún kanpamendutik kanporatu du Marokoko poliziak. Igandean iritsi zen hara, eta asteartean, giza eskubideen alde lan egiten duen ekintzaile batekin bilduta zegoela, poliziak pasaportea eta datuak eskatu zizkion. Arrazoi politikoengatik joana zela argudiatuz, kanpamendutik

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]

Felipe: Zertarako nahi degu hitzaldi batera Maiza, Oroz, Motos, Xubi, Otegi,... ekarri, inor ez badaki nortzuk diren. [...]

Makenri: Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]