Alperrik joan dira bilerara Arcelor Mittaleko langileak
Arcelor Mittaleko langile batzordea zuzendaritzarekin bildu da gaur goizean Lan Harremanen Kontseiluaren Donostiako egoitzan. Teorian, zuzendaritzak gaur eman behar zien birkolokazioen eta lan baldintzen aldaketen berri zehatzagoa. Baina ez da halakorik gertatu. Hala ere, kontsulta epea hasitzat eman nahi zuten. Langile batzordeak dokumentazio guztia eduki gabe ezin dela kontsulta epea hasitzat eman esan die eta zuzendaritzakoek dokumentazioa prestatzen ari direla erantzun diete. Azkenean, kontsulta epea hasitzat ez ematea onartu dute eta ostegunean Zumarragako lantegian elkartzeko gelditu dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide