Inoiz iritsiko ez zitzaidala uste nuenarren, badirudi amatasun sena poliki-poliki pizten hasi zaidala (inorez dadila asaldatu, poliki-poliki esan dut eta!). Eta honek, emakumegehienei uneren batean gertatuko zitzaien bezala, zer pentsatua emandit, noski. Emakumea ama izateko jaio eta hezten ziren garaiak ezdira hain urrunekoak. Ezkondu eta familia bat eratzea ziren emakumebatek emakume sentitu eta pertsona bezala betetzeko egin beharrekoak.Garaiak aldatu egin dira zentzu handi batean behintzat, eta eskerrak!Gaur egun amatasuna beste modu batean ulertzen eta bizitzen duguemakumeok. Ama izateko beharra eta amatasun senaz hitz egitenjarraitzen dugu, baina gaur egungo emakumeok beste zenbait rol erebete behar ditugu pertsona bezala beteta sentitzeko. Emakumeakgizartean betetzen duen papera zein den ikusita, ez da ahuntzarengauerdiko eztula haur bat mundura ekarri eta heztea. Egia dagizonezkoek aitatasuna eta bikote harremanak bizitzeko moduak erealdatu dituztela, baina amak, ama izaten jarraitzen du eta etxeanere. Berriki argitaratu den estatistika datu baten arabera, emakumeakdira, kanpoan lan eginda ere, lanen pisu handiena bere gain hartzendutenak. Ba hori, emakumeek eta gizonekoek gizartean bete beharrekorolak aldatuz doazela, baina poliki-poliki, nire amatasun senabezala.
Josune Zarandona