Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

174. alea

Ametsak eta nahiak batzuetan gauzatzen dira (174. alea)

Ametsak eta nahiak batzuetan gauzatzen dira (174. alea)
urtarrila 16
17:38 2012

Otamotzi agur esateko lerro hauek idaztean bizi izandako unetako irudiak etorri zaizkit burura. Lehenengoa Antzuolako amaren jaiotetxekoa da, eta han osaba bat eta ni berriketan.

-Gu zer gara tio? -Zuen ingurukoak eta Legazpikoak otamotzak zarete. Bigarrena: Elkarteari zein izen jarri erabaki beharra. Peio Biainek Zintzo-Mintzo jartzea proposatu zuen eta nik Otamotzak. Batzarrak elkartearen izena Zintzo-Mintzo izatea erabaki zuen, baina baten batek aldizkariaren izena Otamotzak izan zitekeela esan zuen. Hirugarrena: bilerak, bilerak eta bilerak. Zenbat kosta zen aldizkaria martxan jartzea! Azkenean gure ametsa gauzatu zen. Zenbait lagun hor zeudelako. Hasteko, proiektu honen aita, sekulako lana egin duen Sebas Iturriotz. Laugarren irudia: Bide-lagunak izan direnena: Jonmikel Intsausti, Josu Aztiria, kazetariak (Amaia Pildain, Jon Balentxi, Jon Ormazabal, Igor Susaeta, Idoia Luzuriaga, Alex Areizaga, Asier Zaldua…), argazkilariak (Buru, Carlos Mediavilla, Josu Perez…), testuak egin dituztenak (Araiz Padron, Ritxi Babarro eta abar luze bat), Bere eta Jon Pinillos marrazkilariak… Eta banatzaileen artean Aintzane Arizmendiarreta azpimarratu behar dugu. Eta bestetik irakurleak. Amets hura guztion artean gauzatzea lortu dugu. Orain aldaketak datozkigu. Agurraren tristura sentitzen dut, baina honako proiektu aberasgarria gauzatu izanaren poztasuna ere badut. Badakit aipatutako guztiok eta beste askok lanean buru-belarri jarraituko dugula gure benetako nahia, euskaraz bizitzea eta euskararen mundura gero eta jende gehiago erakartzea, gauzatzeko. Ea nahi hori ere gauzatzea lortzen dugun! Prest jarraitzeko, ezta? Orduan aurrera!

 

Marian Toledo

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

Iruzkin 1

  1. Sebas Iturriotz
    Sebas Iturriotz urtarrila 20, 08:42

    Ohore handia niretzat Otamotz bezalako seme-alabatxo bat eduki izana, Marian. Mila esker! Izen propioak jartze aldera, uste dut, besteak beste, bi Jose Mari, Jose Mari Etxaniz eta Jose Mari Lasa, hartzen ditudala faltan. Lehena, Etxaniz, Otamotz taldean zuzenean parte hartu ez bazuen ere, batek daki ze ahaleginak egin zituen, Jesus Mari Alberdirekin batera (hau ere ezin aipatu gabe utzi, jakina), egun erdiko dedikazioa merezi zuen proiektua zela politikariak konbentzitzen eta bigarrena, Lasa, taldean ikusten gintuen bakoitzean ematen zizkigun animoengatik. Nik uste lehen aleek guri baino ilusio handiagoa egin zietela bi Jose Mariei!

    Iruzkin honi erantzun

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 2 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]