Amparo Sanchez pertsona bera da, baina zerbait aldatu da haren barrenean. Ilea ere luze utzi du, etaindarrez itzuli da. Klasikoen (Chavela Vargas, Billie Holiday, NinaSimone…) dotorezia eta espiritua lagun hartuta mugako, basamortuko ahaireak laztandu ditu. Gozo baino gehiago, goxo. Iradokitzaile. Tucsongo malenkoniak leundu ditu kantuak eta Habanaren graziak biribildu. Bi toki horietan grabatu du diskoa. Nabaria da Amparoren nortasuna. Ahots ederra, moldagarria, pasioz betetakoa. Diskogozagarria da. Kontrabaxua, bateria, pianoa, txeloa… Kaki Arkarazok joko du gitarra zuzenekoetan.
Igor Susaeta