Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Ana Gisasolak bigarren liburua aurkeztuko du bihar Zelai Arizti kultur etxean

Ana Gisasolak bigarren liburua aurkeztuko du bihar Zelai Arizti kultur etxean
ekaina 13
11:26 2018

Ana Gisasola zumarragarrak bere bigarren liburua aurkeztuko du bihar, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Liburuaren izenburua El despertar de la consciencia da. Lehen liburuan gorputza garatzeko erramintak eskaintzen zituen eta bigarren honetan, berriz, irakurleak kontzientzia piztera gonbidatu ditu: beraien bizitzen ardura hartzeko gonbita luzatu die.

Duela 12 urte, Gisasolari post-polio sindromea diagnostikatu zioten eta terapien munduan murgildu zen. Yoga irakasle titulua du eta bere lehen liburuan yogak polioari aurre egiten nola lagundu dion azaldu zuen. Posturei, arnasketari, meditazioari eta liberazio emozionalari buruzko azalpenak ere eman zituen. Helburua, yogaren bitartez jendeari laguntzea zen.

Bigarren liburua lehenengoaren jarraipena da. «Lehenengo liburuarekin ireki nuen zirkulua itxi nahi dut. Lehen liburuan yogaren bitartez gorputza nola landu azaldu nuen batez ere, nahiz eta meditazioa ere aipatu nuen», azaldu du.

«Liburu hau koherentziaz bizi
nahi duten guztientzat idatzi dut»

Ana Gisasola (Idazlea)

Bigarren liburuan irakurleak bere bizitzaren bridak hartzera gonbidatu ditu. «Pentsamenduak, sinismen faltsuek eta emozioek egunerokoan zein eragin duten azaltzen dut. Gizarteak katalogatu egiten gaitu eta norberak bere bizitzaren bridak hartu behar ditu, bere bizitzaren ardura hartu behar du».

Ez dela erraza dio. «Lan pertsonal handia egin behar da eta koherentziaz bizi. Koherentziaz pentsatu, sentitu eta jokatu. Gorputza, burua eta izpiritua elkarrekin joan behar dira. Ez da erraza, gure gizartea oso hipokrita baita eta itxurari garrantzi handia ematen baitiogu. Baina ahaleginak merezi du, emaitza oso positiboa baita. Saria ahalduntzea da, koherentziarekin bizitzeak ematen duen segurtasuna».

Liburua norbere nia aurkitu nahi duten guztiei zuzendua dago. «Liburu hau koherentziaz bizi nahi duten guztientzat idatzi dut. Diren bezalakoak azaldu nahi duten guztientzat. Maskararik gabe. Pentsatzen dutena eta sentitzen dutena askatasunez azaldu nahi dutenentzat».

Hori guztia lortzeko, erreminta batzuk eskaintzen ditu. «Erreminta hauek erabiltzeko errazak dira. Edozeinek bere etxean erabiltzeko modukoak. Gainera, liburuak CD bat du praktika errazteko. Behar dugun gauza bakarra diziplina apur bat da. Eta, batez ere, kontzientzia hartzea».

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 4 =


Kilometroak

Kilometroak

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Kilometroak 2018an ateratzen dira kontuok: LABORAL KUTXA: ES77 3035 0027 76 0270053696 KUTXABANK: ES53 2095 5001 [...]

josu mendia: zuen kontua ezagutu nahi dut nire laguntza txikia sartzeko, baina ez dut aurkitu . Zaharra [...]

jon: Zer daude maila ezberdineko herritarrak ala? Neurri honekin bertako bizilagunak kaltetuta ateratzen dira. Neurri hau [...]

Aitor: Garbitzaile danak emakumezkoak eta batzordeko danak gizonezkoak. Ba hoixe. [...]