Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

162. alea

Ana Peña (162. alea)

Ana Peña (162. alea)
abendua 22
13:03 2010

Ana Peña zumarragarrak 28 urte ditu eta San Jose ikastetxean eta Joxe Mari Iparragirre institutuan egin zituen oinarrizko ikasketak.

Ondoren Gasteizera joan zen Artearen Historia ikastera. Ikasketak bukatu zituenetik Artium museoan, Mirandaolan eta Zumarragako artxibategian lan egin du. Abenduaren 11n ‘Zumarragako arte sakratua liburua’ aurkeztu zuen. Bertan, besteak beste, bi mito hautsi ditu. Antioko baselizari dagokionez, gotikoa dela dio eta ez erromanikoa. Parrokia, berriz, berpizkundekoa da eta ez du zentzurik euskal gotikoaz hitz egitea.

 

Zer izan nahi zenuen umetan?

Andereñoa. Asko gustatzen zitzaidan horretara jolastea.

 

Aisialdian zer egitea atsegin duzu?

Irakurtzea, pelikulak ikustea eta lagunekin egotea.

 

Bizitzeko toki bat?

Gasteiz. Hiria da, baina txikia. Dena gertu du eta aldi berean eskaintza zabala.

 

Urretxuko eraikin sakratu gustukoena?

San Martin de Tours eliza.

 

Zumarragako eraikin sakratu gustukoena?

San Kristobaleko baseliza.

 

Urretxuko eraikin zibil gustukoena?

Ipeñarrieta jauregia.

 

Zumarragako eraikin zibil gustukoena?

Legazpi dorretxea.

 

Munduko eraikin sakratu eta zibil gustukoenak?

Sakratua Istanbuleko Santa Sofia eta zibila edozein museo.

 

Historiako zein garaitara bidaiatuko zenuke?

Berpizkundera.

 

Pertsonaia historiko bat?

Boticceli.

 

Ilehoriak ala beltzaranak?

Beltzaranak.

 

Egindako azken oparia?

Kamiseta bat, mutil lagunari.

 

Eta jasotakoa?

Amak luma bat oparitu zidan liburua idazten hasi nintzenean. Ilusio handia egin zidan, aita zenarena baitzen.

 

Data bat?

Santa Isabel eguna.

 

Mutil eta neska izen bana?

Neskarena Lur eta mutilarena Santiago (aita zenarena).

 

Zein egunkari irakurtzen duzu?

Normalean, Berria eta Gara. El Diario Vasco ere sarritan irakurtzen dut.

 

Gustuko telebista saioa?

Pelikula on bat.

 

Bereziki gorroto duzuna?

Txutxumutxu saioak.

 

Pelikula bat?

Charles Chaplin-en Modern times.

 

Liburu bat?

Cien años de soledad. Bestalde, Chomsky-renak asko gusta-tzen zaizkit.

 

Abesti bat?

Extremoduro taldearen edozein.

 

Soinu bat?

Rocka.

 

Usain bat?

Janariarena.

 

Janari bat?

Arroza.

 

Ura ala…

Ardoa.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 6 =


Iruzkin berriak

Luis Bengoetxea: Gora Luis!!!!!!!!! [...]

Pako: Lotsagarria greba eguna aprobetsatuz, propaganda politikoa egitea..U30 greba orokorra [...]

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]