Anariren kontzerturako sarrerak bihar salgai
Urretxu-Zumarragako KKinZona irratiak antolatuta, Anarik kontzertua egingo du martxoaren 24an, gaztetxean. Pasa den asteburuan Joseba Irazokik emandako kontzertua bezala, hau ere igandez izango da, 19:00etan hasita.
Anariren kontzerturako sarrerak aurresalmentan jarriko dituzte bihar, 18:00etatik 20:00etara bitartean, gaztetxean bertan. Sarrera bakoitzak 5 euro balio du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide