Ale honetan Zumarragako anbulatoriokoarduradunarekin hitz egin dugu bertan egiten duten lana eta eurenlanbidea hobeto ezagutzeko.
Resu Perez de Arenaza erizaina da.Gasteizen jaio zen eta 1983an Zumarragara etorri zen lan egitera.Gurera etorri aurretik Arabako herri txiki batean lan egin zuen:Artziniegan. “Aldaketa handia nabaritu nuen. Han eguneko 24orduetan guardia egiten genuen eta hemen, berriz, larrialdi zerbitzuazegoen. Hemen gauetan lasai lo egin nezakeen: gutxiago irabaztennuen, baina bizi kalitatea irabazi zuen”. 27 urte daramatzadagoeneko gure artean, gustura dagoen seinale.
Urte hauetan guztietan osasun arloaasko aldatu da. Medikuntza asko aurreratu da eta berarekin osasunzentroak ere bai. Urretxuar eta zumarragarrek Iparragirre hiribidekolokal zaharra utzi eta 1990ean geltokietako plazako eraikin berrirajoan ziren. “Hemen han baino askoz ere hobeto gaude. Garaihartan erizaintza kontsultak ezarri ziren eta han ez zegoenhorretarako tokirik. Medikuek kontsultak partekatzen zituzten! Lanegiteko modua aldatu egin behar zen eta horretarako lantokia aldatubeharra zegoen”.
Ordutik 20 urte pasatu direnez, egungoanbulatorioan ere aldaketak egin behar izan dira. “Txikiagelditu zen eta azken bi urteotan berrikuntzak egin ditugu. Herriguztiak obrak pairatu behar izan ditu, baina merezi izan du. Lehensolairuak aldaketa gutxiago behar izan ditu, baina gainontzekosolairu guztietan aldaketa handiagoak egin dira. Kontsulta gehiagobehar genituen eta obra handia egin da. Zorionez, krisia helduaurretik egin ahal izan da. Detailetxoak bakarrik falta dira:gortinaren bat eta heldulekuren bat jartzea”.
Perez de Arenaza eta bere lankideak osogustura daude. “Egindako lana eskertzekoa da. Egun gaixoeizerbitzu ona eskaintzeko toki aproposa dugu. Urte luzetan hala izateaespero dugu. Izan ere, kontsulta gehiago lortzeko artxiboa txikitu daeta hau ez da haziko: dagoeneko historial guztiak informatizatutaditugu eta etorkizunean ez du paperik behar izango. Bestalde,liburutegi handiagoa behar genuen eta sotora eraman dugu. Toki argiakpazienteentzat utzi ditugu”, azaldu du.
Zentroko arduraduna izanik, obragertutik jarraitu du. Bere ohiko jarduera alboratu gabe, noski.”Gaixoei ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko ordutegiak,espazioa, giza baliabideak… kudeatzeaz arduratzen naiz. Horretazgain, ikerketaz, langileen trebatzeaz eta zentroan egin behar direnkonponketez ere bai. Langileen eta eskualdeko gerentziaren artekobitartekaritza lana ere nire lanpostuaren betebeharra da”.
Zumarraga eta Urretxuko osasun zentroakbi berezitasun ditu: Ibaiondo heziketa zentroa bere gain du, etaherri berean ospitalea du. “Egunero mediku bat eta erizain batjoaten dira Ibaiondo heziketa zentrora. Bi ordu ematen dituztebertan. Hara eraman dituzten gazteek bizitza gogorra izan dute etagainontzeko gazteek ez dituzten patologiak dituzte”, azaldu du.
Aipatu bezala, Urretxu eta Zumarragakoosasun zentroak herri berean ospitalea du. Hori ere ez da ohikoa.”Horrek ez du eraginik funtzionamenduan, baina gertutasuna delaeta ahalegin berezia egin dugu ospitalarekin koordinatuta lanegiteko. Batzuetan, arrazoi ezberdinak medio, komunikazioa ez da bialdeek nahi bezain ona izan. Elkar hurbiltzeko ahalegin asko egindira: batzorde asko sortu eta desagertu dira. Komunikazio premiazegoen eta duela hiruzpalau urte horretarako lantaldea sortu zen.Pixkanaka aurrera egiten ari gara, baina lana egiteko modua ezin daegun batetik bestera aldatu. Gu informatizatuta gaude eta ospitaleahorretan ari da, adibidez. Osakidetzaren helburuetako bat informatikabidezko komunikazioa hobetzea da. Hori lortzeak lana asko erraztukodu. Orain arte gaixo bat ospitalera bidaltzean ezin genueninformazioa lortu idatzirik bidaltzen ez baldin baziguten, bainadenok programa berbera erabiliko bagenu pazienteen historia euren etagure esku izango litzateke”.
Hori oso garrantzitsua dela dio.”Gustatu edo ez, interkonektatuta gaude. Biongan eragina dutenalorretan ezberdin lan egiten badugu horrek egunerokoan eragin handiadu. Espezialisten lanak, batez ere, ondorioak ditu gure egunerokoaneta hori arazo handia zen. Egun gure arteko komunikazioa ona da”.
Osakidetzak bestelako arazoak izan dituazkenaldian: herri batzuetan larrialdietako zerbitzuak murrizketakizan ditu eta jendeak ez du ondo hartu. Neurriak Zumarraga etaUrretxuko osasun zentroan ere eragina izan du, orain legazpiarrak erehartzen baititu: astegunetan 17.00etatik aurrera, larunbatetan etaigandetan. Perez de Arenazaren ustez Osakidetzaren erabakiak ez duinongo buruhausterik sortuko. “Legazpin gaixo gutxi hartzenziren. Dena den, kontuan izan behar da aldaketa urteko sasoiriklasaienean eman dela: neguan zer gertatzen den ikusi beharko da.Baliabide gehiago beharko bagenitu gerentziak gure esku jarrikolituzkeela uste dut”.
Arabarrak esan bezala, klimak larrialdizerbitzuan eragin handia du. “Negua gripe garaia da eta,gainera, gaixo batzuen gaitzek okerrera egiten dute. Udan jendegutxiago etortzen da. Guretzat urtaro lasaiena da, baina kostaldekoherrietan lan egiten dutenentzat gogorrena. Hona etorri nintzeneanudan ez zen inor herrian geratzen. Orain, berriz, garai batean bainolan gehiago izaten dugu”.
Lan hori guztia egiteko osasun zentroan50 lagun daude: medikuak, erizainak, administrariak… “Gehienakingurukoak dira, baina garai batean oposaketak zeuden bakoitzeanlangileen erdia joan egiten zitzaigun. Egungo gehienek bertangelditzeko asmoa dute eta hori oso onuragarria da. Berriak banakaheltzen dira eta, hala, integrazioa errazagoa da. Giro oso ona dugu,guztiok egin dugun ahaleginari esker”.
Alor guztietan gauzek nabarmen egindute hobera azken urteotan. “Heldu nintzenean sei mediku, hiruerizain, laguntzaile bat, bi pediatra, lau praktikante… ginenlarrialdietako zerbitzuaz gain. 28 lagun ginen, egungoen ia erdia.Biztanlegoa igo ez denez, argi dago egungo zerbitzua garai batekoabaino askoz ere hobea dela: giza baliabide gehiago ditugu, ordutegiazabalagoa da, medikuntzak aurrerapauso nabarmenak eman ditu… Lehenpraktikanteok ordubete bakarrik ematen genuen zentroan eta medikuekbi eta erdi. Egun, berriz, guztiok zazpi ordu ematen ditugu bertan.Lehen praktikanteok etxez etxeko zerbitzuaren denbora luzeainjekzioak jartzen ematen genuen. Orain, aldiz, gaixo kronikoenzainketan, heziketan eta zentrora etorri ezin direnen zainketanerabiltzen dugu denbora hori”.
Perez de Arenazak herritarrakzerbitzuaren hobekuntza nabaritu eta eskertzen dutela uste du. “Denaden, iragana ahazteko joera dugu eta egungoa arrunta iruditzen zaigu.Zorionez, arrunta bihurtu da. Ez dadila kalitatea jaitsi!”.
Zerbitzua aldatu den moduan,denborarekin gizartea ere asko aldatu dela uste du. “Egun osogaizki hartzen dugu gaixo jartzea: nahi dugun bezalako bizimoduaeraman ondoren, gure arazoak konponduko dituen norbait ondoanedukitzea gure eskubidea dela uste dugu. Gure osasunaren ardurabakarra profesionalena dela uste dugu. Ezin gara gaixo jarri, betiosasuntsu egon behar dugu, ezerk ezin gaitu gelditu… Telebistakberak mezu horiek igortzen ditu. Lehen ez genuen horrenbeste laguntzabehar. Katarroa genuenean amak berak prestatzen zigun sendagaia etaokerrera egiten bazuen bakarrik joaten ginen medikuarengana. Egun,berriz, jendea eztarrian azkurea duela esanez etortzen da.
Batzuek ez dakite euren osasuna etazerbitzuak ondo kudeatzen. Norberak bere osasunaren gaineko ardurahartu behar du eta bere buruaren alde zer egin dezakeen ikusi. Ez dut48 orduko parranda egitea epaituko, baina gau guztia kantuan ematenbadut hurrengo egunean eztarriko mina izatea normala da. Ez dago gurebizitzako arazo guztiak konponduko dituen pilula majikorik eta gaitzguztiak ez dira sendagaiekin tratatu behar”.
Emozioak kudeatzeko ahalmena ere galdudugula uste du. “Lehen jende guztia etxean hiltzen zen etafamilia guztiak parte hartzen zuen heriotza prozesuan. Ondoren, doluaeta negarra zetorren. Egun norbait hil eta ezer ez gertatu balitzbezala jarraitu nahi dugu. Denok altuak, indartsuak eta osasuntsuakizan behar dugula sinestarazi digute eta ez dugu gaixotasunekiko etaheriotzarekiko tolerantziarik. Ahuldu egin gara”.
Horrek osasun zentroetako langileenganeragin handia du. “Bizitzako gauza arruntak gaixotasun bihurtuditugu. Dena zoragarria izan behar dela sinestarazi digute, gurehaurren traumen beldur gara, urteetan osasun arloko langileokosasunaz guk bakarrik hitz egin dezakegula esan izan dugu… Denokzoratu egin ginen”, aitortu du. Zorioneko krisiak, honetan ere,gure tokian jarriko omen gaitu. “Krisia heldu behar izan daosasun sistemak ezin duela dena konpondu jabetzeko”.
Dena ezin du konpondu, baina bai iadena. Zumarragan, adibidez, mediku kontsultak, erizaintza kontsultak,pediatrak, emaginak eta odontologoak daude. Haurren hazkuntzarenjarraipena egiten da, zentrora joan ezin diren gaixo kronikoei bisitaegiten zaie… Bestalde, patologia arinak erizainen eta gaixoen eureneskuetan uzteko asmoa dute. “Esan bezala, gaixoa hezi egin beharda: patologia arinen eta kronikoen kasuan gaixoari bere gaitzarekinbizitzen erakutsi behar diogu”.
Osasun sistemari gero eta gehiagoeskatzen diogu eta aldaketa batzuk ez ditugu ulertzen. Bat-bateanmedikuz aldatzea ez zaigu gustatzen, adibidez. Denon onerako da,ordea. “Mediku gehiago dagoen seinale da. Berriari pazienteakeman behar zaizkio eta horretarako besteei kentzen zaizkie”,azaldu du Perez de Arenazak.
Medikuntzari, osasun sistemari etamedikuei gero eta gehiago eskatzeaz gain, batzuek errespetua eregaldu diete. Azkenaldian asko hitz egin da medikuek pazienteengandikjasotako erasoei buruz. “Toki batzuetan sekulakoak gertatu dira.Batzuk haserretu egiten dira medikuak eurek nahi dutena egiten ezdutelako: parranda baten ostean baja eman, adibidez. Beste batzuekmedikuntzak dena konpondu behar duela uste dute, baina hori ezinezkoada. Ez hemen eta ez inon. Lehen aipatu bezala, ez dakigufrustrazioarekin bizitzen. Zorionez eskualde honetan oso gutxitanjasan ditugu erasoak. Beste erkidego batzuetan arazo larria dute”.
Dena den, mediku eta pazienteen artekoharremana toki guztietan aldatu dela dio. “Lehen zitzaigunerrespetua gehiegizkoa zen. Jainkoaren parekoak ginen eta guk genionguztia zuzena zen. Baina kalitatezko zerbitzua eskaini behar dugunprofesionalak besterik ez gara. Lehen errespetu handiegia zitzaiguneta orain, berriz, batzuek aizu, emaidazu hau! esaten digute. Horiere ez da egokia. Bankuan ez badugu halakorik esaten, zergatik osasunzentroan bai?”.
Bukatzeko, bankuek bezala, osasunzentroak ere ordutegia duela gogoratu nahi du. “Ordua hartzekoastelehenetik ostiralera 8.00etatik 20.00etara deitu behar da.Dagoeneko ezin da larunbat goizetan deitu. Dena den, Internet bidezedozein ordutan eskatu dezakegu hitzordua”, amaitu du.
Resu Perez de Arenaza: “Pazientearekineta bere familiarekin harreman estua izatea oso atsegina da”
Resu Perez de Arenazak ederki askoezagutzen du bere lanbidea, dagoeneko hiru hamarkada baitaramatzalanean. Zumarragako osasun zentroan Usoa Busca bakarrik da bera bainobeteranoagoa. Hala, hamaika pasadizo konta ditzake.
Nolakoak izan ziren zure lehen pausoak?
Uztailean hasi nintzen lanean etamartxoan erditze batez arduratzea tokatu zitzaidan. Handik bihilabetera beste bat tokatu zitzaidan! Ikasketak bukatu berri nitueneta 14 herri txikiren kargu nengoen. Ospitale batean lan egitekoikasi nuen eta ez zitzaidan burutik pasa halakorik tokatukozitzaidanik. Baina norbaitek praktikante plazak atera zirela esanzidan eta handik 20 egunetara herri txiki haietan lanean nengoen.Praktikante lana egitera joan nintzen, ez haurrak mundura ekartzera!Hango emakumeak Gurutzetako ospitalera joaten ziren erditzera,baina… Zorionez, ikasten ari nintzenean erditze asko ikusi nituen.
Ez zen gozoa izango…
Azkenekoz norbaitek herrian erdituzuenetik urte asko pasatu zirela esan zidaten. Gainera, handik bihilabetera baserri batetik deitu zidaten. Medikuari ere deitu zioten,baina dagoeneko erizaina jakinaren gainean zegoenez ez zuela joatekoasmorik esan zuen. Heldu nintzenean haurra lurrean zegoen, jaioberri,eta hotz handia egiten zuen.
Halakoak ez dira ohikoak izango.
Garai hartan halakoak gertatzen ziren.Lanbide honetan urte asko daramatzagun guztiok bizi izan dituguhalako esperientziak. Egun beste gauza batzuk gertatzen dira. Hemenabantaila handia dugu beste batzuekiko: ospitalea dugunez,istripuetako zaurituak ez dituzte gehienetan gurera ekartzen.Batzuetan jendea arazo larriekin etortzen da, baina ospitalea ondoanedukitzeak lasaitasuna ematen digu: beharrezkoa bada berehala diraospitalean.
Zein da zuen lanaren alderik onena?
Pazientearekin eta bere familiarekinharreman estua izatea oso atsegina da. Ospitalean zailagoa dagaixoekin harreman estua egitea. Guk, ordea, bizitza osoa daramagueurekin: egun gurasoak diren nire paziente batzuei, adibidez, nikneuk jarri nien txertoa jaio zirenean. Harreman estu hori oso ona dalana egiteko orduan.
Eta zer da gogorrena?
Aspalditik ezagutzen dituzun pazienteakgaixotzea eta hiltzea. Gaixotasunaren prozesu osoa gertutikjarraitzen dugu, hiltzen direnean senitartekoen minaren lekukogara… Dena den, doluan laguntzea guretzat errazagoa da, ondoezagutzen baititugu. Egia esan, gure lana oso aberasgarria da. Nireustez pazienteek ez dakite zenbat ematen diguten gizatasun mailan.