Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Festak

Aniztasun jaia inoiz baino anitzago

Aniztasun jaia inoiz baino anitzago
ekaina 15
16:10 2019

Urretxuko Aniztasun jaia inoiz baino anitzagoa izaten ari da. Gernikako Arbola plaza musikaz, usainez, kolorez eta jendez beteta dago gaur. Urretxun bizi diren jatorri ezberdinetako kolektiboek nork bere postua jarri du eta jatekoak banatzen ari dira: Nikaragua, Ekuatore Ginea, Argentina, Senegal eta Txina, besteak beste. Lehenengo aldia da Txinan jatorria duen urretxuar komunitatea festara batzen dela. Pakistandarrak ere badaude eta Urdu-Euskara oinarrizko hiztegi txiki bat eskura jarri dute. Tailer eta jolas asko dago aukeran. Jaia Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak antolatu du. Azken urteetan urtero-urtero egiten dute, aurten izena aldatu eta kultur arteko jaiaren ordez, aniztasun jaiaren izena jarri diote. Monica Leiva mahaiaren dinamizatzailea eta festaren antolaketaren hauspoa pozik agertu da inguruan zuen jendetza ikusita, areago jendearen poza sumatuta, “hau arrakasta da”.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

Iruzkin 1

  1. Urretxu
    Urretxu ekaina 21, 08:18

    Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania da eta ez euskara. Urdu euskara hiztegitxoa eta gauza apur batzuez gain dena gaztelaniz zen. Esatari euskalduna erabat gaztelaniaz aritu zen.
    Debagoienan Auzoko programa dugu, kanpotarrei harrera ahal den neurrian euskaratik eginez eta urtero aniztasun jai bat egiten dute. Nere ustez hau da jarraitu beharreko bidea.

    Iruzkin honi erantzun

Idatzi iruzkin bat

Egin klik hemen erantzuna bertan behera uzteko.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 6 =


Iruzkin berriak

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]