Denek zorotzat hartu zuten. Izan ere,baserriko bizimodua gogorra da eta garai hartan industriarenhazkundeak mugarik ez zuela izango zirudien.
Zer harreman zenuen baserri munduarekinGabiriako Baztarrika baserrian artzain lanetan hasi aurretik?
Nire gurasoak baserrikoak dira. AmaIburreta Azpikoa baserrikoa da eta han lan gutxi egiten nuen, bainazer edo zer egiten nuen: udan belarretan, adibidez. Bestalde, aitakUrretxuko Elizalden baratze txiki bat eta bi txabola zituen. Sei batardi, txerri bat, 20 bat oilasko eta dozena bat oilo zituen.Txabolara anaia eta ni joaten ginen. Berak ezin zuenean, ni joatennintzen. San Tomas egun batean Donostiatik arratsaldeko zazpietanardiak jeztera itzuli behar izan nuela gogoratzen dut. 16 bat urtenituen eta alde zaharrean oso gustura nengoen…
Garai hartan baserri batean laneanarituko zinela esan balizute, zer erantzungo zenuke?
Ez nuen sinetsiko. Are gutxiago hemendugun ardi kopurua ikusita.
Nola egin zenuen lantegitik baserrirakojauzia?
Aitaginarrebak tailer batean egitenzuen lan, amaginarreba apur bat nekatuta zegoen baserriko lanaz etaardi kopurua txikitzea pentsatu zuten. Nire koinatuek ez zutenbaserrian jarraitzeko asmorik eta emazteari gu gelditzea proposatunion. Hasieran ezetz esan zidan. Bi lanak uztartu beharra zegoelaesan zidan, baina nik bata eta bestearen artean hautatu behar zelaerantzun nion: ez nuen gaueko errelebotik atera, etxera heldu etaardiak jetzi nahi. Edo gaueko bederatzietan belarretan bukatu etalantegira joan.
Ez al zinen ezeren beldur?
Banekien diru aldetik arazoak izangogenituela. Lantegian ondo kobratzen nuen, etxea ordaindu behar nueneta umea bidean zen, baina baserriak jaten emango zidala banekien etaetxea ordaintzeko adina diru ateratzearekin konformatzen nintzen.Gainera, tailerrean ez nengoen gustura. Lan ona nuen, baina eznengoen ados enpresak zeraman martxarekin. Orain arrazoi nuela ikusida: enpresa atzeratuta gelditu da eta jende asko kalera joan da.Bestalde, jende asko lanera joaten zen, baina lanik ez zuen egiten.
Etxekoak zuk konbentzitu behar izanzenituela esan duzu. Inoren babesik jaso al zenuen?
Denek zoratuta nengoela esan zidaten.Ea zer egin behar nuen ba al nekien galdetzen zidaten. Baserrikoa langogorra dela, ezingo nuela parrandarik egin… esaten zidaten.Eragozpen bakarra musika utzi beharra izan zen. Gainontzekoan ondomoldatu naiz.
Dena den, hasiera gogorra izango zen.
Bai. Diru aldetik oso gaizki ibilinintzen. Bizimodu batera ohituta geunden eta horri heldu nahi genion,baina ezinezkoa zen. Hilabete askotan zenbaki gorritan izan ginen,baina aurrera egitea lortu genuen. Orain beste bizimodu bat etapentsatzeko beste era bat dugu. Gastuak murriztu genituen eta kito.Ez dugu goserik pasako eta beti izango dugu dirua poltsikoan, gutxibada ere.
Lanean ondo moldatu al zinen?
Hasiera gogorra izan zen, pentsa lehenurtean 15 kilo galdu nituen… Hemen egon beharra dago… Lanaeguzkia irteten denean hasten da eta sartzen denean bukatzen da.Gainera, egunero dago lana. Dena den, egun batzuk besteak bainolasaiagoak dira. Gauzak lasai hartzen saiatzen naiz, baina belargaraian adibidez, gogor lan egin behar da.
Zergatik merezi du orduan baserrian lanegitea?
Lasaitasunagatik. Hemengo arazoaknorberarenak dira. Tailerrean beste baten arazoak konpondu behardira. Hemen norberak konpondu behar du dena eta ezin da kanpokoeibegira ibili. Baserriko obra guztiak, adibidez, guk egin ditugu. Askoikasten da.
Gazte gutxik hartzen dute zuk hartuzenuen erabakia.
Nik hemen dagoeneko dena zegoelako emannuen pausoa. Bestela, ez nintzen honetan hasiko. Ezta pentsatu ere!Gure instalazioek diru asko balio dute eta horri buelta ematekohilero diru asko behar da. Dirulaguntzak ematen dituzte, baina…Badago egitasmoak dituen jendea, baina laguntzen eske joaten direneanlotu egiten dituzte: egitasmo txiki bat aurkezten dute, baina gauzahandiagoak egitera bultzatzen dituzte. Guri ere hori gertatu zaigugaztagintzaren prozesua erakusteko dugun txokoarekin: proiektuarenerredakzioa dela, burokrazia dela…
Artzain lanetan hasi zinenean jendeakzorotzat hartu zintuen. Orain zer esaten dizute?
Gazta ona egiten dudala. Hori da esandiezadaketen gauzarik onena: azken finean, gaztatik bizi gara etatxarra egiten badut ez dut salduko. Bestalde, jende asko baserrirabertara etortzen da erostera eta aurrekoan erositako gazta oso onazegoela esaten dit. Horrek sekulako poza ematen dit. Batzuek 50kilometro egiten dituzte hiru gazta erosteko eta hori eskertzekoa da.Madrilera, Bartzelonara, Segoviara… gaztak bidaltzen ditugu. Gureproduktuagatik garraio-saria ordaintzeko prest daudela ikusteapoztekoa da.
Azoketara joaten al zarete?
Aurten gutxi joan gara. Ni hasinintzenean ferietan asko saltzen zen, baina krisiarekin hor erebeherakada izan da. Azoka batzuetara joateari utzi genion eta saltokiberrien bila hasi ginen: harategiak, adibidez. Donostian bi bezeroberri lortu genituen eta horrek urtea aurrera ateratzen lagundu digu.Hamabostean behin 30 kilo saltzen ditugu bertan. Urretxun,Zumarragan, Ordizian, Ormaiztegin eta Antzuolan ere eros daiteke guregazta. Supermerkatuetan ere saltzen dugu, Carrefourren, baina ArtzainGazta elkartearen bitartez.
Gaztaz gain, zer edo zer gehiagosaltzen al duzue?
Ordizian, Antzuolan eta Ormaizteginesnea saltzen dugu eta gazta zaharra ere egiten dugu. Bestalde,sagarrak edo indabak soberan baditugu salgai jartzen ditugu.Baserritarrek beti egin izan dute hori: ohitura azoketan saltzea da,baina guk etxean saltzen dugu.
Tailerrean lan egindakoa zara. Nolaikusten duzu krisiaren kontu hau?
Urte luzeetan, bai langileek eta baitaenpresariek nahi dutena egin dute. Baina langileak bakarrik daudeizorratuta eta enpresariak egon beharko lukete gaizki. Langile askokordu asko eman dituzte lantegian ezer egin gabe. Ni neu ere horiegindakoa naiz.