Sonia Callejo Amaginarrebaren jaioterrira joaten gara beti: Burgosko Canicosa herrira. Egia esan, han hemen baino hotz handiagoa egiten du oraindik. Dena den, oso gustura egoten gara bertan. Amaginarrebaren etxera joaten garenez, krisiak ez du gure planean eraginik. Aste Santua oso egokia da kanpora joateko eta deskonektatzeko. |
|
Begoña Bastarrika Ez daukat kanpora joateko ohiturarik. Sekula ez dugu izan. Aste Santuan txango bat egiten dugu eta kito: Donostiara, Errioxara… Ea eguraldi txarretik ihes egiteko gogorik ez dudan? Elurra gustukoa dut, ez naiz eguzki bila kanpora joaten den horietakoa. |
|
Anjel Vilariño Bai, kanpora joateko ohitura badugu. Galiziar jatorrikoak gara eta Aste Santuan eta udan hara joateko ohitura dugu. Krisiak ez du eraginik, arreba han bizi baita eta bere etxera joaten bainaiz. Aukera izanez gero, urrutira joatea gustatuko litzaidake: paisaia berriak, jende berria… |
|
Luis Mari Gorrotxategi Mobil-home bat daukat Bañaresen, Errioxan. Aste Santuan eta udan beti hara joaten gara. Hori dela eta, krisiak ez du eraginik oporrak antolatzeko orduan. Urrutirago joatea inguru honetan eguraldi txarra egiten duelako? Familian asko gara eta ez dugu horretarako aukerarik. |