Asier Auzmendi urretxuarrak 23 urte ditu eta ikastolan eta lizeoan egin zituen oinarrizko ikasketak. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua izateko gutxi falta zaio.
Urretxu eta Zumarragan aski ezaguna da, pertsona irekia izateaz gain, Krak eta Soraluze tabernetan lan egiten baitu. Horretaz gain, Legazpiko lagun batekin batera kirol zerbitzuen enpresa abian jarri du. Goierri Garaiako herrietako eskola kirolaz arduratuko dira eta, gainera, irteerak antolatuko dituzte: eskiatzera, abentura kirolak egitera…
Zer izan nahi zenuen umetan?
Pilotaria izan nahi nuen. 5 urtetik 18 urtera bitartean pilotan jokatu nuen.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Denbora libre gutxi dut. Kirola egitea gustatzen zait, batez ere. Denetik pixka bat egiten dut, baina serio batere ez: triatloia, pilota, frontenisas, areto futbola…
Bizitzeko toki bat?
Urretxu, noski. Urretxuar petoa naiz betidanik… eta betirako espero dut!
Zein kirol duzu gustukoen?
Kirol guztiak atsegin ditut, bai egiteko eta bai ikusteko.
Gustuko kirolaria?
Usain Bolt. Ez da kirolaria, makina da.
Herriko bertsolari txapelketan parte hartzen duzu. Norekin arituko zinateke gustura puntuka?
Ordu batetik aurrera edozeinekin.
Zein da zure bertsolari gogokoena?
Peñagarikano.
Zein da tabernari lanaren alderik onena?
Niri gustatu egiten zait. Barra barruan parranda egiten dut.
Eta alde txarrik ba al du?
Oraindik ez diot aurkitu.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Ilegorriak ere bai.
Egindako azken oparia?
Eskubaloian jokatzeko zapatilak.
Eta jasotakoa?
Ordulari bat.
Data bat?
Urretxuko festetako Euskal Jaia.
Neska eta mutil izen bana?
Naia (‘H’ gabe) eta Iker.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Hitza eta, batzuetan, Gara.
Gustuko telebista saioa?
Kirolari buruzko erreportajeak gustatzen zaizkit, gehienetan kirol berezien ingurukoak izaten baitira.
Bereziki gorroto duzuna?
Gran Hermano.
Liburu bat?
Ez zait irakurtzea gustatzen.
Pelikula bat?
Ez ditut pelikula asko ikusten.
Abesti bat?
Txoria txori.
Soinu bat?
Ur jauziena.
Usain bat?
Makarroi egin berriena.
Janari bat?
Pasta. Edozein eratara.
Ura ala…
Mojitoa eta Ondarroako Kafe Antzokiko destornilladorea.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.