Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Posts From Otamotz

 Azken berriak

Aizpuru abizena (006. alea)

Aizpuru abizena (edo Aizpurua eta Aizpuro moduan ere agertzen delarik) “(h)aitz” edo “(h)atx” haitza edo harriaren esanahia duena eta “buru”, buru edo tontor esanahia duen osagaiez osatuta dago; hau da, haitz tontorraren esanahia du. Gaur egun abizen oso ezaguna da Euskal Herrian, eta Zumarragan (Aizpuro), Gipuzkoako Zubietan (Aizpurua), Pasaian (Aizpurua)

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Unai Izagirre saridun (006. alea)

Unai Izagirre Larrañaga urretxuarrak irabazi du Zumarragako udalak antolatutako santaisabeletako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketako lehenengo saria. Guztira, 20 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Unai Izagirrek lortu du eman den sari bakarra. Diseinu industriala ikasten ari den urretxuarrak 40.000 pezeta eskuratu ditu sari honekin.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iparragirre plazaren inaugurazioa (006. alea)

Hilaren 16an Urretxuko Iparragirre plaza berria inauguratu zen. Inaugurazio ekitaldian herriko agintariez gain, Patxi Ormazabal Eusko Jaurlaritzako hirigintza kontseilaria eta Julen Goikoetxea kontseilari-ordea izan ziren. Plaza bedeinkatu eta Lurra dantza taldeko dantzari batek aurreskua dantzatu ondoren, agintariek, herriko alde zaharra, bidegorria, Mugitegi industrialdea eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin eraikitzear dauden babes

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Azul Tejerinak kazetal saria (006. alea)

Azul Tejerina, 22 urteko zumarragarrak, Gaztela-Leongo juntak antolatutako Francisco de Cassio kazetal sari ezaguna irabazi du egindako bideo erreportaia batez, eta milioi bat pezeta eskuratu du. Francisco de Cassio saria, Gaztela-Leongo kazetal saririk ospetsuena eta ezagunena da eta bertako komunikabide nagusienetako kazetari profesional askok hartzen dute parte lehiaketa honetan. Azul

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Bertso afaria (006. alea)

Maiatzaren 26an Goierri Elkartean Zintzo Mintzoko kultura taldeak antolatutako bertso afarian hirurogei lagun elkartu ziren Andoni Egaña-ren eta Sebastian Lizasoren bertsoak entzuteko irrikan. Giro ezin hobea sortu zen, bertsolariak batez ere gai librean aritu ziren beren gatz eta piperrarekin. Bukaeran Urretxuko Bertso eskolakoak diren Asier Otamendi, Gorka Ojanguren eta Nerea

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Agenda (006. alea)

Giza katea Uztailak 1: Arratsaldeko 8:30ean Zintzo Mintzoko Gazte Taldeak antolatutako Giza katea. Laguntzen, hankapaloak, dantzariak, txistulariak, buruhandiak, dultzaina-joleak, trikitilariak eta txalapartariak izango dira. Ondoren Euskadi enparantzan ogitartekoak giza katean parte hartu dutenentzat, ogitartekoak jan bitartean euskal musika. Kontzertua Uztailak 1: Gaueko 11:30etik goizeko 4etara, Zintzo Mintzoko Gazte taldeak antolatutako

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iker Zabaleta: “Kamioilariek ez gaituzte errespetatzen” (006. alea)

Afizionatu mailan dabilen txirrindulari hau, denboraldi bikaina betetzen ari zen kamioi batek bultzatu eta errepidean etzanda utzi zuen arte. Ordura arteko emaitzak ikusita, hiru garaipen eta podium ugari, profesional mailara iritsi daitekeen txirrindulari baten aurrean gaudela pentsa dezakegu. Zer moduz aurkitzen zara? Besondoa, omoplatoa, klabikula eta bost saihets apurtuak ditut.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Uztaileko Ingeleseko Uda Ikastaroak (006. alea)

Azkeneko hamar urteotan, ingeleseko irakaskuntzari dagokionez, oso aldaketa positibo gutxi ikusi ahal izan dut. Atzera begira, gutxien kontuan hartu izan den alorra, komunikazioarena izan da. Oro har, irakasleek, gramatika, fonetika, entzumena eta umeentzako abestiak jorratu dituzte, ikasleak, ingelesean eginiko oinarrizko elkarrizketarik egiteko gai ez direla kontutan hartu gabe. Ene ustez,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Santa Isabel Eguna Antion (006. alea)

Urte osoan herritarrok irrikan egoten gara uztailaren 2a iristeko, gizaldiz gizaldi bete den ohiturari eutsiz, garai batean Zumarragako Andre Mari izandako elizara, Antiguara, eta bere inguruetara hurbiltzeko. Goizean Udaletxetik Eitzako bidean gora Antiguarantz txistulariak, dantzariak, Udalgizonak eta herritarrak abiatuko dira. Eliza barruan eta baita Meza Nagusiaren ondoren ere ezpata-dantzariek txistularien

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Goiargi abesbatza, 10 urte gehiago baina osasuntsu (006. alea)

Aurtengo ekainean Zumarraga Urretxuko GOIARGI Abesbatzak 10 urte bete ditu ahots nahasien abesbatza bezala. Urte asko dira eta, hortaz, oroitzapen ugari. Ospakizuna borobila izan zedin ekainaren 25ean kontzertua eskaini zuten Antiguako Baselizan. Baina gure asmoa 10 urte horien gorabeherak ezagutzea zenez, bere zuzendari den Xabier Arratibel ekarri dugu OTAMOTZeko orrialdeetara.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]