Ainhoa Sanz urretxuarrak Ordiziako Txindoki krosa irabazi zuen atzo, Oiangun. Bigarren korrikalari onena Onditz Iturbe izan zen. Gipuzkoako kros txapelketaren bigarren proba puntuagarria izan zen.
Posts From Otamotz
- Zumarragako Udalak Antioko ibilbidea txukunduko duZumarragako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Antioko paisaia-ibilbidea txukuntzen ari da. Helburua herritarrek eta bisitariek [...]
- Gabonetako erakusleiho lehiaketan 28 merkatarik parte hartuko duteUrretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu dute aurten ere. Bi herrietako 28 merkatarik [...]
- Urretxuko Santa Barbara eguneko zentroak 25. urteurrena ospatu duUrretxuko Santa Barbara eguneko zentroak 25 urte bete ditu. Hori ospatzeko, festa bat egin dute. [...]
- Juanlu Escuderoren ‘Jensen report’ filma emango dute bihar Zelai AriztinJuanlu Escudero aktore zumarragarraren Jensen report. El ultimo hombre de ETA filma emango dute bihar, [...]
- Miriam Inzak komunikazioari buruzko erakusketa ireki duMiriam Inza artista urretxuarrak Prohibido fijar carteles erakusketa ireki du Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. [...]
- Iparragirreren gitarra zaharberrituko duteBizkaiko Batzar Nagusiek Gernikako Batzar Etxean dagoen Joxe Mari Iparragirreren gitarra zaharberritu behar dute. Zaharberritze [...]
- Udalak istorio eta irudiak jasoko ditu herriaren kontakizuna egiteko Zumarragako Udalak Gure txutxu-mutxuak egitasmoa jarri du abian herriaren kontakizun bateratua egiteko. Proiektu hau Aradia kooperatibak [...]
- San Martin jaiak ospatuko dituzte asteburuan Agiña auzoanAgiñako San Martin jaiak ospatuko dituzte asteburuan. Festak larunbat arratsaldean hasiko dira, 17:00etan txupinazoa botata. [...]
- EH Bildu eta PSE-EEren arteko ika-mika Zumarragako osoko bilkuranZumarragako udalaren azken osoko bilkura beroa izan da oso. EH Bilduk eta PSE-EEk eztabaida beroak [...]
- Urrelur astean Euskal Herriko fosil zaharrenak erakutsiko dituzteLarunbat honetan hasiko da Urretxun Urrelur mineralogia eta paleontologia astea, irteera batekin. Ekitaldi nagusiak hurrengo [...]

Gertu da abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. Horren bueltan ekitaldi ugari antolatu dituzte Goierrin eta horietako bat gaur bertan egin dute Urretxun, bi udalek -Urretxu eta Zumarraga- eta udal euskaltegiak antolatuta, Mintzalagunen laguntzarekin. Mintzodromoak euskal hiztunak elkartu ditu. Urretxuko udaletxeko portaloian, taldetan banatuta, ordubetez, solasaldia egin dute euskaraz, gai

Zumarragako Udalak ostegunean piztuko ditu Gabonetako argiak. Horren inguruan, elkartasun festa bat antolatu du. Ekitaldia 18:30ean hasiko da, plazan. Helburua herritarrek erosketak herrian egitea eta esklerosi anizkoitza dutenei laguntzea da. Txokolate-jana egongo da eta Asier de la Iglesiaren 500 eskumuturreko oparituko dituzte. Argiak De la Iglesiak berak eta merkatariek piztuko

Astelehenean Urretxuko Garbigunea (Deskarga) itxiko dute zorua berritzeko. Urtarrilaren 7an irekiko da berriro. Bitartean, erabiltzaileak Beasaingo Garbigunera joan ahal izango dira. Zerbitzua hobetzearren, ordutegia ohikoa baino zabalagoa izango da: 09:00etatik 18:30era, hain zuzen ere. Beasaingo Garbigunea Salbatore auzoan dago, Ormaiztegi eta Beasain artean.

Lizeoko ikasleek Fridays For Future (FFF) ekimenarekin bat egin dute. Greba eta elkarretaratzea egin dituzte eta pankarta bat jarri dute. Mundu osoko ikasleen mugimendu honek klima aldaketa aintzat hartzea eskatzen du. Greta Thunberg aktibista suediarraren eskutik hartu du indarra.

Bi-Tartean merkatari elkarteak 500 euroko erosketa balea zozkatu du bere dendetan erosketak egin dituztenen artean. Zozketa Francisco Martin urretxuarrak irabazi du. Aixa fruta-dendan egindako erosketa batek eman dio saria. 500 euroak gaur goizean gastatuko ditu, Bi-Tartean elkarteko dendetan. Judith Garcia bere koinatarekin joan da erosketak egitera. Janaria (Gabonetarako) eta arropa

Ascensio Uribesalgo eta Maria Elvira Saenz senar-emazteek urte asko daramatzate gizarte lanetan: Antioko baselizan, Nagusilanen eta Donejakue Bidean. Saenz musika eskolako irakaslea izan zen, gainera. Ascensio Uribesalgo zumarragarrak eta Maria Elvira Saenz donostiarrak ia 60 urte daramate ezkonduta. Herrian oso ezagunak dira, beraien jatortasunagatik eta gizartearen alde egiten duten lanagatik.

Urretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu dute aurten ere. Bi herrietako 28 merkatarik parte hartuko dute, iaz baino bost gutxiagok. Erakusleihoak abenduaren 10erako prest egon behar dira eta egunero 21:30 arte argiztatuta egon beharko dira. Sariak abenduaren 19an banatuko dituzte, Antioko interpretazio zentroan. Lau sari egongo dira. Irabazleak
Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]