Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Posts From Otamotz

 Azken berriak
    Gabonetako loteriaren bosgarren saria, Urretxun

Gabonetako loteriaren bosgarren saria, Urretxun

Gaur goizean Gabonetako loteriaren zozketa egin da. Bosgarren sariko dezimo bat (66.212 zenbakia) Urretxun saldu zen. Labeaga kaleko Aranguren estankoan, hain zuzen ere. Dezimoaren jabeak 6.000 euro irabazi du. Aranguren estankoko Edurne Elgarresta oso pozik azaldu da, saria eman dutelako eta telebista kate ezberdinetan Urretxu aipatzen ari direlako.

Iruzkin 1 Irakurri artikulu osoa
    Zumarragako Udalak urteko kirolari onenak saritu ditu

Zumarragako Udalak urteko kirolari onenak saritu ditu

Zumarragako Udalak urteko kirolari onenak saritu ditu gaur. Sarituak Xabier Zaldua aizkolaria (euskal pentatloi txapelketa irabazi du), Elene Lete futbolaria (Erreginaren Kopa irabazi du Realarekin) eta Iban Azarola triatloilaria (sprint distantziako Euskadiko txapelduna 23 urte azpikoen artean eta distantzia motzeko Gipuzkoako txapelduna 23 urte azpikoen artean) izan dira. Udalak Juan

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    MusiKUaldiak emanaldi sorta dakar berekin

MusiKUaldiak emanaldi sorta dakar berekin

Gabonetan Urretxu eta Zumarragan ez dira Gabon kantak bakarrik entzuten. Gaztetxe zaharrean Aste Akustikoa antolatzen zuten eta berrian, berriz, MusiKUaldia egitaraua prestatzen dute. Aurten hiru egun iraungo du, eta egun horietako bakoitzean jaialdi bana egongo da: hilaren 26an, Sortu Dira Bestak, 27an KuBeats eta 28an Mukuru. Sortu Dira Besteak jaialdian Euskal

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Salegi harategiak irabazi du erakusleiho lehiaketa

Salegi harategiak irabazi du erakusleiho lehiaketa

Gaur eguerdian Urretxu eta Zumarragako Gabonetako erakusleiho lehiaketako sariak banatu dituzte Antioko interpretazio zentroan. Lehen saria Salegi harategiak lortu du, bigarrena Urki liburu-dendak eta hirugarrena Natalietta jantzi-dendak. Andere ile-apaindegiari aipamen berezia eman diote.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    «Zumarragan burdinola handi bat eta sutegi batzuk zeuden XVI. mendean»

«Zumarragan burdinola handi bat eta sutegi batzuk zeuden XVI. mendean»

Antonio Pradak (Zumarraga, 1963) ‘Zumarraga XVI. mendean, Areriako alkatetza nagusiko eskribauen eskutik’ liburua aurkeztuko du etzi, 11:30ean, kultur etxean. Nolatan erabaki zenuen Historia ikastea? Historia betidanik gustatu zait. Irakurtzen ikasi bezain laister, historiarekin zerikusia zuten liburuak irakurtzen hasi nintzen. Abentura liburuak ziren. Alejandro Handiari buruzkoa, adibidez. Hala, oso txikitan erabaki

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Patxi Andion hil da

Patxi Andion hil da

Patxi Andion abeslaria hil da, gaur goizean, Sorian izandako auto istripu batean. 72 urte zituen. Andionek lotura estua zuen Urretxurekin, 1973an Iparragirreri disko bat eskaini baitzion. Iaz egon zen azkenezkoz Urretxun, Iparragirre sarien banaketan. Horra hor Gotzon Aranburuk egun hartan egindako bideoa.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Golden dantzalekuaren 50. urteurrena

Golden dantzalekuaren 50. urteurrena

Aurten Golden dantzalekuaren irekieraren 50. urteurrena bete da. Herritar askok Goldenekin lotutako oroitzapenak dituzte eta larunbatean dantzalekuaren urteurrena ospatu zuten Zumarragako Muga tabernan. Izan ere, tabernako nagusia ere, Amancio Santos zumarragarra, Goldeneko bezeroa izan zen. Larunbateko festan jende askok parte hartu zuen. Gehienak 40 urtetik gorakoak. 1970eko, 1980ko eta 1990eko

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Bi-Tartean elkarteko merkatariek bi zozketa antolatu dituzte

Bi-Tartean elkarteko merkatariek bi zozketa antolatu dituzte

Bi-Tartean elkarteko merkatariek bi zozketa antolatu dituzte Gabonetarako. Igandean 100 euroko 20 erosketa bale zozkatuko dituzte eta urtarrilaren 5ean 20 euroko 100 erosketa bale. Igandeko zozketan hilaren 9tik 21era elkarteko dendetan erosketak egindakoek parte hartuko dute. Ekitaldia Areizaga-Kalebarren plazan izango da. 12:30ean Iban Garcia instagramer-aren saioa egongo da eta 13:30ean

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxun Bizi Gara ikastaroko diplomak banatu dituzte

Urretxun Bizi Gara ikastaroko diplomak banatu dituzte

Seigarren urtez jarraian, Urretxuko udalak Urretxun Bizi Gara programa antolatu du kanpotik etorritakoei laguntzeko, elkarbizitza hobetzeko eta gizartea aberasteko. Gaur ikastaroan parte hartu dutenei diplomak eman dizkiete. 16 lagunek parte hartu dute: Mariana Elizabeth Ugarte (Nikaragua), Maria Eulalia Naranjo (Kolonbia), Rosa Dalila Rodriguez (Nikaragua), Ablaye Lo (Senegal), Luz del Alba

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Igone Campos, bigarren mendi eskiko Espainiako Kopako lehen proban

Igone Campos, bigarren mendi eskiko Espainiako Kopako lehen proban

Asteburuan mendi eskiko Espainiako Kopako lehen proba jokatu da Sierra Nevadan. Igone Campos zumarragarrak lan ona egin du. Sprint modalitatean laugarren postuan sailkatu da eta aldapan gora bigarren postuan sailkatu da. Hurrengo proba urtarrilaren 18an eta 19an izango da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]

joxemari: Euskal Telebistan egiten zaion jarraipena nahikoa ez eta Otamotzen ere Espainiako loteriaren inguruko albistea. Zergatik [...]

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]