Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Bandaren urteurrenean, ezin valentziarrak falta

Bandaren urteurrenean, ezin valentziarrak falta
apirila 24
09:33 2019

Zumarragako musika banda 150. urteurrena ospatzen ari da. Hurrengo ospakizun ekitaldia igande honetan izango da: Valentziako Aldaia herriko bandak kontzertua egingo du, 13:00etan, Zelai Arizti aretoan. Musika bandek beste inon ez bezalako indarra dute Valentzian eta urteurrenean ezin zen bertako talde bat falta, noski.

Valentziako erkidegoko herri gehienetan bezala, Aldaian ere musika oso sustraitua dago. Bandari buruzko agiri zaharrenak 1880koak dira. Urte hartan bi banda zeuden dagoeneko: La Lira, La Vella izenaz ere ezaguna, eta La Nova. 1936ko gerraren amaieran bi banda hauek elkartu egin ziren. Elkartze horretatik Union Musical La Lira sortu zen.

Egungo banda, Unio Musical d’Aldaia, 1950. urtean sortu zen. Ordutik, inguruko lehiaketa askotan parte hartu du eta sari garrantzitsuak lortu ditu.

Aldaiako musika bandak 65 musikari ditu. Horien artean kontserbatorioetan eskolak ematen dituzten musikariak eta beste banda zibil eta militar batzuetan jotzen dutenak daude. Elkarteak 40 kideko gazte banda bat eta musika eskola ere baditu. Eskola honek 18 irakasle eta 140 ikasle ditu.

Igandeko kontzertua Zumarragako bandak 150. urteurrena ospatzeko antolatu duen egitarauko hirugarren ekitaldia da. Lehenengoa otsailaren 2an izan zen: bandako kideek Donostiako Orfeoiarekin kontzertua egin zuten. Zumarragako eliza lepo bete zen.

Bigarren ekitaldia martxoaren 23an izan zen. Banden alarde bat egin zuten. Zumarragako bandarekin batera, Azpeitikoak eta Legazpikoak parte hartu zuten.

Santa Isabel jaietan ere ez da ekitaldirik faltako, noski: bandak eta Gozategik elkarrekin joko dute ekainaren 30ean. Orioko taldearen abesti ezagunenen bertsio sinfonikoa joko dute. Bandako kideek oriotarrei proposamena aurkeztu zieten eta horiek gogo handiz hartu zuten. Konposatzaile bat Gozategiren kantak moldatzeaz arduratzen ari da. Ekainean bandako musikariek eta Gozategi taldekoek elkarrekin entseatuko dute, jaietako kontzerturako.

Hurrengo ekitaldia uztailean izango da. Zumarragako bandak Aldaiako jaialdi batean parte hartuko du.

Irailaren 28an, bandak Antioko Musika Zikloko azken kontzertua egingo du. Kontzertu hori Jacob de Haan holandarrak zuzenduko du. De Haan munduko banda konpositore garrantzitsuenetako bat da, eta obra bat konposatzen ari da iraileko kontzerturako.

Azkenik, abenduaren 22an Gabonetako kontzertua egingo dute. Elkartasun kontzertua izango da: Gautenaren (autismoa dutenen senitartekoen elkartea) alde.

Bestalde, argazki lehiaketa antolatu dute. 100 euroko hamabi sari banatuko dituzte. Saritutako hamabi argazkiekin 2020ko egutegia egingo dute.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

7 + 5 =


Iruzkin berriak

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]