Mendizaleek 167 kilometro osatu beharkodituzte: Beasaindik irtengo dira eta Txindoki, Ganbo, Aizkorri, Erlo,Izazpi eta Erniotik pasatuko dira. Astakeria? Gorka Azkarateurretxuarrak eta Ezkio-Itsasoko Jaione eta Gorka Sasietaanaia-arrebek dagoeneko ibilbidea oso-osorik osatu dute.
Noiz eta nolatan hasi zineten mendilasterketetan?
Gorka Sasieta (G.S.): Betidanikbizikletan ibili izan naiz, bai errepidean eta bai mendian, bainakorrika Aizkorriko maratoiak erakarrita hasi nintzen, 2004an. Hauizan zen nire lehenengo mendi lasterketa, gustatu egin zitzaidan etaondoren inguruko motzagoetara joaten hasi nintzen.
Jaione Sasieta (J.S.): Mendibizikletako lasterketak utzi ondoren, Aizkorriko maratoian ateratzeakerakarri ninduen. Hau entrenatzeko mendi lasterketetan hasi nintzeneta gustatu…
Gorka Azkarate (G.A.): Mendianbetidanik ibili izan naiz, Iñaki Beitiaren omenezkoaren gisakoibilaldi luzeetan, oinez betiere, eta 2005ean Aizkorriko maratoianparte hartzea pentsatu nuen, erronka gisa. Ordutik urtero hartu dutparte lasterketa horretan. Bestelako mendi lasterketetan ere orduanhasi nintzen.
Zein probatan parte hartu duzue?
G.S.: 2004tik hona Aizkorrin urteroparte hartu dut. Hemen ingurukoetan ere bai: Aloñako igoera,Berako maratoi erdia, Sarakoa… Jaione hasi zenetik biok elkarrekinegiten ditugu lasterketak. Luzeagoei dagokienez, Hiru Handiak(Aizkorri-Anboto-Gorbea, 100km-koa), Anetoko ultratrail-a eta Portadel Cell egin ditugu.
J.S.: 2006tik hona Gorkak aipatutakohorietan parte hartu dut.
G.A.: Aizkorrikoaz gain, hemen ingurukohainbat lasterketatan parte hartu dut: Aloñakoa, Berakoa,Aramotzekoa, Sakanakoa… Lasterketak asko ugaritu dira azkenurteotan eta ia bailara guztietan antolatzen da bakarren bat. 2008anAnetoko ultratraila ere egin nuen, Sasietatarrekin batera.
Asko entrenatzen al duzue?
G.S. eta J.S.: Ahal duguneanentrenatzen dugu, astean hiru aldiz asko jota. Neguan elurretanibiltzen gara eta udaberri aldean lasterketa asko dago. Hauetan partehartuz gero sasoiari eustea erraza da.
G.A.: Behar baino askoz gutxiago etanahiko modu anarkikoan entrenatzen dut. Astean zehar apenas izatendut denborarik, bidegorrian korrika egiten saiatzen naiz ahaldudanetan. Asteburuan, mendi ibilaldi luzeagoak egiten saiatzen naizahal dudan neurrian. Lasterketetan parte hartzeak sasoi puntuamantentzen laguntzen du.
Nolatan animatu zarete Ehunmilakegitera?
G.S.: Proba hauek erakarpen bereziadute. “Kapaz izango ote nauk?” pentsatu, buruari bueltakematen hasi eta azkenean izena eman…
J.S.: Gisa honetako proba pare bat eginditugu eta bereziak dira: leku asko ezagutzen dira, giro politaegoten da… Erronkak ere motibatzen du.
Nola prestatu zenuten ibilbideaezagutzeko egin zenuten saio hura?
G.S. eta J.S.: Egia esan asko entrenatugabe joan ginen. Izan ere, garai hartan ez ginen lasterketetan partehartzen ari.
G.A.: Iazko udan Pirinioetan dezenteibili nintzen eta hori izan zen prestaketa. Irailean lehenengosaiakera egin genuen Gorka Sasietak eta biok, baina 80 kilometro eginostean Amezketan erretiratu egin ginen: bidea aurkitzeko zailtasunakizan genituelako eta denbora asko galdu genuelako. Aste batzuk pasatuostean, urriaren amaieran bigarren saiakera egin genuen, oraingoanhirurok, eta ondo atera zen. Ibilbidea hobeto prestatu genuenbigarren saiakerarako, ezagutzen ez genuen zatiren bat modu isolatuanbisitatuz.
Bi egunetan egin zenuten, ala?
G.S. eta J.S.: Bai. Urretxutik irtenginen eta 24 ordu eta erditan Lizarrustira iritsi ginen. Han afaldu,lo pixka bat egin eta hurrengo egunean beste 21 ordu behar izangenituen Urretxura iristeko.
G.A.: Bigarren saiakeran ere unebatzuetan zalantzak izan genituen bidearekin eta denbora pixka batgaldu genuen. Horrez gain, pisu dezente generaman gainean. Denboragutxiagoan egiteko moduan geundela uste dut.
Nolakoa izan zen esperientzia?
G.S. eta J.S.: Gogorra izan zen, bainagozatu ere asko gozatu genuen. Toki ba-tzuetan ingurura begiratu etapasatako mendiak ikusten dira: Aralar, Ernio, Izarraitz… Hori gauzaoso ederra da. Lizarrustiko egonaldia ere benetan ederra izan zen:afaria, lo egiteko tokia, gosaria eta tratua ezin hobeak izan ziren.
G.A.: Esperientzia sekula ahazten ezden horietakoa izan zen. Izugarria. Une gogorrak ere pasatu genituen,baina behin amaituta, horiek lehenago ahazten dira. Ondorengoegunetan hankazpiak minduta izan genituen, baina azkar errekuperatuginen. Ehunmilak probako ibilbidea osorik egin duten lehenengoak izangara, ziurrenik…
Zer izan zen gogorrena? Zati zehatzenbat, pilatutako nekea, erretiratzeko gogoari aurre egin beharra…
G.S.: Gogorrena, agian, MutilotikBeasainerako zatia. Lierni inguruan ilundu egin zuen eta, etxetikgertu izan arren, ez genuen zati hori ezagutzen. GPSan markatutageneukan bidea ez zen batere zehatza eta bidea aurkitu ezinik ibiliginen. Ordurako erabat nekatuta gindoazen eta bidea bilatzen denboragaldu eta zati batzuk alferrik egitea amorragarria izan zen. Esperobaino askoz denbora gehiago behar izan genuen Beasainera iristeko.Lehenengo gaua ere nahiko gogorra izan zen, gaua luzea zelakoeta gainera goizaldean oso eguraldi txarra izan genuelako.
J.S.: Beasaingo zatia eta lehenengogaua, batez ere euriarengatik. Goizaldeko tartea nahiko etsitaegin nuen, eskerrak gero eguraldia hobetu zen!
G.A.: Uneren batean Beasainera sekulaez ginela iritsiko pentsatu nuen… Bestalde, lehenengo etaparenamaieran, Txindokira gauez iritsi ginen eta oraindik Ganbo mendiaigotzea eta Lizarrustira jaistea falta zen. Aralar gauez zeharkatugenuen, GPSaren laguntzaz, eta gogorra egin zitzaigun Lareokourtegira iritsi ginen arte.
Zer diozue ibilbideaz?
G.S. eta J.S.: Ibilbidea gogorra delazalantzarik ez da, baina ikusgarria ere bada. Guk egin genueneanLizarrustitik Etxegaraterako pagadian argitu zuen egunak eta benetanikusgarri zegoen.
G.A.: Ibilbidea oso gogorra da, osoluzea eta tranpaz josia. Denok buruan dauzkagun igoera nagusiez gain(Txindoki, Aizkorri), gorabehera asko daude hasieratik bukaeraraino.Edertasunari dagokionez, nondik igarotzen den ikusi besterik ez dago:zoragarria da.
Zer aholku emango zeniekete partehartzeko asmoa dutenei? Prestaketa, jana eta edana, eraman beharrekomateriala…
G.S.: Aurretik ibilbidea egiteko,zatika bada ere. Lasterketako asteburuan ondo markatuta egongo da,baina hala ere nik uste dut oso garrantzitsua dela ibilbideaezagutzea.
J.S.: Aurretik ibilbidea egiteko etalasai hasteko, oso luzea egiten baita.
G.A.: Aurretik ibilbidea ezagutzea osomesedegarria dela uste dut. Baita hasierako kilometroetan besterenbaten erritmoarekin ez itsutzea ere. Goraldiak, makalaldiak…horrelako ibilbide luzean denetik gerta daiteke, lasai hartzea komenida.
Zuek parte hartzeko asmoa al duzue?
G.S. eta J.S.: Bai, Jaionek eta biokizena eman dugu.
G.A.: Ikusiko dugu, baina ziur aski ez.
Zerk bultzatzen du pertsona bat mendiankorrikan 160 kilometro baino gehiago egitera?
G.S. eta J.S.: Lasterketen munduansartzen zara eta zeure buruari erronkak jartzen dizkiozu.
G.A.: Zaila da esatea… Erronka da,zeure burua probatu nahia… Edozein kasutan, erokeria puntu bat erebaduela onartu beharra dago, mendian gauez ibiltzea psikologikokigogorra egiten baita.
Beasaingoaz gain, beste erronkarik baal duzue? Zein da zuen ametsetako proba? Mundu mailan ospea duenlasterketaren bat…
G.S. eta J.S.: Aspalditxotik AlpeetakoUltratrail du Montblanc lasterketa buruan dugu. Ehunmilak probarennahiko antzekoa da luzera eta gogortasun aldetik. Bietan apuntatugara Jaione eta biok. Alpeetakoak xarma berezia du, mundu osoanezaguna baita gogortasunagatik eta parajeagatik. Alpeetan ez garasekula izan eta badugu ezagutzeko gogoa. Hau abuztuaren bukaeran daeta ordurako Ehunmilak lasterketatik errekuperatuta egotea esperodugu.
G.A.: Montblanc-eko proban partehartzea gustatuko litzaidake bizitzan behin gutxienez.