Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Begoña Pereira da PPko zerrendaburua Zumarragan

Begoña Pereira da PPko zerrendaburua Zumarragan
apirila 21
12:30 2015

PP alderdiak Zumarragako hautagaiak aurkeztu ditu gaur Legazpi dorretxean. Begoña Pereira da alkategaia eta Javier Sierra bigarren doa zerrendan. Pereirarekin eta Sierrarekin batera Iñigo Manrique eta Juan Carlos Cano izan dira aurkezpenean; azkena Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako popularren hautagaia da.

Pereirak bere programaren ildo nagusiak zeintzuk diren azaldu du:

  • Gizarte zerbitzuetako sailean lan egin nahi du,

Jende asko oso gaizki dago eta arreta gehiago behar dut

  • Berdintasuna. Pereira gaur-gaurkoz Zumarragako Udaleko berdintasun zinegotzia da.

Jabekuntza Eskolak beste egoitza bat behar duela, eta proposamen bat daukat

  • Lana. Lanpostuak sortzen saiatuko da

Badago 40 eta 50 urte bitarteko jende asko gaizki dagoena eta Aldundiarekin batera enpresaren bat ekarri, eta lana sustatu nahiko nuke.

  • Kirola. Emakumezko gehiago kirol jardunean aritzea nahi du

Kirol talde asko dago eta lanketa bat egin behar da andre gehiago egon dadin

Juan Carlos Canok Pereira egiten duen lana eskertu dio, “esparru publikoan ari den langile saiatua da”. Javier Sierrak, zerrenda bigarrena, Pereiraren lana babestuko duela esan du.

 

 

 

 

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

7 + 2 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]