Bikote honek inguruko txapelketa iaguztiak irabazi ditu eta urte askotan Zelai Arizti pilotalekukoerregeak izan ziren. Aurten 25 urte bete dituzte elkarrekin, errazesaten da, eta beraiekin hitz egin dugu urte hauei guztiei buruz.
Rufino Laka Amorotokoa da, baina 11urterekin Zumarragara etorri zen. Egun, 52 urte ditu. Benito Martinezurretxuarrak, berriz, 48 urte ditu. Azken honek Migel Lasarekinjokatzen zuen Lakarekin hasi aurretik. Orain aurrelaria bada ere,garai hartan atzelaria zen. Laka atzelaria denez, berarekin hasizenean aurrera pasatu zen. Lakak, ordura arte Julio Galdeanorekinjokatzen zuen.
Ederki gogoratzen dute noiz eta nolaezagutu zuten elkar. “Zumarragako txapelketako sei bikote onenekligaxka bat jokatu behar genuen eta, Lasak eta Galdeanok ezin zutenezelkarrekin aritu ginen”, aipatu du Lakak. “Entrenamenduetatikezagutzen genuen elkar, baina ordura arte sekula elkarrekin aritugabeak ginen”, gehitu du Benitok. Ondo konpondu ziren nonbait,ordutik ez baitira banandu. “Bietakoren batek lesioa-edo izanduenean bakarrik jokatu dugu beste batekin”, diote.
Baina Benitok bikotekide berria aurkitubehar du aurki. Izan ere, Lakak txapelketak uzteko asmoa du.“Asteazkenetan jokatzera joaten jarraituko dut, baina txapelketakjokatzeari utzi behar diot. Denbora asko daramagu jokatzen. Benitoklasai asko jarraitu dezake, sekulako maila baitu oraindik”, dioLakak. Bere lagunak ere urteak ez direla alferrik pasatzen aipatu du.“Jarraitzen ez badu pena hartuko dut, baina norberak hartubeharreko erabakia da. Egia esan, oraindik maila ona dugu, bainagazteen aurka komeriak ditugu”.
Dena den, meritu itzela dute: izan ere,oraindik onenekin jokatzen dute. Benitok eta Lakak osatutakoGipuzkoako bikote onenetakoa izan da. Herrialdeko txapelketan behinbakarrik parte hartu dute eta finalera heldu ziren. Gipuzkoakotxapelketa ia guztietan jokatu dute eta Bizkaian ere aritu dira.Ermuan eta Amoroton, hain zuzen ere. “Urrestillan, Azkoitian,Deban… irabazi dugu. Beasainen bost aldiz jokatu dugu finala eta ezdugu irabaztea lortu. 2009an Zumarragako finala galdu genuen,Idiazabalen final laurdenetan kanporatu gintuzten eta Lazkaonfinalerdietan. Ez naiz garai batean bezain erraz errekuperatzen”,aitortu du Lakak.
52 urte dituenez, ez da harritzekoa.Txundigarria 25 urtetan lehiatzeko gai izana da. “Lesioekin zorteaizan dugu”, dio Benitok. “Sekula ez dugu kale egin: txapelketabatean izena eman badugu, partida guztiak atzerapenik eskatu gabejokatu ditugu. Egun berean bi partida jokatutakoak gara”,gogoratzen du Lakak.
Hala, partida asko jokatu dituzteelkarrekin. Ez dakite zenbat. “Urterik onenetan sei bat txapelketajokatu ditugu. Txapelketa bakoitzean 7-8 partida jokatzen dira”,azaldu du Benitok. Euren txapelketa kuttuna Zumarragako Zelai Ariztiparkeko frontoian jokatzen dena da. “Lehengo pilotalekua oso politazen. Oraingoa kaka zaharra da. Bertan jokatu genuen lehen finaleanzenbat ikusle zeuden jakin nahiko nuke! Zer zen hura! Izugarria dazenbat jende joaten zen. 40 gradurekin jokatutakoak gara”. ZelaiAriztiko txapelketa bederatzi aldiz irabazi dute eta Urretxukoa,berriz, sei aldiz.
Senar-emazte askok komeriak dituztenbitartean, Benito-Laka bikotea haustezina da. “Noiz edo noiz batakbesteari buila egin diogu, baina ez gara sekula haserretu. Eta horibai… ia partida guztien ondoren elkarrekin afaltzen dugu”, azaldudu Lakak. “Hori da politena: jende asko ezagutu dugu eta lagun askoegin ditugu”.
Euren arrakastaren sekretuaz galdetudiegu. Lakak bere laguna pilotari “osoa” dela dio. “Ez dakitnola agoantatu duen horrenbeste denbora nirekin. Bi besoekin ondojotzen du eta sekulako dohainak ditu. Atzelari hobe batekin goimailan jokatzeko gai izango litzateke. Ni ez”. Benitok ere hitzonak besterik ez ditu bere bikotekidearentzat. “Sekretua bikoteada. Bietako batek maila ematen ez badu eta guztiz bat egiten ezbadute, ez dago zereginik. Laka atzelari oso ona iruditu zait beti.Beharbada ez ditu beste batzuen dohainak, baina primeran kolokatzenda, aurkako aurrelariari pilota asko kentzen dizkio eta nirisegurtasun handia ematen dit. Bikote orekatua gara. Hori da guresekretua”.
Sekretuez ari direla, euren arteanhalakorik ez dagoela diote. “Emazteak ez dira gurekin haserretzenhorregatik. Badakite kirola egitea guretzat onuragarria dela eta,gainera, batzuetan partidetara etortzen dira. Kanpoan jokatzendugunean, eurekin afaltzen gelditzen gara”, aipatu du Benitok.Gainera, azken honen emaztea Lakaren aspaldiko ezaguna da. “Berabaino lehenago ezagutu nuen bere emaztea izango zena! Ni Saltsamendibaserrian bizi nintzen eta bere emaztea Elorriagakoa da. Benitorenhiru koinata nire koadrilakoak dira!”.
25 urte daramatzate elkarrekin, txapelasko jantzi dituzte… baina entrenamenduetan beti elkarren aurkaaritu dira! “Bikote orekatuak egiteko entrenatzen dugu elkarrenaurka. Beti Ederrenan entrenatu dugu. Lehen astean bitan joaten gineneta orain astean behin. Batzuk harritu egiten dira jokatzenjarraitzen dugula ikusten dutenean”, azaldu du Benitok.
Izan ere, edonor txunditzekoa da. Baitaospatzeko modukoa ere. “Kostaldera joango gara emazteekin,asteburua pasatzera”, amaitu dute.