Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

«Bezeroen mezuek asko hunkitu naute eta negar asko egin dut»

Urretxu eta Zumarraga
2019/02/20
Otamotz
Karmele Quintasek (Zumarraga, 1956) erretiroa hartu du, La Muñeca de Trapo dendan 30 urte baino gehiago eman ondoren. Bezeroen mezuek biziki hunkitu dute. Non lan egiten zenuen denda ireki aurretik? Etxekoandrea nintzen, baina alabak koxkortu zirenean etxetik kanpo lan egiteko beharra sentitu nuen eta denda hau ireki nuen. Gargi al zenuen arropa denda irekiko zenuela? Bai. Izan ere, betidanik moda oso gustuko dut. Hasieran emakumezkoen eta gizonezkoen arropa saltzen nuen, baina emakumezkook gizonezkoek baino askoz ere arropa gehiago erosten dugu. Beraiek denetik dutela esateko joera dute. Non erosten zenuen dendan saltzen zenuen arropa? Hasieran Bartzelonara joaten nintzen, Pronto Modara. Parisera ere joaten nintzen, nire ahizpetako batekin. Izan ere, berak Donostian arropa denda bat eduki zuen. Baina bidaiak gogorrak ziren eta dendara etortzen ziren saltzaileekin lan egiten hasi nintzen. Zein esango zenuke izan dela zure dendako estiloa? Denetik pixka bat eduki dut. Batzuk adinekoentzako arropa saltzen nuela esaten zidaten, baina ez zen hala. Nire dendara 30 eta 80 urte bitarteko emakumeak etortzen ziren. Inork ez du zahar itxura eman nahi. Ni neu naiz horren adibide. Beti gazteen janzkera gustatu zait. Hori bai, neskatxoentzako arropa ez nuen ekartzen. Izan ere, denok dakigu gaztetxoek arropa non erosten duten. Zure bezero guztiak Zumarraga eta Urretxukoak al ziren? Ez. Beste herri batzuetako jendea ere etortzen zen:?Bergara, Legazpi, Beasain, Lazkao, Zegama, Antzuola, Azpeitia… Batzuk ospitalera etortzen dira eta ondoren herrira jaisten dira paseatzera, beste batzuei herriz herri ibiltzea gustatzen zaie… Zertan bereizi da La Muñeca de Trapo denda? Tratua asko zaindu dut. Kinto afari batean bizilagun batek zera esan zidan:?«Sekula ez naiz zure dendara sartu, beharbada batere erosten ez badizut gaizki irudituko zaizulako». Baina sekula ezer erosi ez didan jendeari ez diot inoiz aurpegi txarrik jarri. Aurpegi txarra jarri izan banie, ez ziren berriro. sartuko! Eta dendara sartzen ez zen jendea ere agurtzen nuen. Gauza batek ez du inongo zerikusirik bestearekin. Zuen lanbidea asko aldatu al da denda ireki zenuenetik? Bai. Egun eskaintza zabalagoa da. Jendeak modan zer dagoen galdetzen dit eta nik modan dagoena norberari gustatzen zaiona eramatea dela erantzuten diot. Dena dago modan. Eta arropa lehen baino femeninoagoa da. Bestalde, arropaz aldatzea gustatzen zaigu. Dena den, ez nuke lehen baino arropa gehiago erosten dela esango. Izan ere, bidaiatzea, etxetik kanpo jatea… ere asko gustatzen zaigu. Eta ez dago denetarako dirurik! Negozioa aurrera ateratzea lehen baino zailagoa al da? Bai. Internet oso lehiakide gogorra da eta, gainera, jende askok ez du herriaren etorkizuna kontuan hartzen erosketak egiterako orduan. Zer esango zenieke merkatariei? Borrokan segi dezatela, jendeak erosketak herrian egin ditzan. Tratu ona, opariak, baleak… eskaintzen ditugu. Gehiago ezin dugu egin. Eta dendarik gabeko herri bat oso tristea da. Pentsa herria nola geldituko zen dendari guztiok argiak itzaliko bagenitu. Zure bezeroak izan direnei zerbait esan nahi al diezu? Ez dut hitzik. Nire dendara etorri izana eskertu besterik ez. Egun hauetan bidali dizkidaten mezuek asko hunkitu naute. Jaso nezakeen oparirik onena da. Ez nuen uste jendeak horrenbeste maite ninduenik. Zer esan dizute? Denda ixteak pena handia ematen diela, profesional handia naizela… Asko hunkitu naiz eta negar asko egin dut.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
2

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxuko Euskal Jaiko herri bazkarirako txartelak hilaren 15ean jarriko dira salgai

2025/07/04
Urretxu
4

Zea Mays eta Gozategi taldeek joko dute Urretxuko jaietan

2025/07/04
Urretxu
5

Urretxu-Azkoitia errepidean autoak txandaka pasako dira astelehenetik aurrera

2025/07/04
Urretxu eta Zumarraga
6

Nahia Garrido igerilari urretxuarrak zilarrezko domina lortu du Europako txapelketan

2025/07/04
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT