Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Bi kuadrilla berri egongo dira aurten Urretxuko jaietako karroza desfilean

Urretxu
2014/07/16
Asier Zaldua
Aurten bi kuadrilla izango dira lehenengoz parte hartuko dutenak Urretxuko jaietako karroza desfilean. Urtero bezala, udalak karroza egiteko ikastaroa antolatu du gazteentzat eta Mikel Ibarzabal eta Migel Zufiria arduratzen ari dira gazteak trebatzeaz. Ikastaroa astelehenean hasi zen eta azken bi saioak gaur eta bihar izango dira: 10:00etatik 13:00etara, Irimoko pabilioian. Lau kuadrillak eman dute izena, baina atzoko saiora talde bakarra azaldu zen. Asier Aperribai gazteak egin zituen 18 urteko gazteez osatutako lagun talde honen ordezkari lanak. «Bi kuadrilla elkartu gara Euskal Jaiko karroza desfilean parte hartzeko. 23 lagun gara guztira, eta oraindik ez diogu izenik jarri kuadrilla berriari». Karrozaren gaia ere ez dute erabaki; lehenengo karrozak nola egiten diren ikasi nahi dute, ekitaldian parte hartzeak «ilusio handia» egiten baitie: «Gure artean hitz egin eta parte hartzea erabaki genuen. Izan ere, Euskal Jaia asko gustatzen zaigu eta barrutik bizi nahi dugu». Karroza txukuna egiteko gai izango direla uste du. «Atzo (astelehenean) hasi genuen ikastaroa. Mikelek poliespanaren eta pinturaren erabilerari buruz hitz egin zigun. Ea zer egiten dugun! Karroza on bat egitea zaila izango da, baina arrunt bat egiteko gai izango garela uste dut». Ibarzabalen eta Zufiriaren laguntzarekin, ziur lortuko dutela. Ibarzabal bergararrak mota guztietako panpinak egin ditu (tartean, Urretxuko buruhandiak) eta Zufiriak askotan parte hartu du karroza desfilean. Horrez gain, lau urte daramatzate karroza ikastaroa ematen. «Mikelek goma-aparrarekin eta poliespanarekin lan egiten irakasten die eta nik, berriz, igeltsuzko eta egurrezko estrukturak egiten. Materialak nola erabili azaltzen diegu. Ikastaro sinplea da, denbora gutxi baitugu», esan zuen Zufiriak.
Urretxuko Euskal Jaiko karroza desfilea asko gustatzen zaigu eta barrutik bizi nahi dugu» Asier Aperribai (Karrozari berria) «Ez dakit nork jarri zuen modan panpinak egitea, baina atzerapausoa iruditzen zait» Migel Zufiria (Irakaslea)
Ondoren, gazteei laguntzen saiatzen dira. «Ahal dugun guztietan etortzen gara, eta guztiak gainera etortzen zaizkigu aholku eske. Normala da. Izan ere, gehienek sekula ez dute halako lanik egin. Gu beldurra kentzen saiatzen gara, eta nahi duten hori egitera animatzen ditugu». Zufiriak oso ondo daki zertan ari den, ia bizitza osoa baitarama karrozak egiten: hasieran Iraultza kuadrillarekin eta egun gazteei laguntzen. «Urteetan ikasitakoa irakasten saiatzen naiz». Karroza desfilea oso berezia da berarentzat, noski. «Euskal izaera eta kultura aldarrikatzeko jaio zen eta eutsi egin behar zaio. Urretxuarrontzat oso ekitaldi berezia da eta, gainera, herria bizirik dagoela erakusteko balio du». Gazteak ondo ikusten ditu. «Gure garaian bezala, denetik dago. Lehen urtean beldurrez etortzen dira karroza egitera, baina urteen poderioz karroza ausartagoak egiten dituzte. Esperientziak ematen du konfiantza». Gazteek lan ona egiten dutela uste du, baina badago gustatzen ez zaion gauza bat. «Beti gauza bera esaten diet: ez dakit nork jarri zuen modan panpinak egitea, baina atzerapausoa iruditzen zait. Karroza gainean haragi-hezurrezko pertsonak joan behar dira. Pertsonek bizia ematen diote karrozari, pertsonekin antzerki bat egin baitaitezke eta horrekin asko irabazten da».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT