Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Bi-Tarteanek Visa fidelizazio txartela aurkeztu du

Bi-Tarteanek Visa fidelizazio txartela aurkeztu du
iraila 17
09:36 2019

Urretxu eta Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkarteak Visa fidelizazio txartel berria aurkeztu du. Txartelan Antioko eta Santa Barbarako baselizak ageri dira eta erabiltzaileek deskontuak eta opariak izango dituzte. Elkarteko dendetan, Rural Kutxan eta elkartearen egoitzan eska daiteke.

Txartela doanekoa da eta hainbat onura ditu bere erabiltzailearentzat: Rural Kutxaren terminala duten dendetan erosketak hiru hilabetetan ordaindu daitezke interesik gabe, mundu osoan erabili daiteke erosketak egiteko eta kutxazainetatik dirua ateratzeko, aseguru bat du eta erabiltzaileek deskontu eta zozketetan parte hartuko dute.

Txartela Bi-Tartean elkarteko dendetan, elkartearen egoitzan eta Rural Kutxaren Zumarragako bulegoan eska daiteke. Informazio gehiago nahi dutenek ere toki horietara jo dezakete. Txartel berria eskatzen duten lehen 1.200 pertsonek 10 euroko txekea lortuko dute. Txeke horiek Rural Kutxaren datafonoa duten dendetan bakarrik trukatu daitezke.

Txartelaren helburuak

Egitasmo honen helburua Urretxu eta Zumarragako bizilagunek txartela eskatzea eta Bi-Tartean elkarteko dendetan kontsumitzea da, baita oraindik elkar- tekoak ez diren merkatariak bazkide egitea ere.

Merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzuei bultzada eman nahi zaie, herriko ehun sozioekonomikoaren hazkunde eta garapen iturri baitira. Horretaz gain, herritarrei geroz eta zerbitzu gehiago eman nahi zaizkie, elkarteko bazkideen posizionamendua eta irudia hobetu nahi da, beraien lehiakortasuna hobetu (gastuak murriztuz, irudia eta komunikazioa hobetuz eta elkarlanean promozio eta fidelizazio ekintzak bultzatuz), herritarrei onurak eskaini eta herritarrekin lotura emozionala sortu (horretarako, txartelean Antioko eta Santa Barbarako ermitak ageri dira).

Egitasmo honetan elkarteak, dendariek, herritarrek, udalek eta Rural Kutxak parte hartu dute. Elkarteak koordinazio lana egin du eta promozio eta fidelizazio ekintzak antolatuko ditu. Dendariek txartelaren erabilpena sustatuko dute, herritarrek txartela erabiliko dute eta horren truke sariak jasoko dituzte eta udalek eta Rural Kutxak babesa eman dute.

Bi-Tarteanen Visa txartel berria atzo aurkeztu zuten, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Ekitaldian elkarteko Ana Belen Cuadrado eta Txoni Sastrek, Maria Pavon merkataritza teknikariak, Caja Ruraleko Carlos Cambrodel eta Iker Ojer-ek, Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Rosa Maiza Zumarragako zinegotziak parte hartu zuten. Luquik merkatariei eskerrak eman zizkien egindako lanagatik eta gainontzeko herritarrei txartela eskatzeko eta erosketak herrian egiteko eskatu zien.

Maizak herriko merkatariak berritzaileak direla azpimarratu zuen eta herritarrak dendariek egiten duten lana baloratzera eta erosketak herrian egitera gonbidatu zituen.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 1 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]