Tunel horietan egonkortze lanak egiten ari diraeta beste lau tuneletan, 6, 8, 10 eta 17.ean, lan berbera egitekolizitazioa atera berri da, «horiekin abendu edo urtarrilean hasteko».Pozasen arabera, «lan hauetan, guztietan bezala, oso kontuan hartubehar da eguraldia epeez ari garenean, baina hauekin amaitzen goazenheinean argiztatze proiektua martxan jarri nahi dugu, datorren urtekoudaberri aldean lanean hasteko. Orokorrean esan daiteke datorren urtekoudari begira dena prest egon litekeela». Bizikletabideen arduradunaren arabera, «argi dago lan hauek egiten ari bagarabeharra dagoelako dela, baina ez dute aparteko zailtasunik eragingo.Hori bai, aurrekontu orokorra partida garrantzitsua da. Guztira 1.300.000 eurotaz hitzegiten ari gara». Lehen fase honek, lau tunelenegonkortzeak, 476.221 euroko aurrekontua du, eta sei hilabetetako epeabadu ere, Pozasen arabera, «normalena epe horiek motzagoak izatea da».
Zumarraga-Azkoitia bizikleta eta oinezko bidea, 11 km. luze dena,Urolako ibilbidearen parte da, Gipuzkoako bidegorrien arteanfinkatuenetako bat. Foru Aldundiak emandako datuen arabera, aurtengomaiatzean, egunero 735 oinezkok eta 142 txirrindularik erabiltzen dutebataz beste. Zati horri gehitu behar zaizkio irailaren 21ean, MarkelOlano diputatu nagusiak zabaldutako 4 kilometroak, Azkoitia etaAzpeitia artean.