Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Bizitzarekin bakeak eginda

Bizitzarekin bakeak eginda
uztaila 05
09:45 2018

Izaro Lasaren bizitza ez da batera erraza izan. Umetatik zorigaizto asko bizitzea tokatu zaio. Bizitzarekin betirako haserre egoteko moduko zorigaiztoak. Berak aurrera egitea lortu du, ordea. Bizitzarekin bakeak egin ondoren, hiru liburu idatzi ditu. Datorren asteartean aurkeztuko ditu, 18:30ean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.

Liburuen atzean, bizi izandakoa dago. «Umetatik heriotzarekin bizi izan gara nire familian. Umea nintzela aitak bizitzeari utzi nahi zion, ahizpa batek bere buruaz beste egin zuen, Nekane beste ahizpak Frantziako Tourrean istripu oso larria izan zuen, nik ere istripu larria izan nuen beste lasterketa batean…».

Horren guztiaren inguruan hausnartzea erabaki zuen. «Buruaren indarraren inguruan hausnartu dut. Gure etxean beti bizitzaren aurka aritu gara eta horrek hondoratu egin gaitu. Baina, aldi berean, umetatik bizitza guk ezagutzen genuena baino zerbait gehiago izan behar zela pentsatzen nuen. Bizitzaren deiak gure familian gertatu denari buruz ikertzera eraman nau».

Zorionez, bizitzaren deiak indar handia duela uste du. «Ezkion jaio nintzen, herriko jaietan, nire amona hil zen logela berean. Nire plazentarekin pi- kuondo bat landatu zuten. Bizitza asko dut barruan. Arazoak izan ditudan arren, denok bezala, ez dut sekula nire barneko umea galdu».

Istripua, oparia

Bizikleta istripua opari bat izan zela dio. «Ahizpak lekukoa pasa zidan eta, berak bezala, istripu larria izan nuen. Heriotzatik oso gertu egon nintzen eta errebelazioak izan nituen. Nik Jainkoa deitzen diot, baina unibertsoa edo natura deitu dakioke. Denok bat garela ikusi dut eta hori da zabaldu nahi dudan mezua. Maitasuna oinarri hartuta bizi garenean, barruko umea esnatzen dugunean, bizitzaren seinaleak jaso eta dena lortzeko gai gara. Heriotza ahaztu eta ausartak izen behar gara. Nahi dugun hori egitera ausartu».

Asko hausnartu du eta baita irakurri ere. Bere ahizpa hil zenean elikadurarekin arazoak izan zituen (jateari utzi zion) eta ondoren elikadura ikasketak egin zituen. Amari liburuak irakurtzen denbora asko ematen zuelako kargu hartzen zion eta ondoren bere amaren liburu guztiak irakurri ditu.

Liburu horietan gure pentsamenduak maneiatu ditzakegula ikusi zuen. «Askotan, ‘ni halakoa naiz ‘esan eta ez dugu ezer egiten gauzak hobetzeko. Baina gu gara gure bizitzaren sortzaileak eta gure errealitatea sortzeko ahalmena dugu. Alain Garcia Calvoren La voz de tu alma liburua izan da gehien lagundu didana».

Horrenbeste ikasi eta irakurri ondoren, berak ere bazuela zer kontatu pentsatu zuen eta hiru liburu hauek idatzi ditu. Hiru liburuen izenburuak La vida nos llama, Puro amor eta El sentir del equilibrio dira.

Herriko liburu dendetan eta Amazonen jarriko ditu salgai. Bere helbidera (izarolavidanosllama@gmail.com) mezu bat idatzita ere eskura daitezke. Ordu asko eman ditu liburu hauek idazten. Oso lan aberasgarria izan dela dio. «Ni ere zerbait sortzeko gai naizela ikusi dut».

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 4 =


Kilometroak

Kilometroak

Iruzkin berriak

Zumarratarra: Barkatu, baina oin horiek sokako dantzarienak dira. Kapitainek oinetako beltzak daramatzate. [...]

Iker: Barkatu urretxuar gipuzkoar ta euskaldu onena aritz egea izan da [...]

sebas: Zorionak Goierriko partaide guztioi, urteetan eginiko lana aspalditxo fruituak ematen hasi bazen ere (ikusi besterik [...]

Gotzon: Baita Andoni Imazi ere, Nex Station finalistari! [...]