Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Bost herritarrek Goierri Kopa Traileko proba guztiak egin dituzte

Bost herritarrek Goierri Kopa Traileko proba guztiak egin dituzte
azaroa 28
11:26 2019

Atzo Goierri Kopa Trail aurkeztu zuten Ordizian. Ekitaldian 2019ko proba guztiak (zazpi) osatu dituzten korrikalariei aitortza egin diete. Hamaika dira. Horietatik bost, Urretxu eta Zumarragakoak: Aitor Dionisio, Barbara Martin, Jon Mikel Mendia, Iñaki Oiarzabal eta Oskar Zufiaurre.

2020. urteko Goierri Kopa berrikuntzekin dator. Ohiko probei lasterketa gehiago gehitu zaizkie, eta bosgarren edizioak bederatzi lasterketa izango ditu guztira. Berrikuntza nabarmenena Txindokiko Kilometro Bertikala izango da. Atzo aurkeztu zuten datorren urteko edizio berria, Ordiziako D’elikatuz zentroan. Puntuagarri diren proben eta egutegiaren inguruko xehetasun guztiak eman zituzten antolatzaileek.

Proiektua lau lasterketekin hasi zen 2016. urtean. Urtetik urtera, gehitzen joan dira eta 2020an bederatzi proba izango ditu Goierri Kopak. Azken edizioan, 2019an, zazpi proba zeuden zirkuituaren barruan: Garin (Beasain), UZ Trail (Urretxu-Zumarraga), Arriaran (Beasain), Gabiria Leharrei, Segura-Zerain Sanson proba, Zaldibia eta Axari Trail (Idiazabal).

Edizio berriak bi proba gehiago izango ditu: Txindokiko Kilometro Bertikala eta Ordiziako Mendi Maratoia. Kilometro bertikalarena proba berezi bezala planteatu dute, trail eta sprint distantziarako puntuagarria izango baita. Gainera, Gabiriakoak sprint lasterketa izango du.

Trail distantzian zazpi lasterketa egongo dira eta sprintean beste horrenbeste. Gainontzeko lasterketetan postuz postu bina puntu jasoko dituzte, Txindokikoan ordea, puntu bakarra.

2020ko Goierri Koparen egutegiari dagokionez, Garingoa izango da lehena, urtarrilean. Haren atzetik etorriko dira UZ Trail eta Arriarango lasterketa, martxoan; Leharrei apirilean, Segura-Zerain eta Txindokiko Kilometro Bertikala maiatzean, Zaldibiako proba ekainean, Axari Trail irailean eta Ordiziako mendi maratoia urrian.

Goierri Trail Kopa

Mendi lasterketak

· Urtarrilak 19. Garingo Mendi Lasterketa.
· Martxoak 1. UZ Trail (Urretxu-Zumarraga).
· Martxoak 14. Arriarango Mendi Lasterketa.
· Apirilak 4. Leharrei (Gabiria).
· Maiatzak 9. Segura-Zerain.
· Maiatzak 16. Txindokiko Kilometro Bertikala.
· Ekainak 20. Zaldibiako Mendi Lasterketa.
· Irailak 13. Axari Trail (Idiazabal)
· Urriak 18. Ordiziako Mendi Maratoia.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

7 + 3 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]