Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Brillant Magnus Quintet taldeak joko du bihar Antioko Musikaldian

Brillant Magnus Quintet taldeak joko du bihar Antioko Musikaldian
iraila 13
15:11 2019

Brillant Magnus Quintet boskoteak Antioko Musikaldiko bigarren kontzertua egingo du bihar, 19:30ean. Antiora joateko asmoa dutenek autobus zerbitzua izango dute, doan. 19:00etan irtengo da, Elizkaletik.

Boskote hau hiru tronpeta jotzailek, perkusio jotzaile batek eta organista batek osatzen dute. Taldeak hamabi urte ditu eta denbora honetan guztian 400 emanaldi baino gehiago egin ditu. Nazioarteko organo ziklo garrantzitsuenetan parte hartu du. Adituen esanetan, talde honen sonoritateak ez du parekorik eta giro tinbriko liluragarria sortzen du. Instrumentuen konbinazioa, taldekideen birtuosismoa eta interpretazioen freskotasuna, berriz, hunkigarriak dira.

Taldearen errepertorioa oso zabala da: Errenazimendutik hasi eta autore garaikideetara. Zumarragan Monteverdi, Susato, De Cabezon, Bach, De Munibe, Haendel, Frescobaldi, Purcell, Arteaga, Stanley, Buxtehude eta Patersonen obrak joko dituzte.

Hurrengo emanaldia hilaren 21ean izango da. Carlos Mena abeslariak eta Iñaki Alberdi akordeoilariak egingo dute.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 8 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]