Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Carlos Mediavillak domina lortu du Gipuzkoa Saria argazki lehiaketan

Carlos Mediavillak domina lortu du Gipuzkoa Saria argazki lehiaketan
martxoa 16
10:14 2017

Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak Gipuzkoa Saria nazioarteko lehiaketa entzutetsuan brontzezko domina lortu du. Saria Urretxuko Lurra dantza taldeari ateratako argazki batekin irabazi du. Gainera, Iruñeko zezen plazan ateratako argazki bat finalera pasa da, zuri-beltzeko atalean.

Lehiaketa honetan mundu osoko ehunka argazkilarik parte hartu dute eta Mediavillak brontzezko domina lortu du, itzalen atalean. «Argazkia Lurraren 50. urteurreneko jaialdian atera nuen. Gustatu dela dirudi. Izan ere, 4.000 argazki baino gehiago aurkeztu dituzte lehiaketa honetara».

Antioko argazki berezia

Asko gustatu den beste argazki bat Antion atera zuen bat da. Ama birjiña bitan ageri da: aldarean eta bataiarriko uretan islatuta. Ez zara Zumarraga-Urretxukoa… Facebook taldean eta GOIERRIKO Hitza-ren webgunean jarri zuen eta sekulako arrakasta izan du. Argazki guztiek istorio bat dute atzean eta honena oso berezia da. «Ascensio Uribesalgok lagundu zidan argazkia ateratzen. Ur bedeinkatua atera, bataiarria bedeinkatu gabeko urarekin bete, argazkiak atera, ura atera eta ur bedeinkatua bere tokira itzuli behar izan genuen. Antion argazki asko ateratzen ditut eta Uribesalgo beti laguntzeko prest dago». Lanak merezi izan zuela dio. «Aspalditik nuen argazki hori ateratzeko asmoa. Antion beste argazki berezi bat prestatzen ari naiz, baina ezin dut ezer aurreratu».

Mediavillak urte asko daramatza argazki munduan eta hamaika egitasmotan parte hartu du. Duela gutxi, adibidez, Norvegian egon da. Aurora borealen argazkiak atera ditu. «Madrilgo Geografica agentziarekin joan naiz. Trekking bidaia zen, baina aurora borealen argazkiak ateratzeko aukera eduki dugu. Ikatza elkarteko Iosu Garairekin eta Miguel Angel Perezekin joan naiz», aipatu du.

Hura «beste mundu bat» dela dio. «Dena zuria, hotza, paisaia zoragarriak, arrantzaleen etxeak, Himalaiakoak diruditen 800 metroko mendiak, bi aurora boreal gau… Inguru hura ezagutzeko gogoa nuen eta oso bidaia polita izan da. Dena den, gauez argazkiak ateratzea oso zaila da».

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 7 =


Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

Urola triatloi kluba: Duatloi txikiko informazio gehigarria gure web orrian aurki dezakezue: https://www.urolatriatloia.com/eu/2017/04/04/urretxu-zumarragako-4-duatloi-txikia/ [...]

Agi: Zeintzuk dia karteletan agertzen dienak? [...]

Igor: Ospitaleko bidean konpondutako espaloian, zebra bideen pareko koskak ez dituzte aulki edo gurdientzako egokitu. [...]

Josu: Hau oso ongi dago eta bertakoa jateaz sentsibilizatzeaz ere bai, baina neurri zehatzak hartu behar [...]