Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Clara Probanzak ‘Ametsak’ pintura erakusketa ireki du Zumarragan

Clara Probanzak ‘Ametsak’ pintura erakusketa ireki du Zumarragan
ekaina 05
10:00 2019

Clara Probanza margolari urretxuarrak Ametsak erakusketa ireki du Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Margolanak igandera arte egongo dira bertan. Aretoa 17:30etik 20:30era irekiko dute gaur, bihar eta etzi eta 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era larunbatean eta igandean.

Probanza anai-arrebek oso lotura estua dute artearekin, baina Clara duela lauzpabost urte hasi zen margotzen. Bere ahizpa Concceta ilustratzailea da eta bera izan zen animatu zuena. «Nire etxekoek hain ondo margotzen dutenez, nik ez nekiela uste nuen. Baina gaixotasun bat izan nuen eta margotzeak denbora pasatzeko balio zidan».

Etzanda, ‘sofako artea’

Etzanda margotzen du, gainontzeko posturetan min handiagoa sentitzen baitu. «Ahizpak eta biok sofako artea deitzen diogu. Etzanda margotzen dudanez, ezin ditut olioak edo margo akrilikoak erabili. Hala, errotuladoreak erabiltzen ditut. Nire senarrak tripode bat egin zidan, etzanda margotu ahal izateko».

Bere lanetan ametsak islatzen ditu. «Margotzea terapia modukoa da. Izan ere, egunero sei bat ordu ematen ditut etzanda. Nire lanetan kolorea da nagusi. Koloreak asko gustatzen zaizkit. Nire ustez, bizitza kolorea da. Ez dut prestaketa lanik egiten. Zirriborroak egiten ditut eta ondoren zirriborro horietan gauzak ikusten ditut. Gauza horiei forma ematen diet. Detaileak asko zaintzen ditut eta esperimentuak egitea gustatzen zait: paper mota ezberdinak probatu, paperaren gainean josi… Kartoia eta okume txapa ere erabiltzen ditut».

Duela urte gutxi hasi zen margotzen, baina dagoeneko Zarautzen, Donostian eta Porton (Portugal) erakutsi ditu bere lanak. «Nire lehen erakusketa Zarauzko Garoa liburu dendan izan zen. Ahizpak eta biok plastilinazko figurak egin genituen».

Portoko Cruzes Canhoto galerian eta EHUko Donostiako campuseko Carlos Santamaria liburutegian, berriz, bere margolanak erakutsi ditu. «Duela hiru urte, senarra eta biok Portora joan ginen. Galeria bat gustatu zitzaigun, kolorez gainezka ageri zelako. Sartu ginenean, senarrak lan batek nire lanen antza zuela esan zuen. Galeristak entzun egin zion eta nire lanak erakusteko eskatu zidan. Interesgarriak zirela esan zidan. Lanean jarraitzeko eta handik urtebetera itzultzeko. Nire lanak Portugalgo bost mutilenekin batera erakutsi zituen. Sekulako poza hartu nuen».

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 5 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]