Informatika Murphy-ren legeari oso lotua dago: egunen batean zure ordenagailua izorratzen bada ziur bermea amaitu eta hurrengo egunean izango dela.
Orduan, zure argazkiak, artxibo garrantzitsuak, ordezkaezineko postak eta abar galduko dituzu: fitxategi horien segurtasun kopiarik egin ez baduzu behintzat. Hori egiteko Cobian Backup Amanita doako programa aurki dezakegu sarean. Honekin nahi dituzun fitxategien kopiak egin ahalko dituzu, baina badago automatikoki lan egiteko programatzea ere. Nahi dituzun karpetak hautatu, kopien maiztasuna programatu, zifratuta edo konprimituta egotea nahi al duzun aukeratu eta gordeko diren euskarria ere zehaztu ahal izango dituzu (Pendrive, CD, disko gogorra,…). Kopia inkrementalak egiten ere uzten du. Hau da, aldatu dituzun datuak soilik berrituko ditu nahi izanez gero. Hala bikoiztutako informazioa ekidingo da eta beti ere kopia berritu eta osatua mantenduko da. Oraingoz Windows-erako soilik dago. Saretik jaitsi daitezke, bai programa eta baita hau erabiltzeko manuala ere. Mila esker osaba!
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide