Dani Garcia, Mikel Oiartzabal eta Aritz Elustondorekin mahai-ingurua Zumarragan
La Sallen ikasitako futbolariek mahai-ingurua egingo dute ostegunean, 18:00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Dani Garcia Eibarreko kapitainak, Aritz Elustondo eta Mikel Oiartzabal Realeko jokalariek, Iñigo Diaz de Cerio Realeko eta Athleticeko jokalari ohiak eta Mitxel Badiola Realeko formazio taldeen arduradunak parte hartuko dute. Azken hau Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko irakaslea da. Moderatzaile lana Iñaki de Mujikak egingo du: Onda Vasca irratiko Kirol burua eta La Salle Irungo ikasle ohia.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide