Enpresa honek 80 urte daramatzatxirrinduak egiten eta egun munduko 50 herrialdetara heltzen da.Martinez duela 13 urte hasi zen bertan lanean eta egun Berrikuntzasailean aritzen da.
Zer esan dezakezu zure familiaz?
Ama Zumarragakoa da eta aita, berriz,Palentziako herri batekoa: Barruelo de Santullan. Aita gaztetanetorri zen eta Talleres Elorriaga delakoan lan egin zuen: Rojo yZaldua enpresaren parean zegoen lantegi batean. Ama etxeko-andreaizan da, baina gaztetan txokolateroren supermerkatutan lan egin zuen.Bi anaia gara.
Nola oroitzen duzu haurtzaroa?
Leturiatarren plazan bizi nintzenez,kaleko umeak ginen. Han goran bizi garenok 16 urte bete arte edoapenas jaisten gara herrira. Haur asko bizi ginen bertan: pentsa,Leturiatarren plazan 216 etxebizitza daude… Han jolastea gustatzenzitzaidan. Igandetan gurasoek herrira jaisten ziren eta ez zidangrazia handirik egiten.
Non egin zenituen ikasketak?
Umetan mojen eskolara joan nintzen etagero La Sallera. Ondoren, institutura joan nintzen. Enpresa zientziakikasi nituen. Lehen urteak Oñatiko ETEOn eman nituen etakarrera Bilbon bukatu nuen. Oroitzapen onak ditut. Ikasketakzailtasun handirik gabe atera genituen aurrera. Orduan ez nintzenkonturatu, baina gerora bi urte horiek beste gauza batzuk ere egitekoaprobetxatu nitzakeela pentsatu izan dut. Ingelesa hobetzeko,adibidez.
Ordurako bizikleta zalea al zinen?
Bai. Sekula ez nintzen lehiatu, baina15-16 urterekin denboraldi pare bat osatu nuen Goierri elkartekozikloturistekin. Dezente ibiltzen nintzen, baina gero gauez ateratzenhasi nintzen eta igande goizetan bizikletan ibiltzeari utzi nion.
Ez al zara zikloturista taldera itzuli?
Ez. Dena den, lehenengo semea jaiobaino urte batzuk lehenago, 30 bat urte nituenean, lanekoek irteeraantolatu zuten mendiko bizikletarekin eta oso gustura aritu nintzen.Hori dela eta, handik itzulitakoan bizikleta erosi nuen etaemaztearekin ibiltzen hasi nintzen. Berari ere asko gustatzen zaioeta bizpahiru urtetan asko ibili ginen: Bardeetara joan ginen,oporretara bizikletarekin joaten ginen… Lehen semea izan genueneanbizikletan ibiltzeari utzi genion, baina etorkizunean berriro ibilikogara.
Nondik nora ibili zara lanean?
Hiper Olaberrian hasi nintzen irekibezain pronto. Informatika sailean sartu nintzen eta soldadutzanegotea bezala izan zen: ikastearekin eta bizirautearekin nahikoanuen. Astelehenetik larunbatera lan egiten nuen, 10 ordu egunean.Ostiral gauean lagunekin ateratzen nintzen eta larunbat goizeanlanera joan beharra nuen.
Nolatan hasi zinen Orbea enpresan?
Orbean hasi aurretik 15 egun emannituen Goi Garraioak enpresan. Ondoren, Orbeatik deitu ninduten,hornikuntza arloko buru izateko. Goi Garraioak hala uzteak pena emanzidan, baina joatea erabaki nuen: beste herrialde batzuk ezagutzeko,ingelesez hitz egiteko… aukera eskaintzen zidan.
Zer moduz Orbean?
Lehen bi urteak behin-behineko gisaaritu nintzen eta gero bazkide egin ninduten. Ondoren logistikaarduradun izendatu ninduten eta lehendakari hautatu ninduten. Duelaurte eta erditik ona Berrikuntza saileko zuzendaria naiz.
Noiztik zara enpresako lehendakaria?
Duela zortzi urtetik hona. Mandatuaapirilean amaitzen da eta ea besteren baten aldeko kanpaina egitendudan… Kooperatiba txikietan ez da hautagairik aurkezten etajendeak egoki deritzonaren aldeko kanpaina egiten du. Lankideekhautatua suertatuz gero, nire ustez, ezin zaio uko egin.Lehendakariak lan estra du: hilean hiruzpalau bileretara joan beharda. Dagoeneko bi mandatu daramatzat eta lehendakari berria hautatzeakomeni da.
Zein da lehendakariaren lana?
Kontseilu errektoreko lehendakarianaiz. Bederatzi lagun gara. Kudeatzaileak aurkeztutako kudeatze planaonartu genuen eta hilero eboluzioa errepasatzen dugu. Arazoak badaudebestelako erabakiak hartu behar dira, baina niri ez zait halakoriksuertatu.
Asko aldatu al dira enpresa etabizikleta mundua zu Orbean hasi zinenetik?
Bai. Ni sartu nintzenean Orbea garaibolada gogorra gainditzetik zetorren: mendiko bizikletak sekulakoarrakasta izan zuen, baina boom hura amaitu zen eta Orbea ez zegoenhorretarako prestatuta. Esan bezala, ni heldu nintzenerako larrialdiapasatuta zegoen. Garai hartan Orbeak Espainian eta Frantzian lanegiten zuen batik bat, baina zabalkunde estrategia garrantzitsua zueneskuartean. Egun 50 herrialdetan gaude, gutxi gorabehera. Europan,Estatu Batuetan, Australian eta Japonen presentzia garrantzitsuadugu.
Nola lortu duzue hori?
Zerbitzuari eman genion garrantzia.Bizikleta munduko multinazional garrantzitsuek (EEBBetakoek,Taiwanekoek, Txinakoek…) bezeroei datorren urtean zenbat bizikletaerosi behar dituzten galdetzen diete. Guk, ordea, ez diegu urteosorako eskaria egiteko esaten: behar dutenean eskatzen uzten diegu.Hori dela eta, bezeroekin hurbileko harremana dugu eta gure inbertsionagusiak ekoizpen metodoetara zuzendu ditugu. Ia inork egin ezinduena edo egin nahi ez duena egiten dugu: bizikletak ‘a la carta’eskaini. Hala, ekoizpen ia guztia banan-banakoa da. Hilean 10.000bizikleta egiten baditugu stockean asko jota 2.000 ditugu. Hurbilekosistema honekin Europako gainontzeko herrialdeetara bakarrik heldugintezkeenez, Estatu Batuetan muntaia-katea ireki genuen. Arkansasengaude, Little Rock hirian. Oker ez banaiz, gurea Estatu Batuetanmuntaia-katea duen Europako bizikleta marka bakarra da. Txinan erebagaude.
Zein bizikleta mota saltzen da gehien?
Bizikleta munduan errepidekoak,mendikoak, hirian ibiltzekoak eta haurrenak daude. Hirian ibiltzekoekoraindik ez dute indar handia gure artean, baina guk bizikleta horienaldeko apustua egin dugu. Jendeak merkeak erabiltzen ditu lapurretenbeldur delako, baina Europan 1.000 euro inguru gastatzen dituztehalako bizikletetan. Orbeak errepideko bizikletak saltzen ditu batezere. Mendiko bizikleta asko ere saltzen ditugu, baina esekiduraaurrean bakarrik dutenak gehienbat. Esekidura bikoitzeko bizikletabikainak ere egiten ditugu, baina marketinga ez dugu horren garatua.Errepidean Euskaltel-Euskadi eta beste talde batzuk ditugu, mendikobizikletan Julien Absalon munduko txapelduna, triatloian Iron Manairabazi duen Craig Alexander…
Zuen enpresak 80 urte daramatzabizikletak egiten.
Espainian oso ezagunak gara, bainamundu honetan sartuta ez daudenek gure marka jaunartzea egiteanoparitzen diren bizikletekin lotzen dute. Estatu Batuetan, berriz,oso irudi ezberdina dugu: gure bizikletak goi mailako lehiarekinerlazionatzen dira. Hemen lan handia egiten ari gara marka beste erabatera ere ezagutua izan dadin. Perico Delgadok Orbea bizikletabatekin irabazi zuen lehen aldiz Espainiako Itzulia. Beste enpresahandi batzuek, Trek izenekoak adibidez, 13-14 urte bakarrikdaramatzate errepideko bizikletak egiten. Bizitza osoa horretanbaleramate bezala saltzen dute euren burua. Hemengo enpresekmarketingean huts egiten dutela esaten da eta hala dela dirudi.
Kalitatean ez al dago alderik hemengoeta kanpoko bizikleten artean?
Marka handien artean ez dago alderik.Guk koadroa eta osagai batzuk diseinatzen ditugu, baina gurpilak etaosagai asko beste fabrikatzaile batzuenak dira. Bizikleta etxeenekarpen nagusia koadroa da. Bakoitza ahal bezala saiatzen da bereproduktua bereizten: batzuek arintasunari ematen diote garrantzia etabeste batzuek diseinuari edo biziraupenari…
Goi mailako koadroak karbonozkoak dira.Etorkizunean hala izango al da?
Ez dirudi epe motzean beste materialbatek ordezkatuko duenik. Magnesioarekin saiakera batzuk egin dira,baina ez dira aurrera atera. Nire ustez, guztiok gure produktuabereizteko lanean ari gara. Koadroaren geometria, erabilitakoteknologia, kalitatea… detailerik txikiena ere kontuan izan beharda. Duela gutxi mendiko koadro berria atera dugu. Zaharra merkatukoonenetakoa zen, baina erabiltzaileei esker hobetu egin ahal izandugu.
Konpetentzia geroz eta handiagoa izangoda.
Hala da. Gainera, Orbea enpresa txikiada. Gu baino hamar aldiz handiagoak direnekin borrokatu beharra dugu.Produktua garatzearen, ingeniariak kontratatzearen eta gure produktuadiseinatzearen alde apustu egin dugu, baina besteek guk bainoingeniari gehiago dituzte. Specialized enpresak, adibidez,eskularruak egiteko ingeniari bat du!
Zuek kaskoak egiten hasi zarete.
Azken finean, bizikletari lotutako zeredo zer da. Kaskoak eta arropa eskaintzea erabiltzaileek gugandikespero dezaketen zer edo zer da. Kaskoek harrera ona izan duteladirudi. Ez dugu bizikleta fabrikatzaile soilak izan nahi. ZeelandaBerriko Orca neopreno fabrikatzailearekin banaketa akordioa sinatudugu, adibidez. Hala, triatloian dagoeneko bizikleta eta arropaeskaintzen ditugu.
Lehiaketak jarraitzen al dituzu?
Geroz eta gutxiago. Lehen zaletasunhutsez jarraitzen nituen lehiaketak. Orain etxekoentzatgarrantzitsuak diren probak bakarrik jarraitzen ditut: mundukotxapelketak, Frantziako Tourra… Bizikletan ibiltzen nintzeneanlasterketa gehiago jarraitzen nituen. Nire ustez hori orokortu eginda: Espainiako Itzuliaz gutxi hitz egiten da, Giroa oharkabeanpasatzen da, klasikoak ez dira mintzagai…
Horrek ez al du eraginik bizikletasalmentan?
Beti hori pentsatu izan dugu: lehiaketamunduak eskaeran eragin handia duela. Baina hori ez da toki guztietangertatzen. Hemen txirrindularitza lehiarekin lotzen da, baina besteherrialde batzuetan kirolaren kultura oso bestelakoa da. Australiakobiztanleria Espainiakoaren erdia da, baina bizikleta kopurua bikoitzada. Gainera, bizikleta kirolarekin eta osasunarekin lotzen dute.5.000 euroko bizikletak erosten dituzte, baina ez dakite Tourra norkirabazi duen. Espainian, berriz, Indurainek Tourrak irabazi zitueneanegun baino bizikleta gehiago ikusten ziren kalean. Mendikobizikletarekin argi eta garbi ikusten da hau guztia: jendea atseginadelako ibiltzen da bizikletan eta gehienek ez dakite Julien Absalonnor den.
Askotan joaten al zara kanpora?
Nahi baino gehiago, baina beste batzukbaino gutxiago. Gure enpresan, egun, ia denoi tokatzen zaigu kanporajoatea. Izan ere, Estatu Batuetan, Australian, Portugalen eta Txinanfilialak ditugu. Askotan bidaiatu beharra dugu: ferietara, beste tokibatzuetako merkatuak ezagutzera…
Zenbat langile zarete?
Mallabian 160 gara. Portugalen 40 batgara, Estatu Batuetan 20, Australian sei… Horiei guztiei sarekomertziala gehitu behar zaie: Frantzian, Italian… bulegoak ditugu.Gure merkatu nagusiak Espainia, Frantzia eta Estatu Batuak dira.
Iparramerikan indartsu sartu zarete.
Duela sei bat urte joan ginen etadenbora honetan guztian salmentak dezente hazi dira. Han errepidekobizikletak saltzen ditugu batez ere. Izan ere, mendiko bizikletaeurek asmatu zuten eta europarrengandik ez dute halakorik espero.
Epe luzean ikusten al duzu zeure buruaOrbea enpresan?
Bai. Lan polita da. Lehengo lehentasunafabrikatzea zen eta egungo helburu nagusia Orbea ospeko markabilakatzea da: marka hau munduan zabaltzen ari gara, lehiaketamunduan presentzia nabarmena dugu… Badakigu txikiak garela, bainaTrek, Specialized, Scott eta enparauekin borrokatzen gara.
Aipatu dituzun hiru markak EstatuBatuetakoak dira. Orbea Europa mailan punta-puntan dago beraz.
Herrialde gehienetan marka lider batdago. Espainian Orbea nagusi dela esango nuke. Frantzian Lapierredute, Alemanian Cube… Tokian tokiko marka indartsu hauek ez dutemundu mailakoak izateko ahaleginik egin duela gutxira arte. Seguruaski gurea izango da Estatu Batuetan presentzia nabarmenena lortuduen Europako marka. Ez dut uste beste inork bizikleta bat lauegunetan emateko azpiegitura sortu duenik. Estatu Batuetako edozeinlekutako lagun batek nahi duen modeloa, kolorea eta osagaiak aukeraditzake eta bizikleta lauzpabost egunetan emango diogu. Amerikarrakeurak ere ez dira hori eskaintzeko gai.
Krisiak bizikleta salmentan eraginikizan al du?
Egia esan, ez dakigu. 2009an 2008anbezain ondo joan zaigu. Espainian oso urte ona izan da, bainaFrantzian ez horrenbeste. Hori dela eta, ez dugu uste krisiakeraginik izan duenik: Frantzian gutxiago saldu badugu gauzak bestetokietan baino okerrago egin ditugulako izango da. Dena den, nireustez krisiak eraginen bat izan beharra du.
Orbea kooperatiba da. Azkenaldian ereduhori ere krisian dagoela saldu nahi dela dirudi.
Niri hausnarketa foro askotara joateatokatzen zait. Gurea ez da sistema perfektua eta arazoak izateanormala da: batek elkartasunari buruzko interpretazio bat du, besteakbestea… Baina sistemak %90ean konbentzitzen nau: ikuspuntuekonomikotik eta sozialetik ona da eta langileen inplikazioa dakar.Ez dut modelo hoberik ikusi oraindik. Egungo erronka nagusia iritsiberriak heztea da: lanpostu hutsa baino gehiago dela, jabekideakdirela eta enpresaren etorkizuna euren esku dagoela jakinarazi beharzaie. Baita gure konpromiso nagusia hemen bertan lanpostuak sortzeadela. Hori baino erronka politagorik edukitzea zaila da.
Azkenaldian enpresa batzuek Mondragonutzi izanak ez al du kooperatiben irudia kaltetu?
Garrantzitsuena ez da Mondragonenegotea ala ez, kooperatiba izatea baizik. Taldearen barruan ez dutelaeroso egotea lortzen? Bai, baina eredu berarekin jarraitzen dute etaprintzipio berberak dituzte: demokrazia, lana kapitalaren gainetik…Orbea oso gustura dago Mondragon barruan. Guretzat oso positiboa da.Gainera, munduan ez dago esperientzia honen parekorik eta partaideizatea harro egoteko modukoa da.
Etorkizunean berriro bizikletan ibilinahi duzula esan duzu. Beste zaletasunik ba al duzu?
Ez dut zaletasun berezirik. Lana etafamilia dira nire bizitza. Ez dut beste gauza batzuetarako denborariketa beharrik ere ez. Familiarekin ematen dudan denbora estima handiandut. Lagunekin egoteko ohitura ere badut. Lehen zinera joateagustatzen zitzaidan, baina orain seme-alabek ikusi nahi dituztenfilmeak bakarrik ikusten ditut.
Garajean bizikleta on bat izango duzubehintzat…
Duela ia 10 urte erosi nuena… Horibai, berriro bizikletan ibiltzeari ekiten diodanean, bizikleta berriaerosiko dut.